Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
206

EDIKTUA, eskuratze-preskripzioa dela-eta jabari bati buruzko deklarazio-egintzaren gainean burututako 951/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 951/13 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Jesus Maria Varela Elias.

Alderdi demandatua: Juan Varela Dominguez eta Sofia Gabiña Urgoiti jaun-andreen jaso gabeko jarauntsia.

Gaia: eskuratze-preskripzioa dela-eta jabari bati buruzko deklarazio-egintza.

Aipatutako judizioan erabaki da Juan Varela Dominguez eta Sofia Gabiña Urgoiti jaun-andreen jaraunsle ezezagunei edo jaso gabeko jarauntsiari eta, alderdi demandatu gisa, Bilboko Deustuko Erribera kaleko 67 zenbakiko 4. ezkerrean dagoen etxebizitzaren gainean legezko interesa edo eskubideak alegatu edo izan ditzakeen beste edozeini honako zedula hau jakinaraztea:

EPATZEKO ZEDULA

Epatzea agintzen duen agintaritza: Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Ebazpenaren gaia: aipatutakoa.

Epatzen den pertsona: Juan Varela Dominguez eta Sofia Gabiña Urgoiti jaun-andreen jaraunsle ezezagunak edo jaso gabeko jarauntsia eta, alderdi demandatu gisa, Bilboko Deustuko Erribera kaleko 67 zenbakiko 4. ezkerrean dagoen etxebizitzaren gainean legezko interesa edo eskubideak alegatu edo izan ditzakeen beste edozein.

Epatzearen xedea: aipatu judizioan agertzea, demandari erantzuteko, alderdi demandatu denez gero.

Zein auzitegiren aurrean agertu behar duen: epaitegi honetan.

Azaltzeko epea: hogei egun baliodun, epatze hau egin eta hurrengo egunetik aurrera.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Agertzen ez bazara, auzi-ihesean zaudela deklaratuko da; eta horri dagokion jakinarazpena eginda gero, ez da besterik egingo, salbu eta prozesua amaitzeko ebazpenarena (1/2000 PZLb-ko 496. eta 497. artikuluak).

2.– Judizioan prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar da (PZLb, 23. eta 31. artikuluak). Baliabide ekonomikorik ez baduzu, doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzea eska dezakezu.

Bestalde, abokatua edo prokuradorea –edo bi-biak– izendatzeko eskatu nahi izanez gero, epatzea egin ondoko hiru eguneko epearen barruan eskatu beharko da.

3.– Prozesua gauzatu artean helbidea aldatzen bada, epaitegi honetan jakinarazi beharko da (PZLb, 155.5 artikulua, lehen paragrafoa).

4.– Azkenik, jakinarazi egiten da alderdiek, gatazka konpontzeko, negoziazioaren bidea erabil dezaketela, bai eta bitartekaritza baliatu ere.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko azaroaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko azaroaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana