Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2013ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5490

36/2013 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmen bat, beherago zehaztutakoa, argitaratzea xedatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Honako hitzarmen hauen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:

– Lankidetza-hitzarmena, Bilboko Udalaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Artekoa, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko, I. eranskinean jasotzen da.

– Lankidetza-hitzarmena, Donostiako Udalaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Artekoa, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko, II. eranskinean jasotzen da.

– Hitzarmena, Bizkaiko garraio partzuergoaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artekoa, hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloan izenpetutakoa, III. eranskinean jasotzen da.

– Lankidetza hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Hitzarmen horren gaia ondokoa da: foru eta toki administrazioko langileen aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioaren kudeaketaren hobekuntza eta osasun prestazioei buruzko aholkularitza, IV. eranskinean jasotzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 15a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN AZAROAREN 15EKO 36/2013 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, BILBOKO UDALAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ARTEKOA, INFORMAZIOAREN, ADMINISTRAZIOAREN ETA KUDEAKETA ELEKTRONIKOAREN ESPARRUKO ZERBITZUAK ELKARRI EMATEKO

Bilbo, 2013ko azaroaren 13a.

HAUEK BILDU DIRA:

Alde batetik, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazio eta Justiziako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren ordezkari moduan, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretutik datozkion eskumenak baliatuz -dekretu horren arabera sortu, ezabatu eta aldatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak, eta baita haien egitekoak eta jardun-arloak finkatu ere-; apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuko 18. artikuluaren arabera dagozkion eskumenak erabiliz -Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala dator zehazturik dekretu horretan-; eta betiere Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. artikuluan adierazitako eskumenekin eta indarreko legediak esleitzen dizkion guztiekin bat etorrita.

Bestetik, Ibon Areso Mendiguren, Bilboko Udaleko jarduneko alkatea. Udalaren ordezko modura etorri da, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen legea aplikatuz (7/1985 Legea, apirilaren 2koa), eta Toki Araubidearen gaietan indarrean dauden xedapenen Testu Bateginak esleitutako eskumenak erabiliz (apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartua).

Bi aldeek lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko lege-gaitasun nahikoa dutela aitortzen diote elkarri, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko urtarrilaren 9an hartutako erabakian adierazitako baldintzak ere betetzen dira (hor dago zehazturik zein diren Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendu behar dituen hitzarmenak).

AZALTZEN DUTE:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Bilboko Udalak, besteak beste, honako betebehar hauek dituzte: herritarrei intereseko zerbitzuak eskaintzea, eraginkortasuna bilatzea baliabide publikoen erabileran, eta administrazio-tramitazioa sinplifikatzea, gardentasun-, parte hartze- eta lankidetza- printzipioekin bat etorrita.

Obligazio horiek bai EAEko Administrazioak bai Toki Administrazioak bete beharrekoak dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 1. artikuluan eta, bereziki, 2.1 artikuluan adierazi bezala. Horretarako, Toki Administrazioarekiko harremanen araubide berezia jasotzen da 9. artikuluan; harremanotan, gai honetan oinarrizkoa den legediari jarraituko zaio, eta, haren osagarri gisa, Legearen I. tituluan xedatutakoari.

Helburu horiek lortzeko ezinbestekoa da herri-administrazioen arteko lankidetza areagotzea. Hain zuzen ere, administrazioek informazioa trukatzeko sistemak sortu behar dira, hartara, herritarrei, izapideak egin behar dituztenean, datuen ziurtagiriak ekartzeko eskatu beharrik egon ez dadin.

2.– Horretarako, beharrezkoa da azkar eta eraginkorki aurrera egitea administrazio elektronikoaren garapenean, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legea benetan betetzeko. Izan ere, lege horren arabera, herri-administrazio guztiak beharturik daude beraiekiko harremanak elektronikoki gauzatzeko aukera ematera; eta, horretarako, ezinbestekoa da administrazio guztien eskura jarritako zerbitzu elektroniko batzuk edukitzea lehenbailehen, legez ezarritako betebeharra benetan betetzea lortu ahal izan dadin.

21/2012 Dekretu, otsailaren 21eko, Administrazio Elektronikoari buruzkoak dioenaren arabera, datuak eta dokumentuak ez emateko eskubidearen erabilera erraztearren, gainerako herri-administrazioekin hitzarmenak egitea sustatuko du Administrazioak, 11/2007 Lege, ekainaren 22ko, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoaren 9. artikuluan jasotakoari jarraikiz. Hitzarmen horietan, zenbait prozedura erabakiko dira, organo lagatzaileek ikus dezaten ea erabili den aipatu eskubidea, sarbide-eskaeren xede izan diren datu edo dokumentuei dagokienez.

Era berean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ere parte har dezaten estatu- eta foru-administrazioekin izenpetutako hitzarmenen bidez formalizatutako zerbitzuetan, eta baita geroago erabakitzen direnetan ere, beharrezkoa da mekanismo egoki bat jartzea, autonomia-erkidegoko lurraldean kokatutako toki-erakundeek erraz balia ditzaten aipatu hitzarmenak, hori bai, zerbitzu bakoitzean erabiltzaileari ezarritako betebeharrak beti beteko direla bermatzen duen prozedura baten bidez.

3.– EAEko Administrazioak eta Presidentetzako Ministerioak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zuten 2010eko urriaren 18an, administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko, eta EAEko Administrazioak SARA sarean sarbidea izatea dago haren aplikazio-esparruaren barruan. Sare horretan Presidentetzako Ministerioak eta autonomia-erkidegoek garatutako azpiegitura teknologikoak daude, eta nahi duten administrazio guztiek konektatzeko eta aplikazioak trukatzeko sistema bat erabiltzeko aukera ematen du. Hitzarmen horretako II. eranskinean esaten da EAEko Administrazioa konprometitzen dela toki-administrazioek, beraiek erabakitako teknologia, mekanismoak eta prozedurak erabiliz, SARA sarean sarbidea izan dezaten bideratu eta sustatzera.

4.– Gainera, aipatu 30/1992 legeak dio administrazioen betebeharra dela elkarri ematea beren eskumenak erabiliz garatzen duten jarduerari buruz behar duten informazioa, bai eta, era berean, dagokien esparruan, beste administrazioek beren eskumenak eraginkorki erabiltzeko eska ditzaketen lankidetza eta laguntza aktiboak elkarri ematea ere.

Horretarako, aipatutako 30/1992 Legearen 4.2 artikuluak dioen bezala, erakunderen bati zer edo zer eskatzen zaionean, herri-administrazioek haren esku dauden datuak, agiriak edo frogabideak eskatu ahal izango dituzte, eta, era berean, laguntza eskatu ahal izango dute beren eskumenak baliatzeko; horretarako behar adina bitarteko izan beharko dituzte, bereziki elkarri laguntzeko eta lankidetzan aritzeko beren eskumenen lurralde-esparrutik kanpo gauzatu beharreko egintzen tramitazioetan.

Sinatzaileek datu jakin batzuk behar izaten dituzte beren egitekoak burutzeko eta egokituta dauzkaten eskumenak erabiltzeko. Beraz, herri-administrazioen arteko harremanetan elkarri laguntzea nagusi izan behar dela kontuan hartuta eta beraien jardunean eraginkortasunaren printzipioa eta herritarrei zerbitzu eman beharraren printzipioa aplikatuta, aldeek uste dute beren arteko datu-trukea arautu behar dutela. Trukean baliabide informatikoak edo telematikoak erabiliko dira, eta, herri-administrazioek dauzkaten datuez den bezainbatean, herritarrei dagozkien bermeak eta eskubideak errespetatuko dira.

5.– Horregatik, bi aldeek argi ikusten dute zerbitzuak linean ematea sustatu behar dela, zerbitzuen, izapideen eta prozeduren elkarreragingarritasuna handitzeko.

Alde horretatik, sinatzaileek, bakoitzak bere eskumen-esparruan, beharrezkotzat jotzen dute administrazio elektronikoaren esparruko proiektuen koordinazioa sustatzea, eta haietatik etekinik handiena ateratzea izatea helburua, aldeek jarritako zerbitzuak erabiliz, eta, gisa horretan, administrazioen beharrak nahiz interes publikoa betetzea bilatuz.

Erabiliko den elkarreragingarritasun-sistemak aukera ematen du datuen transmisio elektronikoen bidez ordezteko paperezko ziurtagiriak eta beste frogagiri batzuk, eta trukatutako informazioaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, baliagarritasuna eta kontserbazioa ziurtatzen ditu.

Hori, bestalde, halaxe aginduta dago 30/1992 Legearen 35. artikuluan eta 11/2007 Legearen 6.2.b) artikuluan, onartu baitute herritarrek ez dutela zertan herri-administrazioek badauzkaten datuak eta dokumentuak atzera berriz ekartzen ibili behar.

6.– Aldeak elkarreragingarritasun-sistema ezartzearen alde daude, trukatutako informazioaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, baliagarritasuna eta kontserbazioa ziurtatzen baititu.

Helburu horiek lortzen eraginkorragoak izateko, eta herri-administrazioen arteko lankidetza- eta koordinazio-printzipioei jarraikiz, erabaki hau bereziki baliagarria da bi administrazio sinatzaileentzat.

Horregatik guztiagatik, alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatu dute.

KLAUSULAK

Lehena.– Xedea eta helburua.

Hitzarmen honen xedea da baldintza eta irizpide orokorrak finkatzea, sinatzaileek, alde batetik, ematen dituzten zerbitzu elektronikoen aprobetxamendu erkidea egin dezaten; eta, bestetik, informazioa truka dezaten beraien artean.

Horren ondorioa da zerbitzu jakin batzuk erabilgarri egotea, eta aldeetako bakoitzak emandako zerbitzuetarako sarbidea eta haien erabilera erkidea erraztea. Zerbitzu horiek hitzarmen honetan eta hitzarmeneko eranskinetan adierazi bezala emango dira.

Hitzarmenaren xede nagusia da herri-administrazioen esku dauden datuak eta agiriak ez emateko eskubidearen erabilera erraztea, ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 6.2.b) artikuluan adierazita dagoen bezala; hau da, pertsona interesdunak ados egon edo lege batek hala erabakiz gero.

Hala ere, hitzarmen honi esker, herritarrek emandako datuak egiaztatu edo begiratu egin ahal izango ditu Administrazioak, haien adostasuna izan behar gabe, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 11.2 eta 21. artikuluetan adierazitako moduan.

Bigarrena.– Aplikazio-eremua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Bilboko Udalak hitzarmen honetako eranskinetan zerrendatutako zerbitzuen funtzionalitateak baliatu ahal izango dituzte; eranskinak hauek dira:

● I. eranskina. Datuen transmisioa.

● II. eranskina. Estatuko Administrazio Orokorraren eta Udalaren arteko datu-bitartekotza.

● III. eranskina. Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua.

Era berean, aldeek beste funtzionalitate batzuk ere baliatu ahal izango dituzte. Horretarako, beste funtzionalitate horiek beste eranskin batean edo batzuetan zehaztu, eta hitzarmen honetara bilduko dituzte. Sinatzaileek adostuko dute zeintzuk, baina, edonola ere, horretarako prozedurak derrigorra izango du bermatzea, beti, zerbitzu bakoitzean erabiltzailearentzat jarritako betebeharrak beteko direla.

Hirugarrena.– Informazio-trukearen arduradunak.

1.– Administrazio lagatzaile bakoitzak erabakiko du zein protokolo eta baldintza bete behar diren datuak trukatzeko eskaintzen diren zerbitzuetan sarbidea izateko. Datuak bitartekotza bidez trukatzeko eskabideak koordinatu, izapidetu eta kontuan izateko organo arduraduna hau da:

● Bilboko Udalean: Administrazio elektronikoan eskuduna den organoa.

● Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan: Administrazio elektronikoan eskuduna den zuzendaritza.

2.– Datuen lagapena hartzen duen administrazio bakoitzak datuetara sarbidea izateko baldintzak beteko ditu, eta baimendutako administrazio-izapide eta -prozeduren esparruan lagatzaileak emandako informazioa eskuratu nahi duten pertsonen eta organoen sarbidea kudeatuko du. Datuak bitartekotza bidez trukatzeko eskabideak koordinatu, izapidetu eta kontuan izateko organo arduraduna hau da:

● Bilboko Udalean: Administrazio elektronikoan eskuduna den organoa.

● EAEko Administrazioan: Administrazio elektronikoan eskuduna den zuzendaritza.

Laugarrena.– Baldintza teknikoak eta funtzionalak.

Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa) hitzarmen hau aplikatuz egiten den datuen truke bitartekotuari aplikatuko zaizkio.

Bosgarrena.– Jarraipen Batzorde Teknikoa.

Hitzarmen honetan eta eranskinetan erabakitakoaren kudeaketa, jarraipena eta kontrola egiteko, Jarraipen Batzorde Tekniko bat eratuko da; kide hauek izango ditu: Bilboko Udalak izendatutako bi pertsona, eta Eusko Jaurlaritzak izendatutako beste bi.

Jarraipen Batzorde Teknikoak ohiko bilkura bat izango du urtean. Horrez gainera, aparteko bilkura egingo du aldeetako batek eskatzen duen bakoitzean.

Jarraipen Batzorde Teknikoari dagokio hitzarmen hau interpretatzean eta betetzean sortutako arazoak konpontzea, bai eta alde sinatzaileei hitzarmenaren edozein aldaketa proposatzea ere.

Gainera, Jarraipen Batzorde Teknikoak hitzarmenaren funtsa ukitzen ez duten aldaketa teknikoak ezar ditzake.

Seigarrena.– Araubide ekonomikoa.

Lankidetza-hitzarmen honek ez du sortzen sinatzaileen arteko kontraprestazio ekonomikorik. Hala ere, aldeek beharrezko inbertsioak egin beharko dituzte beren instalazioetan, hitzarmen hau sinatuta beren gain hartu dituzten betebeharrak betetzeko, betiere berez egin ahal izanez gero.

Zazpigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen honen indarraldia lau urtekoa da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe hori urtero luzatuko da automatikoki, gehienez ere hamabost urtera arte. Esku hartzen duen edozein administraziok berariaz denuntziatu ahal izango du hitzarmena, gutxienez iraungitze-data baino hiru hilabete lehenago.

Hitzarmenaren formalizazioa eta haren iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Bilboko udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko dira.

Zortzigarrena.– Hitzarmenaren berrikuspena.

Alderdiek noiznahi proposatu ahal izango dute hitzarmena berrikustea, bidezkotzat jotzen diren aldaketak egiteko.

Klausulak berrikusten badira, aldaketak aldeek sinatu beharreko gehigarri batean jasoko dira.

Gainera, aldeek, gehigarrien prozedura hori erabiliz, eranskinak sartzea itundu ahal izango dute, baina horrek ez du berekin ekarriko hitzarmeneko klausulak berrikustea.

Bederatzigarrena.– Araubide juridikoa.

Hitzarmen honek araudi lokalari jarraituko zaio, eta, haren osagarri gisa, Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeari.

Hamargarrena.– Gatazkak konpontzea.

Hitzarmen hau sinatu duten aldeek konpromisoa hartu dute hura betetzean sortzen diren gorabeherak elkar hartuta konpontzeko.

Hitzarmenaren garapenean eta betearazpenean aldeen artean auziren bat sortzen bada, eta bosgarren klausulan aipatutako batzorde teknikoak ezin badu konpondu, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan helegitea jarri ahal izango da, jurisdikzio hori araupetzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Hamaikagarrena.– Komunikazioa.

Aldeek hitzarmenaren beste sinatzailea ere aipatuko dute, bakarka zein batera hitzarmenaren gaiaz egiten dituzten komunikazio-egintza guztietan.

Hitzarmen hau Estatuko Administrazio Orokorrari jakinaraziko zaio.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmenaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

Bilbo, 2013ko azaroaren 13a.

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua.

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Bilboko Udaleko jarduneko alkatea.

IBON ARESO MENDIGUREN.

I. ERANSKINA
DATUEN TRANSMISIOA

1.– Xedea.

Eranskin honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta udalen artean datuak transmititzeko baldintzak arautzea. Hortaz, bi aldeak informazioaren lagatzaile moduan nahiz lagatakoaren hartzaile moduan ari daitezke.

Lagatzaileak informazioa bere zereginetan diharduen bitartean biltzen du, administrazioa baitira, eta lagapen-hartzaileak, berriz, esleituta dauzkan eginkizunak betetzeko eskatzen du.

Nolanahi ere, informazioa indarreko arau-esparrua eta, bereziki, datu pertsonalen babesari buruzkoa errespetatuta eman eta eskuratuko da beti. Alde horretatik, trukatzen diren datu pertsonalak egokiak eta bidezkoak izango dira, eta ez gehiegizkoak, datu horiek lortzeko arrazoi izandako helburu jakin, esplizitu eta legezkoez nahiz esparruaz den bezainbatean, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluak xedatu bezala.

2.– Informazioa ematearen helburua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta udalen mendeko organoek eta erakundeek kudeatutako administrazio-prozeduretan interesa duten pertsonen datuak egiaztatzea, betiere aipatu prozedura horietan datu horiek baldintza badira.

3.– Informazioaren edukia.

Datuen lagatzaile bakoitzak elkarreragingarritasun-zerbitzuen katalogoa izan eta argitaratuko du lagapen-hartzaile diren erakundeentzat, nahi dutena kontsulta dezaten. Zerbitzu-katalogo horretan, zehatz jasoko dira trukatuko diren datuak, zerbitzuetara sarbidea izateko baldintza teknikoak, izapidetze-baldintzak eta lagapen-hartzaileak jakin beharreko beste edozein informazio.

4.– Informazioa transmititzeko baldintzak.

Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa) aplikatuko dira datuen truke bitartekotuan.

5.– Datu pertsonalen babesa.

Aldeak honako hauetan xedatutakoak betetzera konprometitzen dira: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa; 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa garatzeko erregelamendua onartzen duena; eta Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa, hala nola hura garatzeko estatu- edo autonomia-mailako arautegia.

Aurrekoa oinarri hartuta, eta datuak kontsultatzeko, beharrezkoa izango da datuok nori buruzkoak diren begiratzea eta, gero, haren adostasuna izatea, lege-mailako arau batek kontsulta baimendu ezean. Baimena prozedura abiarazteko eskaeran agertu behar da, edo ondoko zeinahi komunikaziotan, sisteman kontsulta egin baino lehen eginez gero. Baimena modu sinesgarrian agerrarazten ez bada, ezin egin izango da kontsulta. Administrazio-prozeduren hasiera eskatzeko inprimaki edo formulario elektronikoak baimena jasotzeko prestatu behar dira.

Ematen diren datu pertsonalen arduradunak, informazioa laga baino lehen, fitxategi horiek behar bezala deklaratuta eduki behar ditu datuen babeserako kasuan kasuko agentzian. Tratamenduaz norbait arduratzen bada, aurreko arduradun horrek argibide egokiak emango dizkio datuetarako sarbidea eman dezan, hitzarmen honen xede diren zerbitzuak gauzatzeko.

6.– Informazioaren eskuragarritasuna.

Informazio-sistema asteko zazpi egunetako 24 orduetan egongo da eskuragarri.

7.– Ezingo da eskatu informazioa beste sistema batzuk erabiliz bidaltzeko, ez eta herritarrari eskatu ere, banan-banan, ekartzeko informazio hori.

1) Lagapena hartzen duen administrazioak ez dio, lagatzaileari, informazioa, hitzarmenean, eranskinetan edo aldeek ituntzen dituzten aldaketetan adierazitakoak ez diren beste bitarteko batzuk erabiliz bidaltzeko eskatuko.

2) Lagapen-hartzailea den administrazioak ez die eskatuko pertsona interesdunei lagatzaileak emandako ziurtagiriak edo bestelako agiriak aurkezteko. Aitzitik, informazio hori hitzarmen honetan ezarritako sistemaren bidez transmititzeko eskatuko dio lagatzaileari; non eta ez den ezinezkoa, arrazoi teknikoengatik edo antolamenduagatik, lagatzaileak informazio hori bidaltzea.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako I. Eranskinaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.

Bilbo, 2013ko azaroaren 13a.

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Bilboko Udaleko jarduneko alkatea,

IBON ARESO MENDIGUREN.

II. ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ESTATUKO GAINERAKO ADMINISTRAZIOEN ETA UDALAREN ARTEKO DATU-BITARTEKOTZA

1.– Xedea.

Eranskin honen xedea da Estatuko Administrazio Orokorraren, eta Estatuko gainerako administrazioen, eta Bilboko Udalaren arteko Datu Bitartekotza arautzea (Bilboko Udala, aurrerantzean, Udala izango da). Bitartekotza hori Presidentetzako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak emateko izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren ondorio da.

Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan, 2007ko ekainaren 22an, 11/2007 Legea onartu zen, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa, eta, haren 6.2b artikuluan, herri-administrazioek dauzkaten datuak eta dokumentuak ez emateko herritarren eskubidea jasotzen da. Lege-aurreikuspen hori eraginkorra izan dadin, Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioak datu horien bitartekotza-plataforma bat garatu du.

Plataforma horri esker, interesa duten herri-administrazioek herritarren datuak automatikoki eta bitarteko elektronikoen bidez kontsultatu ahal izango dituzte, dela aipatu dokumentuak ekartzeko betebeharra kentzeko, dela datu horiek egiaztatu ahal izateko, betiere lege batek horretarako gaitzen baditu, edo herritarrak baimena ematen badu. Presidentetzako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak emateko izenpetutako lankidetza-hitzarmenari jarraikiz, toki-administrazioek onura atera dezakete administrazio elektronikoaren esparruan garatutako sistemen elkarreragingarritasunetik, eta, Eusko Jaurlaritzaren bidez, sarbidea izan dezakete hitzarmen horretako eranskinetan zerrendatutako zerbitzuek ematen dituzten funtzionalitateetan, edo etorkizunean gehitzen direnetan. Eusko Jaurlaritzak egingo du bitartekotza, bai estatu-administrazioetan dauden datuak EAEko gainerako administrazioei lagatzeko; bai eta EAEko gainerako administrazio horietan dauden datuak Estatuko Administrazio Orokorrari eta estatuko gainerako administrazioei lagatzeko ere.

Kontuan hartuta beharrezkoa dela administrazioak lankidetzan aritzea herritarrei zerbitzu integratuak emateko, eta kontuan hartuta, halaber, 11/2007 Legearen 4.e artikuluan jasotako printzipioa, eranskin honen xedea da zehaztea zer baldintza bete behar diren administrazioen arteko datuen bitartekotza-zerbitzua erabili nahi denean, administrazio-zereginak betetzean beharrezkoak diren datuak kontsultatzeko, legeak eskatutako segurtasun-, osotasun- eta konfidentzialtasun-bermeak betez.

2.– Norainokoa.

Eranskin honen aplikazioak Udalaren mendeko organoen edo erakundeen edozein aplikazio informatiko datuen bitartekotza-zerbitzua erabiltzeko gaitzen du, hitzarmen honetan azaldutako eran.

Zerbitzuaren barruan dago esparru pribatuko datuak trukatzeko oinarrizko plataforma baterako konexioa, oinarrizko zerbitzu batzuk izatea eta segurtasun-politika erkide bat egotea, Euskalsarea sarera konektatutako herri-administrazioen aplikazioen artean informazio-truke segurua egiteko, dokumentu honetan jasotako ezaugarrien eta baldintzen arabera.

Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioaren bitartekotza-plataformak web-atari informatibo bat izango du, eskainitako elkarreragingarritasun-zerbitzuei buruzko dokumentazio guztia jasoko duena, honako hauek barne: erabilgarri dauden elkarreragingarritasun-zerbitzuen katalogoa, zerbitzuetara sartzeko informazio teknikoa, eta haietan sartzeko baimen-formularioak.

3.– Zerbitzu-emailearen betebeharrak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, berak ematen baitu zerbitzua, bere gain hartzen ditu honako betebehar hauek:

(i) Udalaren eskura jartzea herri-administrazioen arteko datuen bitartekotza-zerbitzua.

(ii) Zerbitzuak integratzen proba egiteko inguruneak edukitzea, azken erabiltzaileen eskura jarri baino lehenago ondo dabiltzala bermatzeko.

(iii) Udalaren integrazio- eta garapen-ekipoei beharrezko euskarria emateko mekanismoak prestatzea, udal horren aplikazioak zerbitzuekin integra daitezen.

(iv) Beharrezko baliabideak izatea zerbitzuen erabileraren ondorioz sortutako gorabeherak eta kontsultak kontuan hartu eta erantzun egokia emateko.

(v) Egindako eragiketen auditagarritasun-elementuak ematea, transakzioei uko ez zaiela egin ziurtatu ahal izateko.

(vi) Informazioa eta eskainitako bitartekotza-zerbitzuak behar bezala babesteko beharrezko segurtasun-neurri guztiak hartzea.

(vii) Bitartekotza-zerbitzuak ematearekin zerikusia duten datu guztien eskalagarritasuna, sendotasuna, eskuragarritasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzea.

4.– Zerbitzuen onuradunaren betebeharrak.

