Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2013ko abenduaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5598

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 9koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek bake, bizikidetza eta giza eskubideen arloan garatzen dituzten programa eta ekimenetarako laguntzak ebazten dituena.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2013ko urriaren 1eko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek bake, bizikidetza eta giza eskubideen arloan garatzen dituzten programa eta ekimenetarako laguntzetarako deialdia egin zen.

Deialdi-ebazpen horren 8. artikuluak horretarako izendatutako Epaitegi Kalifikatzaileak laguntzak direla-eta emandako proposamena ikusirik, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bake, bizikidetza eta giza eskubideen arloko programa eta ekimenetarako laguntzak ematea eranskinean aipatzen diren entitateei, bertan zehaztutako zenbatekoen arabera.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Lehendakaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoa betez (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 9a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MONIKA HERNANDO PORRES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala