Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2013ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5495

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 15ekoa, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, Leonardo da Vinci eta Erasmus azpiprogramak antolatu eta garatzeko, Lanbide Heziketaren eremuan, 2013-14 ikasturterako aurreikusitako diru-laguntzen kopuru osoa aldatzen duena.

2013ko urriaren 16ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aginduak (2013ko urriaren 23ko HAEE) bere bigarren artikuluan esaten duen moduan, deialdi honetara guztira 540.000 euroko zenbatekoa zuzenduko da (108.000 euro 2013ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 432.000 euro, ordea, 2014ko konpromiso-kredituari), Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan arlo horretarako ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera.

Bestetik, aipatutako artikuluaren bigarren paragrafoak dioenez, aurreikusitako kopuru osoa areagotu egin daiteke eskatutako dirulaguntzen guztirako zenbatekoa kontuan harturik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean beste laguntza-egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontuak ahitu gabe geratu badira. Adierazitako aldaketa diru-laguntzak ebatzi baino lehen egin behar da eta aipatutakoaren berri eman beharko da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen ebazpenaren bitartez.

Diru-laguntza horiek emateko deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita, aurrekontu-programan kreditua edukita, eta lehen aipatutako 2013ko urriaren 16ko Aginduaren 2. artikuluari jarraituta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Laguntza horiek finantzatzeko 2013-14 ikasturteko deialdian aurreikusitako diru-kopuru osoari 100.325,33 euro gehitzea; beraz, laguntza horiek finantzatzeko 640.325,33 euro izatea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 15a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala