Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2013ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5498

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 101/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Prozedura horretan ebazpenak eman dira, eta honela diote hitzez hitz:

40/13 EPAIA

Epailea: Maria Antonia Blanco Briosca andrea.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamahiruko ekainaren laua.

Alderdi demandatzailea: Alquileres y Servicios Alkivent, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea. Julian Sanchez Alamillo.

Alderdi demandatua: Igor Perez Oneka.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Alquileres y Servicios Alkivent, S.L. sozietateak Igor Pérez Oneca jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut honako hauek ordaintzera auzi-jartzaileari: 3.350,84 euro, tronkoarenak, eta interesak, 2013ko martxoaren 8ra artekoak (hargatik eragotzi gabe aurrerago likidazioa egitea eta kostuak ezartzea).

Aurkaratzeko modua.– Apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0844 0000 03 0101 13. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamahiruko ekainaren lauan.

ANTOLAKETARAKO EGINBIDEA

Idazkari judiziala: Miriam Ramos Rendo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamahiruko uztailaren hogeita hamarra.

Jaso egin da eginbidea, Betearazpen eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrak bidalia, emaitza negatiboa duela. Eginbide horren bidez, aditzera ematen da ezinezkoa izan dela epaia demandatuari jakinaraztea auzi-jartzaileak demanda-idazkian emandako helbidean. Beraz, epaia batu bekie dagokien autoei; haren edukia ikusita, jakinarazitzat ematen dira hartan ageri diren adierazpenak.

Horrenbestez, bidali bekio epaiaren kopia Sanchez Alamillo jaunari, auzi-jartzailearen ordezkari prozesal den aldetik, eta eskatu bekio bost eguneko epean demandatuaren egungo helbidea eman dezan, epaia berriz jakinarazteko.

Aurkaratzeko modua: Idazkari judizialari berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta bertan, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkarapena ez da onartuko (PZL, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko ebazpen errekurritua eteterik (PZLb, 451.3 artikulua).

Hala agindu eta sinatzen dut.

ANTOLAKETARAKO EGINBIDEA

Idazkari judiziala: Miriam Ramos Rendo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamahiruko irailaren hogeita hamarra.

Jaso egin da Sanchez Alamillo jaunak aurkeztutako idazkia, auzi-jartzailearen ordezkari prozesala den aldetik. Idazki horren bidez, eskatzen du ikertzeko Puntu Neutro Judizialaren bitartez zein den demandatuaren helbidea, eta, hala lortzen ez bada, ediktu bidez jakinarazteko eskatzen du. Batu bekie idazkia dagokien autoei; haren edukia ikusita, jakinarazitzat ematen dira hartan ageri diren adierazpenak.

Horrenbestez, epaitegi honetako baliabide telematikoen bidez, ikertu egin da zein den demandatuaren helbidea, eta emaitza izan da Sanchez Alamillo auzi-jartzailearen ordezkari prozesalak eman zuen helbide bera. Bidali bekio emaitza horren berri prokuradore horri, dagozkion ondorioetarako. Halaber, jakinarazi bekizkio jakinarazi gabeko ebazpenak demandatuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitaratutako ediktuen bidez.

Aurkaratzeko modua: Idazkari judizialari berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta bertan, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkarapena ez da onartuko (PZL, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko ebazpen errekurritua eteterik (PZLb, 451.3 artikulua).

Hala agindu eta sinatzen dut.

Igor Perez Oneca non dagoen ez dakigunez, ediktu hau ematen dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 30a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala