Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2013ko abenduaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5608

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 20koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Uren kudeaketari buruzko gai nagusien behin-behineko eskema» izeneko agiria jendaurrean jartzeko aldia hasi dela iragartzen duena. Agiri hori Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroen eremuaren Planifikazio Hidrologikoaren (2015-2021) bigarren zikloaren barruan dago.

Plangintza Hidrologikoari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 6ko 907/2007 Errege Dekretuaren 74. artikuluak xedatutakoarekin bat, Uraren Euskal Agentziak iragartzen du «Uraren Kudeaketako gai nagusien behin-behineko eskema» agiria jendaurrean jartzeko aldia ireki dela. Agiri hori Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroen eremuaren Planifikazio Hidrologikoaren (2015-2021) bigarren zikloaren barruan dago.

Dokumentazio hori sei hilabetez kontsultatu ahal izango da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, Uraren Euskal Agentziaren honako egoitza hauetan:

– Egoitza nagusia: Orio kalea 1-3; 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Mediterraneoko Arroen Bulegoa. Forondako Atearen kalea 9, 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Uribitarte 10, 48001, Bilbao.

– Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Kristina Infantaren kalea 11, Begoña etxea, 20008 Donostia.

Horretaz gain, aipatutako dokumentazioa Uraren Euskal Agentziaren orrialde elektronikoan ere egongo da eskuragarri, hau da, www.uragentzia.euskadi.net web-orrian.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 20a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala