Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2013ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5507

IRAGARKIA, Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legean ezarritakoa hausteagatiko zehapen-espedienteen gainean Garraioetako sailburuordeak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdun orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten; eta, gainera, honako ohartarazpen hau egin behar da:

Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, hilabeteko epea izango du interesdunak Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluari jarraituz.

Zehapena Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiak Euskadiko Kutxan duen 3035 0012 76 0120081734 zenbakiko kontuan sartu beharko da, eta izen-deiturak eta espedientearen zenbakia adierazi beharko dira.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea bukatu, eta hamabost eguneko epean zehapena ordaintzen ez bada, premiamenduzko bidera joko da, Diru-bilketaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz (abuztuaren 31ko 212/1998 D).

Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):

L: Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legea.

R: Trenbideen Sektoreari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 5a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala