Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2013ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
5500

IRAGARKIA, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2013ko maiatzaren 14ko Ebazpena jakinarazteko dena.

Rafael Marcos Aranda jaunari ezin izan zaio idazpuruan aipatutako 2013ko maiatzaren 14ko Ebazpenari egin zaion idazki honen jakinarazpena egin, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzari egotz ezin zaizkion arrazoiengatik. Horrenbestez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 artikuluaren arabera jakinarazten zaio, hau da, iragarki hau argitaratuz: iragarki honen bidez, Rafael Marcos Aranda jaunari dei egiten zaio, edo haren ordezkariari, hamabost eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, ager dadin ebazpen honen testu osoa jasotzera (helbidea: Adriano VI 20, 2., Vitoria-Gasteiz; ordutegia: 08:00etatik 14:30etara).

Eta Rafael Marcos Aranda jaunarentzat jakinarazpentzat balio dezan, iragarki hau ematen da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 29a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.


Azterketa dokumentala