Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
201

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Dic Coatings SL enpresari ingurumeneko baimen bateratua ematen diona Abanto-Zierbenako (Bizkaia) udalerrian tinta eta bernizak fabrikatzeko jarduerarako.

AURREKARIAK

2006ko abenduaren 29an, Dic Coatings SL enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Abanto-Zierbenako (Bizkaia) udalerrian tinta eta bernizen fabrikazio-jarduerarako. Ondorengo dokumentu teknikoak aurkeztu ziren eskaerarekin batera:

– Oinarrizko proiektua (2006ko abendua).

– Laburpen ez-teknikoa (2006ko abendua).

Erreferentziako baimena eskatzeko unean, Dic Coatings SL enpresak, honako baimenak zituen: kolektorera isurtzeko baimena, 2005eko ekainaren 8koa, hondakin arriskutsuen ekoizlearen baimena, 2005eko abenduaren 9koa, Hondakin geldoen eta geldoarazien ekoizleen erregistroan izena emana, 2006ko abenduaren 19an, eta ondorengo handitze eta berritzeak.

2007ko urtarrilaren 25ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektuaren gaineko eraginaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez. Zehazki Abanto-Zierbenako Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eskatu zien.

Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari 2007ko apirilaren 4an eta uztailaren 5ean; espedientea 2007ko irailaren 27an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Dic Coatings SL enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 2an, eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17 eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Abanto-Zierbenako Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Bilbao-Bizkaiko Uren Partzuergoari, espedientean ageri den emaitzarekin.

2008ko otsailaren 11n, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Dic Coatings SL enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituta.

2008ko otsailaren 28an sustatzailearen jakinarazpena jaso zen. Jakinarazpen horretan hainbat ohar egiten ziren ingurumeneko baimen bateratuaren ebazpen-proposamenari buruz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudian aurreikusiriko ingurumeneko baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Dic Coatings SL enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen sortzaileak behar dituen baimenak; kolektorera isurketak egiteko baimena; ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta hari aurre hartzeari dagozkionak. Era berean, eskumeneko beste administrazio eta organismo batzuk kasuan kasu txostenak luzatuz egindako parte-hartzea egiaztatuko da espedientean.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura ordezkatzen du, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Adierazitako aginduak aplikatuz, Dic Coatings SL enpresaren ingurumeneko baimen bateratuaren baitan daude Euskal Herriko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan da teknika onenen erabilera. Zehazki, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko Organiko Xeheko Produktuen Fabrikazioari buruzko BREF «Reference Document on Best Available Techniques for the Manufacture of Organic Fine Chemicals» txostenaren edukiak kontuan hartu dira. Gainera, alorreko araudiari dagokionez, kasu honetan urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretua, zenbait jarduera eta instalaziotan disolbatzaileak erabiltzerakoan sortzen diren konposatu organiko lurrunkorrak botatzea saihestekoa, aplikatu behar da.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Dic Coatings SL enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da. Zentzu horretan, kontuan hartu behar da organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek sustatzaileak izapidetze honetan egindako oharrak aztertu dituztela, eta guztiak kontuan hartu direla Ebazpen hau lantzeko orduan.

Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko martxoaren 5ean emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Abanto Zierbenako (Bizkaia) udalerriko Campillo II industrialdeko 5. partzelan egoitza soziala duen eta IFK: B-48943708 zenbakia duen Dic Coatings SL enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Abanto Zierbenako udalerrian tinta, berniz eta pigmentuen fabrikazio-instalaziorako, Ebazpen honen Bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Jarduera 4.1.h kategorian dago «Baseko produktu kimiko organikoak ekoizteko instalazio kimikoak» izenekoan, eta zehazki: Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinaren baseko gai plastikoak (polimeroak, zuntz sintetikoak, zelulosazko zuntzak).

Dic Coatings SL enpresaren jarduera arte grafikoen sektorerako inprimatze-tintak, -esmalteak eta -bernizak fabrikatzean datza. Ekoizpen-prozedura lau prozesu-motaren bidez egiten da: erretxinen fabrikazioa, bernizen fabrikazioa, esmalteen fabrikazioa, eta tinten fabrikazioa.

Instalazioaren ekoizpen-ahalmena urtean 600 t tinta, 4.200 t berniz eta 3.600 t esmaltekoa da.

Berniz, esmalte eta tintak fabrikatzeko ekoizpen-prozesuak antzekoak dira; horien arteko desberdintasun nagusia erabiltzen diren lehengai eta makinetan dago. Prozesuan, bere oinarrian, bost etapatan bana daiteke: pisatzea, irabiatzea, ehotzea, kontrola eta ontziratzea.

Bernizak, erretxin, disolbatzaile eta argizariak edo silikonak, likidoak zein solidoak, azken horiek batzuetan hautsezkoak, bezalako gehigarrien nahasketa eta irabiatzetik fabrikatzen dira. Nahasketaren ostean, produktua aurrez kalitate- eta ontziratze-kontrolera iragazten da.

Esmalteen kasuan, bernizen fabrikaziorako erabiltzen diren osagaiez gain, hautsezko pigmentu zuria (TiO2) ere erabiltzen da. Osagai horiek irabiatzearekin nahasten dira, aurrez TiO2 pigmentua ehoz.

Tintak fabrikatzeko pigmentu (solidoak hauts bihurtuta), erretxin, disolbatzaile eta gehigarrien hasirako nahasketa erabiltzen da; ondoren, pigmentuak ehotzen dira, arrabol automatikoak erabiliz. Lan-tenperatura 20 eta 60 ºC artean dago. Nahasketa eho ostean, azken gehigarriak gehitzen zaizkio eta nahasgailu batera eramaten dira kolore-doiketa egin eta ondoren biltzeko.

Erretxinen fabrikazio-prozesurako monomero, olio, azido eta disolbatzaile mota desberdinen nahasketa eta erreakzioa erabiltzen da, fabrikatu beharreko erretxinaren errezetaren araberako proportzioak erabiliz. Instalazioan hiru erretxin mota fabrikatzen dira: poliester erretxina, erretxin alkidikoa eta akrilikoa. Poliester erretxina poliol eta poliazidoak oinarri hartuta fabrikatzen da; alkidikoa poliesterra eta poliazidoak oinarri hartuta olio edo gantz-azidoen presentzian eta akrilikoa azido akriliko eta metakrilikoaren eratorriak oinarri hartuz eta katalizatzailearen presentzian.

Nahasketaren erreakzioan zehar, nahasketa irabiatua mantentzen da eta indukzio bidez berotzen da. Produktua hozten denean, iragazki baten bidez ponpatzen da biltegiratze-andeletara edo bidoietan ontziratzen dira. Erretxin horiek estalkiak egiteko prozesuan lehengai gisa erabiltzen dira ondoren.

Deskribatutako prozesuaz gain, enpresak honako instalazio osagarri hauek ditu: olio termikoko galdara, 583 kW-ko ahalmenarekin, eraldaketa-zentroa (1.600 kVA-ko transformadorea), bilketako uraren aurre-tratamendurako instalazioa, ioi-elkartrukearen bidez gogortasuna kentzea xede duena, eta hozte-dorrea.

Instalazioak kontsumitutako energia-baliabideak honakoak dira: instalazioa hornitzeko energia elektrikoa, olio termikoko galdaran erretzeko gas naturala eta lehengai eta produktuen barne-garraiorako makinen kontsumorako gasolioa.

Instalazioak hornikuntza-sareko ura hozte-sistemarako, instalazioaren garbiketarako eta zerbitzu sanitarioen erabilerarako bakarrik erabiltzen du.

Instalazioan sortutako efluenteak instalazioen garbiketako urak, ur sanitarioak eta hozte-sistemaren purgatze eta husteetatik datozen urak dira. Efluente horiek guztiak, tratamendurik gabe eta batera, industrialdeko kolektore orokorrera isurtzen dira.

Instalazioak atmosferako 8 isurtze-foku ditu eta hauei dagozkie: partikula-kolektoreak (3), lurrun-erauzketa (4) eta olio termikoko galdara. Horietatik, coating eta tinten eremuko partikula-kolektoreei eta erretxinen fabrikaziorako lurrun-erauzketari dagozkien fokuak soilik dute isurketak arazteko sistemak. Sistema horiek, partikula-kolektoreen kasuan, mahuka-iragazkiak dituzte eta lurrun-erauzketaren sistemaren kasuan scrubber bat dute.

Instalazioan sortutako hondakin arriskutsuak erretxinak fabrikatzeko prozesutik, instalazioaren zerbitzu orokorretatik eta hondakinak elkartzeko operazioetatik sortutakoak dira.

Ekoizpen-prozesuak teknika onenak ditu Europako Batzordearen 2006ko abuztuko Organiko Xeheko Produktuen Fabrikazioari buruzko BREF «Reference Document on Best Available Techniques for the Manufacture of Organic Fine Chemicals» txostenean jasoak. Zehazki, aipatu dokumentuan teknikarik onenen erabilera (TOE) gisa har daitezkeen neurriak ditu instalazioak: instalazioaren diseinuan ingurumen-iritziak jasotzea, segurtasun- eta ingurumen-arriskuko operazioetarako lan-argibideak, isurtze barreiatuak gutxitzea andelen hermetizazioaren bidez, garbiketa-kopurua gutxitzeko produktu bateragarriak erabiltzen dituzten garbiketa-sekuentzia programatuak dituzte eta disolbatzaileen zati bat berrerabiltzen dute behar den garbiketa-mailaren arabera; instalazioak energia erreaktiboak ekiditeko kondentsadore kapazitiboko sistemak ditu, KOHen isurketaren kontrolerako masa-balantzeak egiten dituzte, mahuka-iragazkiak dituzte partikula solidoen isurketa txikitzeko, eta scrubber bat dute. Gainera, nitrogeno-kriogenizatzaile bat instalatzea aurreikusten dute, KOHen isurketen tratamendurako coating-ak egiteko linearen lurrun-erauzketarako fokuan.

Bigarrena.– Dic Coatings SL enpresak Abanto Zierbenako udalerrian sustatutako tinta, esmalte eta bernizen fabrikaziorako instalazioa ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Dic Coatings SL enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

B.1.1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.1.– Baldintza orokorrak.

Dic Coatings SL enpresaren tinta, esmalte eta bernizak fabrikatzeko instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako isurtzeko muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Dic Coatings SL enpresaren instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Halaber, KOHen isurketa barreiatuak egiten dira:

– Coating instalazioan, galdarak edo erreaktoreak egoera solidoan dagoen lehengaia gehitzeko irekitzerakoan. Isurketa horiek izaera etena dute eta beren balioetsitako isurtzea urtean 30 t-koa da.

– Tintak fabrikatzeko instalazioko baskula, irabiagailu, makina trizilindriko eta ontziratze-makinetan. Isurtze horiek erregimen etena dute eta beren balioetsitako isurtzea urtean 8.5 t-koa da.

– Garbiketa-eremuan, galdara mugikorren garbiketan erabilitako disolbatzaileak direla eta; disolbatzaile hori lurrundu egiten da. Isurtze horiek erregimen etena dute eta beren balioetsitako isurtzea urtean 0,5 t-koa da.

B.1.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

Isurtzeko muga-balioak baldintza hauei buruzkoak dira: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-eko presioa eta gas lehorra.

Berniz, tinta eta itsasgarrien bidez estaldurak egiteko jardueraren isurketa barreiatuaren muga-balioa (disolbatzaile-sarreren portzentajea) % 3koa da.

Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

KOHei dagokienez (KOG gisa neurtutakoak), ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoak isurtzeko muga-balioak gainditzen ez baditu eta ordubeteko neurketetako batek ere isurtzeko muga-balioak 1,5 faktorea baino kopuru handiagoan gainditzen ez badu.

B.1.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako hondar-gasak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira, Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko.Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

Isurtze barreiatuak murrizteko, enpresak ondorengo neurriak edukiko ditu:

1.– Coating instalazioan lurruna erauzteko bi linea izango dira, bata galderetara konektatuta eta kanpoaldearekin loturan galdaran beheraldi bat sortzeko diseinatua, eta bestea kanporako, galdaren edo erreaktoreen ahoaren gainean jartzen dena irekitzen den unean. Halaber, fabrikazio-andelen estankotasunean eta lehengaia kargatzeko operazioetan hobekuntza egingo da.

2.– Tintak fabrikatzeko instalazioan, fabrikazio-lineen ekipo bakoitzaren goialdean xurgatze-kanpaiak jarriko dira.

3.– Garbiketa-eremuan, lurrunkortasun-maila baxuko disolbatzailea erabiltzen jarraituko da.

B.1.2.– Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.

B.1.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

(Ikus .PDF)

B.1.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

1. isurketa: Industriako hondakin-urak.

(Ikus .PDF)

B.1.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko «Saneamendu-sareko isurketak erregulatzen dituen araudian» agertzen diren mugak eta baldintzak bete beharko dira, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

B.1.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako autokudeaketa behar da edo balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Abanto-Zierbenako Udalean.

B.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

  • 1. prozesua: «Erretxinen fabrikazioa».
  • 1. hondakina: «Ur zikinak».
  • - Identifikazioa: B48943708/23116/1/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//R1//L19//C24/41/51//H5//A700//B5520.
  • - EHZ: 080415.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 82 t.

Poliester erretxinen eta erretxin alkidikoen erreakzioaren azpi-produktu gisa sortzen dira; disolbatzaile, erretxin eta olio-hondarrak dituen ur-disoluzioa da.

Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian jasotzen da, sortzen den tokian. Edukiontzia beteta dagoenean, hondakinen biltegira eramaten da, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

  • 2. hondakina: «Hondar peroxidoak».
  • - Identifikazioa: B48943708/23116/1/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D15//L40//C28//H3a//A700//B5520.
  • - EHZ: 160508.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 50 kg.

Isurketa edo dosifikazio okerretan sortzen dira; zati batean edo beren osotasunean peroxido organikoa diren likido-hondar guztiak dira.

Peroxidoz bustitako poltsetan jasotzen da eta horiek edukiontzian jasotzen dira sortzen diren tokian. Edukiontzia beteta dagoenean, hondakinen biltegira eramaten da, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

  • 2. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
  • 1. hondakina: «Olio erabiliak».
  • - Identifikazioa: B48943708/23116/2/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R9//L8//C51//H5/6//A700//B0019.
  • - EHZ: 130205.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 300 kg.

Erretxinen eta Estalkien Fabrikazio-prozesuetan berotze-sisteman olio termikoa eta Mantentze-lan Orokorreko makina eta instalazioetan olioak birjartzeko egiten diren operazioetan sortzen da; olio termiko, mekaniko eta hidrauliko erabiliak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian jasotzen da, sortzen den tokian. Edukiontzia beteta dagoenean, hondakinen biltegira eramaten da, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

  • 2. hondakina: «Berun-azidozko bateriak».
  • - Identifikazioa: B48943708/23116/2/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A700//B0019.
  • - EHZ: 160601.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 100 kg.

Bateriak birjartzeko eragiketetan sortzen da Mantentze-lan Orokorrak azpi-prozesuan; beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak dira.

Hondakin horrentzako identifikatutako eremuan jasotzen da, sortzen den tokian baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

  • 3. hondakina: «Pila erabiliak».
  • - Identifikazioa: B48943708/23116/2/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C11/16//H6/14//A700//B0019.
  • - EHZ: 200133.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 10 kg.

Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da; merkurioa, kadmioa, zinka eta beste metal-oxido batzuk dituzten pilak dira.

Aipatu hondakinarentzat zehaztutako hondakin-biltegian biltzen da, baimendutako kudeatzaile bati igorri arte.

  • 4. hondakina: «Fluoreszenteak eta merkurio-lurrunezko lanparak».
  • - Identifikazioa: B48943708/23116/2/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H14//A700//B0019.
  • - EHZ: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 15 kg.

Lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da Mantentze-lan Orokorra azpi-prozesuan; merkurioa duten lanpara erabiliak dira.

Hondakin hori identifikatzeko kutxan biltzen dira, horretarako berariaz jarritako gunean, baimendutako kudeatzaileari igorri arte.

  • 5. hondakina: «Ekipo elektrikoak edota elektronikoak».
  • - Identifikazioa: B48943708/23116/2/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6/18//H6/14//A700//B0019.
  • - EHZ: 160213.
  • - Urtean sortutako kantitatea: Noizean behin.

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak aldatzeko eragiketetan sortzen da Mantentze-lan Orokorra azpi-prozesuan; batez ere, baztertutako gailu elektriko eta ekipo ofimatikoak dira.

Hondakin hori identifikatzeko eremuan biltzen dira, horretarako berariaz jarritako gunean, baimendutako kudeatzaileari igorri arte.

  • 3. prozesua: «Hondakinak taldekatzea».
  • 1. hondakina: «Zabor gorri likidoa».
  • - Identifikazioa: B48943708/23116/3/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//R12/R1//L13//C41/43//H3b/5//A700//B9711.
  • - EHZ: 080409.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 25 t.

Erretxin, estalki eta tinten fabrikazio-prozesuetako isurketa, kalitate bazterketa edota epea amaitua duten produktuak jasotzeko operazioetan sortzen da; erretxinak, esmalteak, bernizak eta tintak ditu.

Hondakinarentzat identifikatutako 1.000 l-ko edukiontzian edo 200 l-ko bidoian jasotzen da, sortzen den tokian. Edukiontzia edo bidoia beteta dagoenean, hondakinen biltegira eramaten da, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

  • 2. hondakina: «Disolbatzaile zikina».
  • - Identifikazioa: B48943708/23116/3/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R2//L5//C41//H3b/5//A700//B9711.
  • - EHZ: 140603.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 55 t.

Erreaktore, galdara, iragazki eta bezeroek itzulitako edukiontzien garbiketa-operazioetan sortzen da; erretxin, esmalte, berniz eta tinten hondarrekin erabilitako disolbatzaile ez halogenatua da.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den tokian. Edukiontzia beteta dagoenean, hondakinen biltegira eramaten da, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

  • 3. hondakina: «Zabor gorri solidoa».
  • - Identifikazioa: B48943708/23116/3/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R12//S40//C41/43//H5/5//A700//B9711.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 15 t.

Xurgatzaile eta zuntzen jasotze- eta biltze-operazioetan sortzen da; trapuak, eskularruak, iragazkiak eta erretxin, esmalte, berniz edota tintaz bustitako lagin-ontziak eta gasen xurgatze-sistemetan jasotako pigmentuak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian jasotzen da, sortzen den tokian. Edukiontzia beteta dagoenean, hondakinen biltegira eramaten da, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

  • 4. hondakina: «Itzultzeko ontzi metaliko erabiliak».
  • - Identifikazioa: B48943708/23116/3/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C41//H5//A700//B9711.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 15 t.

Ontzi hutsak bildu eta pilatzeko azpi-prozesuan sortzen dira; substantzia arriskutsuen hondarrak dituzten metalezko ontziak dira, edo horiez kutsatuak; orokorrean, lehengaiak (erretxinak eta disolbatzaileak) eduki dituzte.

Aipatu hondakinarentzat zehaztutako hondakin-biltegian edo soltean biltzen da, baimendutako kudeatzaileari igorri arte.

  • 5. hondakina: «Zabor gorri plastikoa».
  • - Identifikazioa: B48943708/23116/3/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R5//S36//C41//H5//A700//B9711.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 800 kg.

Ontzi hutsak bildu eta pilatzeko azpi-prozesuan sortzen dira; substantzia arriskutsuen hondarrak dituzten metalezko ontziak dira, edo horiez kutsatuak; orokorrean, lehengaiak (erretxinak eta disolbatzaileak) eduki dituzte.

Aipatu hondakinarentzat zehaztutako hondakin-biltegian edo soltean biltzen da, baimendutako kudeatzaileari igorri arte.

  • 6. hondakina: «Plastikozko edukiontziak».
  • - Identifikazioa: B48943708/23116/3/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R5//S36//C41//H5//A700//B9711.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 600 kg.

Ontzi hutsak bildu eta pilatzeko azpi-prozesuan sortzen dira; substantzia arriskutsuen hondarrak dituzten metalezko ontziak dira, edo horiez kutsatuak; orokorrean, lehengaiak (erretxinak eta disolbatzaileak) eta produktu amaituak (pinturak, bernizak eta tintak) eduki dituzte.

Aipatu hondakinarentzat zehaztutako hondakin-biltegian edo soltean biltzen da, baimendutako kudeatzaileari igorri arte.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

d) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Dic Coatings SL enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

h) Dic Coatings SL enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako industria-olio erabiliak.

i) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Dic Coatings SL enpresak.

j) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

k) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Dic Coatings SL enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

l) Dic Coatings SL enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

m) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

n) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Dic Coatings SL enpresak neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana egin eta aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, gutxienez lau urtean behin.

o) Aipatutako e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), l) eta m) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Dic Coatings SL enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egitean segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

q) Dic Coatings SL enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

B.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.

b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Dic Coatings SL enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

d) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

e) Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

f) Aipatutako c) eta d) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta e) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.1.4.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Dic Coatings SL enpresak lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu, eta bereziki hauek: kanpo-biltegiratzeetan (kanpo-biltegiko plataforma, hegoaldeko biltegiratze-gunea eta erdi-prestatuen eta hondakinen biltegiratze-gunean) euri-urak jasotzeko sareta eta aldapadun kutxeta bat jartzea, kutxeta horretara euri-urak eta produktu likidoak biltegiratzean sor daitezkeen jarioak bideratzeko.

Era berean, prebentzio- eta defentsa-neurriak mantendu beharko ditu instalazioak. Ondorengoak dira:

– Hormigoizko lurzoruarekin zolatzea, pabiloien barnealdean korindoi-motako sendogarriarekin eta hormigoizkoa instalazioen kanpoaldean.

– Tank Yard-eko guneko biltegiratze-andelak kutxeta barnealdean, jasotze-kutxetaranzko aldaparekin.

– Amaitutako produktuaren biltegiratzea (Ware House), esparru itxiaren barruan, estalia eta estolda-zuloaren saretaranzko aldaparekin.

– Erdi-prestatuen eta plantako apalategien berotze-aretoaren egoera esparru itxi eta estaliaren barnealdean.

– Garbiketa-disolbatzailearen eta erdi-bideko produktuaren biltegiratzea esparru itxi eta estaliko andeletan (coating planta).

– Olio termikoko galdararen egoera esparru itxi eta estaliaren barnealdean.

– Zisternen deskarga-ahoko mahukaren konexioa jarioak jasotzeko bidoi irekiaren gainean.

– Lehengai eta produktuen fabrikazio- eta manipulazio-guneen egoera esparru itxi eta estalien barruan jazo daitezkeen jarioen sakabanatzeari aurrea hartzeko.

Dic Coatings SL enpresak jarduera garatzen duen lur zatian lur-mugimenduak sustatzen baditu, enpresak hondeatu behar dituen materialen karakterizazioa egin beharko du, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan diren egiaztatzearren eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

Karakterizazio horretan lortutako emaitzak, material horiek kudeatu aurretik Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, baloratzeko. Ingurumen-organoak, ebazpen arrazoitu bidez, lurzoruaren kalitatearen adierazpena egiteko prozedura hastea eskatu ahal izango du kutsadura-zantzurik antzemanez gero, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

B.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena Zaintzeko Programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Atmosferara egindako isurtzeen kontrola.

a) Dic Coatings SL enpresak isurien kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:

(Ikus .PDF)

Goiko atalean adierazitako neurketa guztiak Baimendutako Kontrol Erakunde Baimendu (BKE) batek egin behar ditu (gutxienez ordubeteko hiru neurketa, zortzi ordutan barrena neurtutakoak) eta aldizkako neurketa horiei dagozkien txostena, Ingurumen Sailburuordetzaren «BKEen gutxieneko txostenean» ezarritakoari egokitu behar zaio. Edonola ere, isurtzeen kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzak ezarritako eskakizun tekniko guztiak bete beharko dituzte.

Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurketen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketan adierazitako maiztasunarekin egingo dira. Dic Coatings SL enpresak urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuak, jarduera jakin batzuetan disolbatzaileen erabilerak eragindako konposatu organiko hegazkorren emisioak mugatzeko baldintzei buruzkoak, ezarritakoa bete behar du. Xede horretarako, Ingurumen Sailburuordetzak eskatzen duen informazioa aurkeztu behar da.

C.1.1.– Lortutako emaitzak erregistratzea.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du.

Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio hori eguneratuta egongo da, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dute.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

2007ko maiatzaren 16ko kolektorera isurtzeko baimenaren arabera, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak ez du beharrezko ikusten hondakin-uren isurketaren azterketa.

C.3.– Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamena ebazpen honen C.6 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.

C.4.– Jardueraren adierazleak.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, eta ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostena ere bidaliko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira. Ingurumeneko ziurtagiri bat egiaztatzen bada (ISO 14001, Emas edo Ekoscan), ez da beharrezkoa izango erakunde aske espezializatuak egitea.

C.6.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (243024 epigrafea «Pintura, berniz eta antzeko estalkien fabrikazioa; Inprenta-tintak eta masillak»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Dic Coatings SL enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

Oinarrizko Proiektuan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu horretan kutsadura atmosferikoa prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

c) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

d) Disolbagatzaileak, tintak, esmalteak eta bernizak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak irazgaiztuta egongo dira.

e) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

f) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

g) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira. Larrialdi Plana egina egongo da. Bertan, balizko eragin negatiboak ekidin eta arintzeko aurreikusitako neurriak jasoko dira, arreta berezia airera isuritakoetan eta saneamendu-sarera eta euri-uren sarera istripuz eginiko isurketetan jarriz.

i) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ez-ohiko gertaeraren baten aurrean, gorabehera edo ez-ohiko gertaera horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari.

j) Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gertakari mota.

– Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.

– Iraupena.

– Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

– Mailak gainditu badira, isurtzeei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen balioespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

– Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

k) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzean, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Dic Coatings SL enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi-net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio Ebazpen honetako bigarren ataleko honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.3.1.e) eta B.1.3.2.c) (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak onartzeko agiria); B.1.3.1.m) eta B.1.3.2.e) (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen kontrolerako onarpen-agiriak), B.1.4 (Lurzorua babesteko neurrietarako planifikazioa), bere kasuan, C.1 (Isuri atmosferikoen kontrola), C.1.1 (Isuri atmosferikoen erregistro-eredua), C.3 (Zarataren kontrola), C.6 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.1 (Geldialdi programatuetan sortutako isurtze eta hondakinen zenbatespena), D.3.a) eta b) (Mantentze-lanen eskuliburua, ikuskapen eta kontrolerako programa), D.3.f) (Biltegiratzeko ziurtagirien egiaztapena), D.3.g) (Larrialdietan berehala jarduteko dagoen materialaren zerrenda), D.3.h) (Larrialdi-plana), D.3.k) (Suteen aurkako araudia).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– Dic Coatings SL enpresak Ebazpen honen xede den tinta, esmalte eta pigmentuak fabrikatzeko instalazioari dagokion jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

– Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

– Dic Coatings SL enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

– Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Dic Coatings SL enpresari, Abanto-Zierbenako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 30a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana