Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
214

EDIKTUA, baldintzapeko askatasuna ezeztatzeko bideratutako 8280/13 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau,

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan, 8280/13 espedientea bideratu da, Abdelkader El Manssouri presoari (NIS: 2004022938) baldintzapeko askatasuna ezeztatzeari buruz. Preso hori (NAN: X2060803A) –Langraitz Okako espetxean zegoen– 1975-01-01ean jaio zen; aita Mohamed eta ama Aya ditu, eta azken helbidea Andosillako (Nafarroa) Kale Nagusiko 21 zenbakian izan zuen (31261); egun, ez du bizitoki ezagunik. Espediente horren gainean, autoa eman zen 2013-11-26an, eta xedapen-zatiak honako hau dio hitzez hitz: «Abdelkader El Manssouri presoari 32-07 betearazpen-auzian emandako baldintzapeko askatasuna ezeztatzea, ediktu honen egunetik aurrera (auzi hori Almeriako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioan bideratu da). Hortaz, espetxera itzuli beharko du».

Abdelkader El Manssouri baldintzapean askatuari, non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia), 2013ko abenduaren 3an; halaber, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana