Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
211

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 241/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

241/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Asesoria Zarra y Gorka, S.L.

Abokatua: Maite Medrano Iza.

Prokuradorea: Atela.

Demandatua: Reinaldo Patricio Cabrera Soto.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2013-10-29an, eta honakoa da haren epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Atela prokuradoreak Asesoria Zarra y Gorka, S.L. sozietatearen izenean eta ordezkaritzan jarri duen demanda, Reinaldo Patricio Cabrera Sotoren aurkakoa. Beraz, honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: bostehun eta hamalau euro eta berrogeita hamazazpi zentimo (514,57), eta zenbateko horri dagozkion legezko interesak, demanda jarri zen egunetik, hau da, 2013ko maiatzaren 30etik aurrera, sortutakoak. Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Reinaldo Patricio Cabrera Soto demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2013ko azaroaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana