Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2013ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5491

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 14koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programaren barruan 2013ko ekitaldiari dagokion aurrekontu-kreditua agortu dela jakitera emateko dena.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 12ko Aginduaren bidez, merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programa arautu zen. Gerora, agindu hori 2011ko ekainaren 15eko Aginduaren bidez aldatu zen.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2013ko maiatzaren 8ko Ebazpenaren bidez eman zen argitara merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programarako deialdia. 2013rako, 900.000 euro izendatu ziren, eta, 2013ko urriaren 23ko Ebazpenaren bidez, kopurua handitu egin zen 2.011.750 euro arte.

Deialdi horren kargura emango diren laguntzen kopuru osoak ez du esandako aurrekontuko diru-izendapena gaindituko, ezta kopuru hori eguneratzearen ondorioz ezartzen den kopurua ere, betiere indarreko legerian aurreikusitako kredituen arteko loturaren edo aurrekontu-aldaketaren arabera. Horrenbestez, diru-kopuru hori agortutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman; beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da xedapena. Egoera horietakoren bat gertatuz gero, horren berri jakinaraziko da Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen ebazpenaren bidez.

Horiek horrela, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2013ko maiatzaren 8ko eta urriaren 23ko Ebazpenen bidez, 2013ko aurrekontu-ekitaldirako bideratutako funtsak agortu direlarik, merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programa arautzen duen Aginduaren 2. artikuluarekin bat etorrita,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programaren barruan 2013rako izendatutako aurrekontu-kreditua 2013ko azaroaren 13an agortu dela jakinaraztea. Laguntza horiek merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programa arautzen duen Aginduan daude aurreikusita.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 14a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

ITZIAR EPALZA URQUIAGA.


Azterketa dokumentala