Udala, datuen bitartekotza-zerbitzuaren onuraduna izaki, honako hauek egitera konprometitzen da:

(i) Konektibitate- eta hedapen-lan egokiak egitea, bere bulego edo instalazioetatik datuen bitartekotza-zerbitzuan sarbidea izateko Euskalsarearen bidez.

(ii) Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean, hura garatzeko arauetan eta, bereziki, datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako benetakotasun-, konfidentzialtasun- eta osotasun-betebeharrak nahiz segurtasun-neurriak betetzea.

(iii) Zerbitzuen errendimendu- edo monitorizazio-probak egingo direla ituntzea Eusko Jaurlaritzarekin, datuak egiaztatzeko sistema hauen gainerako erabiltzaileentzako zerbitzuak beste batzuentzat baliagarri egotea arriskuan ez jartzeko.

(iv) Datuen hartzailea denean, adostasuna eskatzea herritarrei, datuak eskatzeko ahalmena ematen duen legerik egon ezean.

(v) Zerbitzua ondo erabiltzea, baimendutako kasuetan baliatuz.

(vi) Datuen bitartekotza-zerbitzuaren erabilera eta hartarako sarbidea erraztea, sustatzea eta bideratzea bere eskumen-esparruko erakundeei dagokienez, eta zerbitzuaren kalitatea bermatzea dagokion neurrian.

(vii) Zerbitzuaren sistema erabiltzaileak eta aplikazioen administrazio-prozesuak bateratzeko ezarritako prozedurak betetzea.

5.– Zerbitzuen kalitateari buruzko akordioa.

Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak aplikatuko dira (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa).

6.– Erantzukizuna mugatzea.

Eusko Jaurlaritza edo haren hornitzaileak inoiz ez dira behartuta egongo beren gain hartzera zerbitzua gaizki erabiltzeagatik edo zerbitzurik ez izateagatik zeharka eragindako edozein kalte edo galera.

7.– Aipamenak.

Eusko Jaurlaritzak zerbitzuak erabiltzen dituzten erakundeen zerrenda argitaratu ahal izango du onuradunak aipatzen dituen edozein zerrendatan edo argitaratutako edozein prentsa-aldizkaritan, aurretiazko baimenik behar izan gabe.

Udalak zerbitzu horien erabilera aipatu ahal izango du, aurrez Eusko Jaurlaritzaren baimena lortu behar izan gabe.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako II. ERANSKINAren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.

Bilbo, 2013ko azaroaren 13a.

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Bilboko Udaleko jarduneko alkatea,

IBON ARESO MENDIGUREN.

III. ERANSKINA
JAKINARAZPEN ETA KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOEN ZERBITZUA

1.– Xedea.

Eranskin honen xedea da baldintzak eta betebeharrak arautzea Udalek erabil dezaten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko aurrerantzean) Administrazioak garatutako jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua.

Nolanahi ere, zerbitzua indarreko arau-esparrua eta, bereziki, datu pertsonalen babesari buruzkoa errespetatuta erabiliko da beti.

2.– Norainokoa.

a) Pertsona interesdunek erretilu birtual bakar batean jasoko dituzten jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak. Erretilu horrek aukera emango du itxura pertsonalizatzeko, Udalen atarietatik erabilia izan ahal izateko.

b) Bilboko Udalaren mendeko organo edo erakundeen edozein aplikazio informatikotarako gaitzen da, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua baliatzeko.

c) Udalak herritarren eskura jartzen dituen prozedura guztietarako erabili ahal izango du EAEko jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua, eta bere ardura izango du zerbitzua bere aplikazio informatikoetan funtzionamenduan jartzea, eguneratzea eta mantentzea.

d) Bi aldeek hitzematen dute elkarri jakinaraziko diotela zerbitzuaren bateragarritasunari eragin diezaiokeen edozein informatizazio-neurri.

3.– Zerbitzu-emailearen betebeharrak.

EAEk, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen emaile gisa, bere gain hartzen ditu betebehar hauek:

a) Zerbitzuaren funtzionamendu ona zaintzea.

b) Proba-ingurune bat izatea, zerbitzuan hobeto integratzeko.

c) Beharrezko mekanismoak prestatzea, zerbitzuen erabiltzaileak herritarrei informazio- eta arreta-laguntza eman diezaien, eta beharrezko euskarria erakundeei.

4.– Zerbitzuen erabiltzailearen betebeharrak.

Bilboko Udalak, EAEko jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen erabiltzaile gisa, bere gain hartzen ditu betebehar hauek:

a) Herritarrei ematea jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua erabiltzeko behar diren bitartekoak.

b) Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak jasotzeko prozedurei buruzko informazioa ematea, bai eta jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak jasotzeko zer kanal elektroniko hobesten den adierazteko aukera ematea ere.

c) Herritarrei informazio- eta arreta-laguntza ematea, eta parte hartzea jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuaren antolamenduan.

5.– Ezaugarri teknikoak eta zerbitzu-maila.

Eranskin honen xede diren zerbitzuek atal honetan zehazten diren ezaugarri teknikoak eta zerbitzu-maila izango dituzte.

a) Zerbitzuaren erabilgarritasuna.

Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua asteko egun guztietako ordu guztietan erabili ahal izango da.

b) Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoaren zerbitzurako sarbidea.

Bi modu daude jakinarazpen eta komunikazio elektronikoaren zerbitzuan sartzeko:

– Alde batetik, bada interfaze bat, zerbitzua darabilen udalak behar bezala identifikatu eta baimendutako pertsonentzat. Interneteko nabigatzaile baten bidez sar daiteke.

– Bestetik, bada web-zerbitzuko interfaze automatizatu bat ere, W3C The World Wide Web Consortium (W3C) deritzonean une bakoitzean ezarritako erreferentziazko estandarren araberakoa. Zerbitzurako sarbidea udalak behar bezala identifikatuta eta baimenduta dituen aplikazioetarako izango da.

Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzura EAEko herri-administrazioko sarearen (Euskalsarearen) bidez sartuko da.

c) Segurtasun-, konfidentzialtasun- eta auditoria-betebeharrak.

Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuan interfaze grafikoaren edo zerbitzu-interfazearen bidez egiten diren eragiketa guztiak zifratu egingo dira.

Udalaren aplikazio erabiltzaileen eta jakinarazpen nahiz komunikazio elektronikoen zerbitzuaren arteko komunikazio guztiak dena delako komunikazioaren osotasuna eta benetakotasuna bermatuz egingo dira.

Gainera, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuak sisteman egiten diren eragiketen beharrezko jarduera-arrastoak gordeko ditu.

d) Euskarria eta gorabeheren konponketa.

Zerbitzua erabiltzen duen udalak agintzen du jarriko dituela zerbitzu batzuk martxan, administrazio elektronikoaren zerbitzuen azken erabiltzaileei gorabeheretan laguntzeko; zehazki, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua erabiltzen duten udal-zerbitzuei. Udalak informazioa emango du bere administrazio-prozedura bereziei buruz, bai eta bere prozeduren esparruaren barruan egiten den jakinarazpen eta komunikazio elektronikoaren zerbitzuaren erabilerari buruz ere.

Eusko Jaurlaritzak bigarren mailako laguntza-zerbitzu bat eskainiko dio Udalari, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuaren erabileran sor daitezkeen arazoak konpontzeko. Zerbitzu hori kanal elektroniko eta telefonikoen bidez emango da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 18:00etara bitarte.

Hala ere, plataforma asteko egun guztietako ordu guztietan erabilgarri egotea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak gorabeheretan laguntzeko 24 x 7 zerbitzu bat prestatzeko konpromisoa hartzen du, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuaren funtzionamendu onari eragiten dioten arazoak konpontzeko.

Ziurtagiriak egiten dituzten Ziurtapenerako Zerbitzu Emaileek eskainiko dituzte ziurtagiri elektronikoen erabilerarekin zerikusia duten laguntza-zerbitzuak.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako III. ERANSKINAren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.

Bilbo, 2013ko azaroaren 13a.

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Bilboko Udaleko jarduneko alkatea.

IBON ARESO MENDIGUREN.

II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN AZAROAREN 15EKO 36/2013 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, DONOSTIAKO UDALAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ARTEKOA, INFORMAZIOAREN, ADMINISTRAZIOAREN ETA KUDEAKETA ELEKTRONIKOAREN ESPARRUKO ZERBITZUAK ELKARRI EMATEKO

Donostia, 2013ko irailaren 25a.

HAUEK BILDU DIRA:

Alde batetik, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazio eta Justiziako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren ordezkari moduan, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretutik datozkion eskumenak baliatuz -dekretu horren arabera sortu, ezabatu eta aldatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak, eta baita haien egitekoak eta jardun-arloak finkatu ere-; apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuko 18. artikuluaren arabera dagozkion eskumenak erabiliz -Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala dator zehazturik dekretu horretan-; eta betiere Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. artikuluan adierazitako eskumenekin eta indarreko legediak esleitzen dizkion guztiekin bat etorrita.

Bestetik, Juan Karlos Izagirre Hortelano, Donostiako Udaleko alkatea. Udalaren ordezko modura etorri da, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen legea aplikatuz (7/1985 Legea, apirilaren 2koa), eta Toki Araubidearen gaietan indarrean dauden xedapenen Testu Bateginak esleitutako eskumenak erabiliz (apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartua).

Bi aldeek lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko lege-gaitasun nahikoa dutela aitortzen diote elkarri, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko urtarrilaren 9an hartutako erabakian adierazitako baldintzak ere betetzen dira (hor dago zehazturik zein diren Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendu behar dituen hitzarmenak).

AZALTZEN DUTE:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Donostiako Udalak, besteak beste, honako betebehar hauek dituzte: herritarrei intereseko zerbitzuak eskaintzea, eraginkortasuna bilatzea baliabide publikoen erabileran, eta administrazio-tramitazioa sinplifikatzea, gardentasun-, parte hartze- eta lankidetza- printzipioekin bat etorrita.

Obligazio horiek bai EAEko Administrazioak bai Toki Administrazioak bete beharrekoak dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 1. artikuluan eta, bereziki, 2.1 artikuluan adierazi bezala. Horretarako, Toki Administrazioarekiko harremanen araubide berezia jasotzen da 9. artikuluan; harremanotan, gai honetan oinarrizkoa den legediari jarraituko zaio, eta, haren osagarri gisa, Legearen I. tituluan xedatutakoari.

Helburu horiek lortzeko ezinbestekoa da herri-administrazioen arteko lankidetza areagotzea. Hain zuzen ere, administrazioek informazioa trukatzeko sistemak sortu behar dira, hartara, herritarrei, izapideak egin behar dituztenean, datuen ziurtagiriak ekartzeko eskatu beharrik egon ez dadin.

2.– Horretarako, beharrezkoa da azkar eta eraginkorki aurrera egitea administrazio elektronikoaren garapenean, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legea benetan betetzeko. Izan ere, lege horren arabera, herri-administrazio guztiak beharturik daude beraiekiko harremanak elektronikoki gauzatzeko aukera ematera; eta, horretarako, ezinbestekoa da administrazio guztien eskura jarritako zerbitzu elektroniko batzuk edukitzea lehenbailehen, legez ezarritako betebeharra benetan betetzea lortu ahal izan dadin.

21/2012 Dekretu, otsailaren 21eko, Administrazio Elektronikoari buruzkoak dioenaren arabera, datuak eta dokumentuak ez emateko eskubidearen erabilera erraztearren, gainerako herri-administrazioekin hitzarmenak egitea sustatuko du Administrazioak, 11/2007 Lege, ekainaren 22ko, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoaren 9. artikuluan jasotakoari jarraikiz. Hitzarmen horietan, zenbait prozedura erabakiko dira, organo lagatzaileek ikus dezaten ea erabili den aipatu eskubidea, sarbide-eskaeren xede izan diren datu edo dokumentuei dagokienez.

Era berean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ere parte har dezaten estatu- eta foru-administrazioekin izenpetutako hitzarmenen bidez formalizatutako zerbitzuetan, eta baita geroago erabakitzen direnetan ere, beharrezkoa da mekanismo egoki bat jartzea, autonomia-erkidegoko lurraldean kokatutako toki-erakundeek erraz balia ditzaten aipatu hitzarmenak, hori bai, zerbitzu bakoitzean erabiltzaileari ezarritako betebeharrak beti beteko direla bermatzen duen prozedura baten bidez.

3.– EAEko Administrazioak eta Presidentetzako Ministerioak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zuten 2010eko urriaren 18an, administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko, eta EAEko Administrazioak SARA sarean sarbidea izatea dago haren aplikazio-esparruaren barruan. Sare horretan Presidentetzako Ministerioak eta autonomia-erkidegoek garatutako azpiegitura teknologikoak daude, eta nahi duten administrazio guztiek konektatzeko eta aplikazioak trukatzeko sistema bat erabiltzeko aukera ematen du. Hitzarmen horretako II. eranskinean esaten da EAEko Administrazioa konprometitzen dela toki-administrazioek, beraiek erabakitako teknologia, mekanismoak eta prozedurak erabiliz, SARA sarean sarbidea izan dezaten bideratu eta sustatzera.

4.– Gainera, aipatu 30/1992 legeak dio administrazioen betebeharra dela elkarri ematea beren eskumenak erabiliz garatzen duten jarduerari buruz behar duten informazioa, bai eta, era berean, dagokien esparruan, beste administrazioek beren eskumenak eraginkorki erabiltzeko eska ditzaketen lankidetza eta laguntza aktiboak elkarri ematea ere.

Horretarako, aipatutako 30/1992 Legearen 4.2 artikuluak dioen bezala, erakunderen bati zer edo zer eskatzen zaionean, herri-administrazioek haren esku dauden datuak, agiriak edo frogabideak eskatu ahal izango dituzte, eta, era berean, laguntza eskatu ahal izango dute beren eskumenak baliatzeko; horretarako behar adina bitarteko izan beharko dituzte, bereziki elkarri laguntzeko eta lankidetzan aritzeko beren eskumenen lurralde-esparrutik kanpo gauzatu beharreko egintzen tramitazioetan.

Sinatzaileek datu jakin batzuk behar izaten dituzte beren egitekoak burutzeko eta egokituta dauzkaten eskumenak erabiltzeko. Beraz, herri-administrazioen arteko harremanetan elkarri laguntzea nagusi izan behar dela kontuan hartuta eta beraien jardunean eraginkortasunaren printzipioa eta herritarrei zerbitzu eman beharraren printzipioa aplikatuta, aldeek uste dute beren arteko datu-trukea arautu behar dutela. Trukean baliabide informatikoak edo telematikoak erabiliko dira, eta, herri-administrazioek dauzkaten datuez den bezainbatean, herritarrei dagozkien bermeak eta eskubideak errespetatuko dira.

5.– Horregatik, bi aldeek argi ikusten dute zerbitzuak linean ematea sustatu behar dela, zerbitzuen, izapideen eta prozeduren elkarreragingarritasuna handitzeko.

Alde horretatik, sinatzaileek, bakoitzak bere eskumen-esparruan, beharrezkotzat jotzen dute administrazio elektronikoaren esparruko proiektuen koordinazioa sustatzea, eta haietatik etekinik handiena ateratzea izatea helburua, aldeek jarritako zerbitzuak erabiliz, eta, gisa horretan, administrazioen beharrak nahiz interes publikoa betetzea bilatuz.

Erabiliko den elkarreragingarritasun-sistemak aukera ematen du datuen transmisio elektronikoen bidez ordezteko paperezko ziurtagiriak eta beste frogagiri batzuk, eta trukatutako informazioaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, baliagarritasuna eta kontserbazioa ziurtatzen ditu.

Hori, bestalde, halaxe aginduta dago 30/1992 Legearen 35. artikuluan eta 11/2007 Legearen 6.2.b) artikuluan, onartu baitute herritarrek ez dutela zertan herri-administrazioek badauzkaten datuak eta dokumentuak atzera berriz ekartzen ibili behar.

6.– Aldeak elkarreragingarritasun-sistema ezartzearen alde daude, trukatutako informazioaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, baliagarritasuna eta kontserbazioa ziurtatzen baititu.

Helburu horiek lortzen eraginkorragoak izateko, eta herri-administrazioen arteko lankidetza- eta koordinazio-printzipioei jarraikiz, erabaki hau bereziki baliagarria da bi administrazio sinatzaileentzat.

Horregatik guztiagatik, alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatu dute.

KLAUSULAK

Lehena.– Xedea eta helburua.

Hitzarmen honen xedea da baldintza eta irizpide orokorrak finkatzea, sinatzaileek, alde batetik, ematen dituzten zerbitzu elektronikoen aprobetxamendu erkidea egin dezaten; eta, bestetik, informazioa truka dezaten beraien artean.

Horren ondorioa da zerbitzu jakin batzuk erabilgarri egotea, eta aldeetako bakoitzak emandako zerbitzuetarako sarbidea eta haien erabilera erkidea erraztea. Zerbitzu horiek hitzarmen honetan eta hitzarmeneko eranskinetan adierazi bezala emango dira.

Hitzarmenaren xede nagusia da herri-administrazioen esku dauden datuak eta agiriak ez emateko eskubidearen erabilera erraztea, ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 6.2.b) artikuluan adierazita dagoen bezala; hau da, pertsona interesdunak ados egon edo lege batek hala erabakiz gero.

Hala ere, hitzarmen honi esker, herritarrek emandako datuak egiaztatu edo begiratu egin ahal izango ditu Administrazioak, haien adostasuna izan behar gabe, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 11.2 eta 21. artikuluetan adierazitako moduan.

Bigarrena.– Aplikazio-eremua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Donostiako Udalak hitzarmen honetako eranskinetan zerrendatutako zerbitzuen funtzionalitateak baliatu ahal izango dituzte; eranskinak hauek dira:

● I. eranskina. Datuen transmisioa.

● II. eranskina. Estatuko Administrazio Orokorraren eta Udalaren arteko datu-bitartekotza.

Era berean, aldeek beste funtzionalitate batzuk ere baliatu ahal izango dituzte. Horretarako, beste funtzionalitate horiek beste eranskin batean edo batzuetan zehaztu, eta hitzarmen honetara bilduko dituzte. Sinatzaileek adostuko dute zeintzuk, baina, edonola ere, horretarako prozedurak derrigorra izango du bermatzea, beti, zerbitzu bakoitzean erabiltzailearentzat jarritako betebeharrak beteko direla.

Hirugarrena.– Informazio-trukearen arduradunak.

1.– Administrazio lagatzaile bakoitzak erabakiko du zein protokolo eta baldintza bete behar diren datuak trukatzeko eskaintzen diren zerbitzuetan sarbidea izateko. Datuak bitartekotza bidez trukatzeko eskabideak koordinatu, izapidetu eta kontuan izateko organo arduraduna hau da:

● Donostiako Udalean: Administrazio elektronikoan eskuduna den organoa.

● Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan: Administrazio elektronikoan eskuduna den zuzendaritza.

2.– Datuen lagapena hartzen duen administrazio bakoitzak datuetara sarbidea izateko baldintzak beteko ditu, eta baimendutako administrazio-izapide eta -prozeduren esparruan lagatzaileak emandako informazioa eskuratu nahi duten pertsonen eta organoen sarbidea kudeatuko du. Datuak bitartekotza bidez trukatzeko eskabideak koordinatu, izapidetu eta kontuan izateko organo arduraduna hau da:

● Donostiako Udalean: Administrazio elektronikoan eskuduna den organoa.

● EAEko Administrazioan: Administrazio elektronikoan eskuduna den zuzendaritza.

Laugarrena.– Baldintza teknikoak eta funtzionalak.

Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa) hitzarmen hau aplikatuz egiten den datuen truke bitartekotuari aplikatuko zaizkio.

Bosgarrena.– Jarraipen Batzorde Teknikoa.

Hitzarmen honetan eta eranskinetan erabakitakoaren kudeaketa, jarraipena eta kontrola egiteko, Jarraipen Batzorde Tekniko bat eratuko da; kide hauek izango ditu: Donostiako Udalak izendatutako bi pertsona, eta Eusko Jaurlaritzak izendatutako beste bi.

Jarraipen Batzorde Teknikoak ohiko bilkura bat izango du urtean. Horrez gainera, aparteko bilkura egingo du aldeetako batek eskatzen duen bakoitzean.

Jarraipen Batzorde Teknikoari dagokio hitzarmen hau interpretatzean eta betetzean sortutako arazoak konpontzea, bai eta alde sinatzaileei hitzarmenaren edozein aldaketa proposatzea ere.

Gainera, Jarraipen Batzorde Teknikoak hitzarmenaren funtsa ukitzen ez duten aldaketa teknikoak ezar ditzake.

Seigarrena.– Araubide ekonomikoa.

Lankidetza-hitzarmen honek ez du sortzen sinatzaileen arteko kontraprestazio ekonomikorik. Hala ere, aldeek beharrezko inbertsioak egin beharko dituzte beren instalazioetan, hitzarmen hau sinatuta beren gain hartu dituzten betebeharrak betetzeko, betiere berez egin ahal izanez gero.

Zazpigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen honen indarraldia lau urtekoa da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe hori urtero luzatuko da automatikoki, gehienez ere hamabost urtera arte. Esku hartzen duen edozein administraziok berariaz denuntziatu ahal izango du hitzarmena, gutxienez iraungitze-data baino hiru hilabete lehenago.

Hitzarmenaren formalizazioa eta haren iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Donostiako udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko dira.

Zortzigarrena.– Hitzarmenaren berrikuspena.

Alderdiek noiznahi proposatu ahal izango dute hitzarmena berrikustea, bidezkotzat jotzen diren aldaketak egiteko.

Klausulak berrikusten badira, aldaketak aldeek sinatu beharreko gehigarri batean jasoko dira.

Gainera, aldeek, gehigarrien prozedura hori erabiliz, eranskinak sartzea itundu ahal izango dute, baina horrek ez du berekin ekarriko hitzarmeneko klausulak berrikustea.

Bederatzigarrena.– Araubide juridikoa.

Hitzarmen honek araudi lokalari jarraituko zaio, eta, haren osagarri gisa, Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeari.

Hamargarrena.– Gatazkak konpontzea.

Hitzarmen hau sinatu duten aldeek konpromisoa hartu dute hura betetzean sortzen diren gorabeherak elkar hartuta konpontzeko.

Hitzarmenaren garapenean eta betearazpenean aldeen artean auziren bat sortzen bada, eta bosgarren klausulan aipatutako batzorde teknikoak ezin badu konpondu, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan helegitea jarri ahal izango da, jurisdikzio hori araupetzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Hamaikagarrena.– Komunikazioa.

Aldeek hitzarmenaren beste sinatzailea ere aipatuko dute, bakarka zein batera hitzarmenaren gaiaz egiten dituzten komunikazio-egintza guztietan.

Hitzarmen hau Estatuko Administrazio Orokorrari jakinaraziko zaio.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmenaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Donostiako Udaleko alkatea,

JUAN KARLOS IZAGIRRE HORTELANO.

I. ERANSKINA
DATUEN TRANSMISIOA

1.– Xedea.

Eranskin honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta udalen artean datuak transmititzeko baldintzak arautzea. Hortaz, bi aldeak informazioaren lagatzaile moduan nahiz lagatakoaren hartzaile moduan ari daitezke.

Lagatzaileak informazioa bere zereginetan diharduen bitartean biltzen du, administrazioa baitira, eta lagapen-hartzaileak, berriz, esleituta dauzkan eginkizunak betetzeko eskatzen du.

Nolanahi ere, informazioa indarreko arau-esparrua eta, bereziki, datu pertsonalen babesari buruzkoa errespetatuta eman eta eskuratuko da beti. Alde horretatik, trukatzen diren datu pertsonalak egokiak eta bidezkoak izango dira, eta ez gehiegizkoak, datu horiek lortzeko arrazoi izandako helburu jakin, esplizitu eta legezkoez nahiz esparruaz den bezainbatean, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluak xedatu bezala.

2.– Informazioa ematearen helburua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta udalen mendeko organoek eta erakundeek kudeatutako administrazio-prozeduretan interesa duten pertsonen datuak egiaztatzea, betiere aipatu prozedura horietan datu horiek baldintza badira.

3.– Informazioaren edukia.

Datuen lagatzaile bakoitzak elkarreragingarritasun-zerbitzuen katalogoa izan eta argitaratuko du lagapen-hartzaile diren erakundeentzat, nahi dutena kontsulta dezaten. Zerbitzu-katalogo horretan, zehatz jasoko dira trukatuko diren datuak, zerbitzuetara sarbidea izateko baldintza teknikoak, izapidetze-baldintzak eta lagapen-hartzaileak jakin beharreko beste edozein informazio.

4.– Informazioa transmititzeko baldintzak.

Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa) aplikatuko dira datuen truke bitartekotuan.

5.– Datu pertsonalen babesa.

Aldeak honako hauetan xedatutakoak betetzera konprometitzen dira: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa; 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa garatzeko erregelamendua onartzen duena; eta Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa, hala nola hura garatzeko estatu- edo autonomia-mailako arautegia.

Aurrekoa oinarri hartuta, eta datuak kontsultatzeko, beharrezkoa izango da datuok nori buruzkoak diren begiratzea eta, gero, haren adostasuna izatea, lege-mailako arau batek kontsulta baimendu ezean. Baimena prozedura abiarazteko eskaeran agertu behar da, edo ondoko zeinahi komunikaziotan, sisteman kontsulta egin baino lehen eginez gero. Baimena modu sinesgarrian agerrarazten ez bada, ezin egin izango da kontsulta. Administrazio-prozeduren hasiera eskatzeko inprimaki edo formulario elektronikoak baimena jasotzeko prestatu behar dira.

Ematen diren datu pertsonalen arduradunak, informazioa laga baino lehen, fitxategi horiek behar bezala deklaratuta eduki behar ditu datuen babeserako kasuan kasuko agentzian. Tratamenduaz norbait arduratzen bada, aurreko arduradun horrek argibide egokiak emango dizkio datuetarako sarbidea eman dezan, hitzarmen honen xede diren zerbitzuak gauzatzeko.

6.– Informazioaren eskuragarritasuna.

Informazio-sistema asteko zazpi egunetako 24 orduetan egongo da eskuragarri.

7.– Ezingo da eskatu informazioa beste sistema batzuk erabiliz bidaltzeko, ez eta herritarrari eskatu ere, banan-banan, ekartzeko informazio hori.

1. Lagapena hartzen duen administrazioak ez dio, lagatzaileari, informazioa, hitzarmenean, eranskinetan edo aldeek ituntzen dituzten aldaketetan adierazitakoak ez diren beste bitarteko batzuk erabiliz bidaltzeko eskatuko.

2. Lagapen-hartzailea den administrazioak ez die eskatuko pertsona interesdunei lagatzaileak emandako ziurtagiriak edo bestelako agiriak aurkezteko. Aitzitik, informazio hori hitzarmen honetan ezarritako sistemaren bidez transmititzeko eskatuko dio lagatzaileari; non eta ez den ezinezkoa, arrazoi teknikoengatik edo antolamenduagatik, lagatzaileak informazio hori bidaltzea.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako I. Eranskinaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.

Donostia, 2013ko irailaren 25a.

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Donostiako Udaleko alkatea,

JUAN KARLOS IZAGIRRE HORTELANO.

II. ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ESTATUKO GAINERAKO ADMINISTRAZIOEN ETA UDALAREN ARTEKO DATU-BITARTEKOTZA

1.– Xedea.

Eranskin honen xedea da Estatuko Administrazio Orokorraren, eta Estatuko gainerako administrazioen, eta Donostiako Udalaren arteko Datu Bitartekotza arautzea (Donostiako Udala, aurrerantzean, Udala izango da). Bitartekotza hori Presidentetzako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak emateko izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren ondorio da.

Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan, 2007ko ekainaren 22an, 11/2007 Legea onartu zen, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa, eta, haren 6.2b artikuluan, herri-administrazioek dauzkaten datuak eta dokumentuak ez emateko herritarren eskubidea jasotzen da. Lege-aurreikuspen hori eraginkorra izan dadin, Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioak datu horien bitartekotza-plataforma bat garatu du.

Plataforma horri esker, interesa duten herri-administrazioek herritarren datuak automatikoki eta bitarteko elektronikoen bidez kontsultatu ahal izango dituzte, dela aipatu dokumentuak ekartzeko betebeharra kentzeko, dela datu horiek egiaztatu ahal izateko, betiere lege batek horretarako gaitzen baditu, edo herritarrak baimena ematen badu. Presidentetzako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak emateko izenpetutako lankidetza-hitzarmenari jarraikiz, toki-administrazioek onura atera dezakete administrazio elektronikoaren esparruan garatutako sistemen elkarreragingarritasunetik, eta, Eusko Jaurlaritzaren bidez, sarbidea izan dezakete hitzarmen horretako eranskinetan zerrendatutako zerbitzuek ematen dituzten funtzionalitateetan, edo etorkizunean gehitzen direnetan. Eusko Jaurlaritzak egingo du bitartekotza, bai estatu-administrazioetan dauden datuak EAEko gainerako administrazioei lagatzeko; bai eta EAEko gainerako administrazio horietan dauden datuak Estatuko Administrazio Orokorrari eta estatuko gainerako administrazioei lagatzeko ere.

Kontuan hartuta beharrezkoa dela administrazioak lankidetzan aritzea herritarrei zerbitzu integratuak emateko, eta kontuan hartuta, halaber, 11/2007 Legearen 4.e artikuluan jasotako printzipioa, eranskin honen xedea da zehaztea zer baldintza bete behar diren administrazioen arteko datuen bitartekotza-zerbitzua erabili nahi denean, administrazio-zereginak betetzean beharrezkoak diren datuak kontsultatzeko, legeak eskatutako segurtasun-, osotasun- eta konfidentzialtasun-bermeak betez.

2.– Norainokoa.

Eranskin honen aplikazioak Udalaren mendeko organoen edo erakundeen edozein aplikazio informatiko datuen bitartekotza-zerbitzua erabiltzeko gaitzen du, hitzarmen honetan azaldutako eran.

Zerbitzuaren barruan dago esparru pribatuko datuak trukatzeko oinarrizko plataforma baterako konexioa, oinarrizko zerbitzu batzuk izatea eta segurtasun-politika erkide bat egotea, Euskalsarea sarera konektatutako herri-administrazioen aplikazioen artean informazio-truke segurua egiteko, dokumentu honetan jasotako ezaugarrien eta baldintzen arabera.

Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioaren bitartekotza-plataformak web-atari informatibo bat izango du, eskainitako elkarreragingarritasun-zerbitzuei buruzko dokumentazio guztia jasoko duena, honako hauek barne: erabilgarri dauden elkarreragingarritasun-zerbitzuen katalogoa, zerbitzuetara sartzeko informazio teknikoa, eta haietan sartzeko baimen-formularioak.

3.– Zerbitzu-emailearen betebeharrak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, berak ematen baitu zerbitzua, bere gain hartzen ditu honako betebehar hauek:

(i) Udalaren eskura jartzea herri-administrazioen arteko datuen bitartekotza-zerbitzua.

(ii) Zerbitzuak integratzen proba egiteko inguruneak edukitzea, azken erabiltzaileen eskura jarri baino lehenago ondo dabiltzala bermatzeko.

(iii) Udalaren integrazio- eta garapen-ekipoei beharrezko euskarria emateko mekanismoak prestatzea, udal horren aplikazioak zerbitzuekin integra daitezen.

(iv) Beharrezko baliabideak izatea zerbitzuen erabileraren ondorioz sortutako gorabeherak eta kontsultak kontuan hartu eta erantzun egokia emateko.

(v) Egindako eragiketen auditagarritasun-elementuak ematea, transakzioei uko ez zaiela egin ziurtatu ahal izateko.

(vi) Informazioa eta eskainitako bitartekotza-zerbitzuak behar bezala babesteko beharrezko segurtasun-neurri guztiak hartzea.

(vii) Bitartekotza-zerbitzuak ematearekin zerikusia duten datu guztien eskalagarritasuna, sendotasuna, eskuragarritasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzea.

4.– Zerbitzuen onuradunaren betebeharrak.

Udala, datuen bitartekotza-zerbitzuaren onuraduna izaki, honako hauek egitera konprometitzen da:

(i) Konektibitate- eta hedapen-lan egokiak egitea, bere bulego edo instalazioetatik datuen bitartekotza-zerbitzuan sarbidea izateko Euskalsarearen bidez.

(ii) Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean, hura garatzeko arauetan eta, bereziki, datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako benetakotasun-, konfidentzialtasun- eta osotasun-betebeharrak nahiz segurtasun-neurriak betetzea.

(iii) Zerbitzuen errendimendu- edo monitorizazio-probak egingo direla ituntzea Eusko Jaurlaritzarekin, datuak egiaztatzeko sistema hauen gainerako erabiltzaileentzako zerbitzuak beste batzuentzat baliagarri egotea arriskuan ez jartzeko.

(iv) Datuen hartzailea denean, adostasuna eskatzea herritarrei, datuak eskatzeko ahalmena ematen duen legerik egon ezean.

(v) Zerbitzua ondo erabiltzea, baimendutako kasuetan baliatuz.

(vi) Datuen bitartekotza-zerbitzuaren erabilera eta hartarako sarbidea erraztea, sustatzea eta bideratzea bere eskumen-esparruko erakundeei dagokienez, eta zerbitzuaren kalitatea bermatzea dagokion neurrian.

(vii) Zerbitzuaren sistema erabiltzaileak eta aplikazioen administrazio-prozesuak bateratzeko ezarritako prozedurak betetzea.

5.– Zerbitzuen kalitateari buruzko akordioa.

Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak aplikatuko dira (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa).

6.– Erantzukizuna mugatzea.

Eusko Jaurlaritza edo haren hornitzaileak inoiz ez dira behartuta egongo beren gain hartzera zerbitzua gaizki erabiltzeagatik edo zerbitzurik ez izateagatik zeharka eragindako edozein kalte edo galera.

7.– Aipamenak.

Eusko Jaurlaritzak zerbitzuak erabiltzen dituzten erakundeen zerrenda argitaratu ahal izango du onuradunak aipatzen dituen edozein zerrendatan edo argitaratutako edozein prentsa-aldizkaritan, aurretiazko baimenik behar izan gabe.

Udalak zerbitzu horien erabilera aipatu ahal izango du, aurrez Eusko Jaurlaritzaren baimena lortu behar izan gabe.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako II. Eranskinaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.

Donostia, 2013ko irailaren 25a.

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Donostiako Udaleko alkatea,

JUAN KARLOS IZAGIRRE HORTELANO.

III ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN AZAROAREN 15EKO 36/2013 EBAZPENARENA
HITZARMENA, HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HERRI-ERAKUNDEEN ARTEKOA, HIZKUNTZA-PRESTAKUNTZA ETA NORMALIZAZIOAREN ARLOAN.

Hitzarmena, Bizkaiko garraio partzuergoaren eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artekoa.

Parte hartzen dute:

Alde batetik, Maite Iruretagoiena Ibarguren andreak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria eta ordezkari gisa, eta

Bestetik, Manu Tejada Lambarri jaunak, Bizkaiko garraio partzuergoko Zuzendari Nagusia eta ordezkari gisa.

Adierazi dute:

I.– 10/1982 Legeak (Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak) aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.

II.– 6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak), hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.

III.– Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak) 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz».

IV.– Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak) testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.

V.– Bizkaiko garraio partzuergoak onartuta dauka hizkuntza-normalizaziorako plana, beti ere apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du).

VI.– Hori guztia ikusita, Bizkaiko garraio partzuergoak Herri Arduralaritzaren Euskal erakundearen lankidetza eskatzen du indarrean dauden xedapenen arabera bete behar dituen hizkuntza-helburuak lortzeko.

Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Bizkaiko garraio partzuergoak erabaki dute lankidetzan aritzea azken erakunde horren hizkuntza-normalizazioko lanetan. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak abiapuntu dituela.

HITZARMENAREN HELBURUA

Lehenengoa.– Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zein nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Bizkaiko garraio partzuergoak beren artean, Ogasun eta Herri administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritakoetatik aplikagarriak direnei dagokionez. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

Bigarrena.– Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jardute-esparruak izango ditu:

– Euskara-ikastaroak antolatzea: euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.

– Dirulaguntzak: euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko.

– Terminologia juridiko-administratiboa.

– Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.

EUSKALDUNTZE/ALFABETATZEKO ETA 4.HIZKUNTZA-ESKAKIZUNEKO HIZKUNTZA-PRESTAKUNTZAKO IKASTAROAK

Hirugarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Bizkaiko garraio partzuergoaren esku jartzen ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren I. kapituluan jasotako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

Laugarrena.– Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren 1998ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez argitaratutako hitzarmen-eredua aplikatuz ezarritako ordu-kredituak 2006eko irailaren 30era arte izango dute balioa. Hortik aurrera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako parametroen arabera zehaztutako ordu-kreditua izango du langile bakoitzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

Bosgarrena.– Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

Seigarrena.– Bizkaiko garraio partzuergoak, hitzarmen hau izenpetzearen ondorioz, onartu egiten ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduko hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak jaso ahal izateko baldintzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

EUSKARA-IKASTAROETARA DOAZEN LANGILEAK ORDEZKATZEKO DIRULAGUNTZAK

Zazpigarrena.– 1.– Udal-administrazioetako langileak euskara-ikastaroetara joatea errazagoa izan dadin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dirulaguntzak emango ditu ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, baldin eta ordezkapen horiek beharrezkoak badira.

2.– Dirulaguntzak horiek Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio; Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

3.– Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.

TERMINOLOGIA JURIDIKO-ADMINISTRATIBOA

Zortzigarrena.– Administrazio-hizkera finkatzeko eskumena IVAPi dagokiola-eta, erakunde horrek Euskalterm datu-base terminologikoaren barruan bateratuz eta onartuz doazen termino juridiko-administratiboak jarriko ditu hitzarmen hau izenpetzen duten herri-erakundeen esku.

Bizkaiko garraio partzuergoak, IVAPek hala eskatzen dionean, bere eguneroko kudeaketan ohikoak diren administrazio-agirietan erabiltzen diren termino eta unitate lexikalak aurkeztuko ditu.

Bizkaiko garraio partzuergoak, idazten dituen administrazio-agirietan, IVAPek Euskalterm izeneko datu-base terminologikoan onartutako terminologia juridiko administratiboa erabiliko du.

EUSKARAZKO ADMINISTRAZIO-MATERIALAK PRESTATU ETA ERABILTZEA

Bederatzigarrena.– Bizkaiko garraio partzuergoak, IVAPekin elkarlanean, behar diren maiztasun-azterketak egingo ditu bere agirietan, eta, horrela, herri-erakunde horrek gehien erabiltzen dituen administrazio-agiri eta -espedienteak zein diren zehaztuko da. Ekimen horren bidez jakingo da zein idazki diren herritarren eta Bizkaiko garraio partzuergoaren arteko idatzizko harremanetan premia handiena dutenak euskara aldetik egokitzeko.

Bizkaiko garraio partzuergoak administrazio-agirien egokitzapenean antzematen dituen behar orokor eta zehatzak jakinarazi ahal izango dizkio IVAPi; horrelakoetan, bada, hizkuntza aldetik egokitzeko hautatu diren administrazio-agiri zehatzak eskuratuko dizkio. IVAPek, berriz, administrazio-idazki horien ereduak prestatuko ditu, eta Bizkaiko garraio partzuergoari bidaliko aztertu eta balora ditzan.

Administrazio-idazkien behin betiko proposamen guztiak, diren aurreko lerroaldean aipatutako bidez egindakoak nahiz IVAPek bere kabuz egindakoak, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten herri-erakunde guztiei igorriko zaizkie.

KLAUSULA OROKORRAK

Hamargarrena.– Hitzarmen honek, sinatuz gero, aurreko lankidetza-hitzarmena ordezkatuko du, dena delako herri-erakundeak hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan IVAPekin sinatuta leukakeen hitzarmena, esan nahi da.

Hamaikagarrena.– Hitzarmen honek urtebeteko iraupena izango du, eta berez luzatuko da urtez urte, aldeetako batek ere ez badu berariaz adierazten bertan behera utzi nahi duela.

Hamabigarrena.– Hitzarmen hau bertan behera uzteko nahia adieraz lezake aldeetako edozeinek, bere aldetik, eta, hala eginez gero, bermatu egin beharko da hasitako jarduerak amaitu egingo direla. Nahi hori adierazi eta handik hiru hilabetetara amaituko da hitzarmenaren indarraldia.

Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau, Vitoria-Gasteizen, 2013ko urriaren 17an.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik,

MARIA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren aldetik,

MANU TEJADA LAMBARRI.

IV ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN AZAROAREN 15EKO 36/2013 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, OSASUN SAILAREN ETA GIPUZKOAKO FORU ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO FUNTZIONARIOEI OSASUN LAGUNTZA EMATEKO ZERBITZUAREN (OLAZ) ARTEKOA, HAIEN ESTALDURA-ESPARRUKO FORU ETA TOKI ADMINISTRAZIOETAKO LANGILEEN ALDI BATERAKO EZINTASUNAREN PRESTAZIOAREN KUDEAKETA HOBETZEKO, ETA PRESTAZIOA SANITARIOETAN AHOLKUAK EMATEKO.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 16a.

HONAKO HAUEK BILDUTA:

Alde batetik, Guillermo Viñegra García jauna, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko sailburuordea.

Beste aldetik, Garbiñe Errekondo Salsamendi andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamenduko diputatua eta OLAZko Administrazio-kontseiluko presidentea.

Kargu horien arabera esku hartzen dute, eta, legez eman zaizkien eskumenak betez dihardutelarik, erabateko gaitasuna aitortzen zaie hitzarmen hau formalizatzeko.

KONTUAN HARTUTA:

Lehenengoa.– Aldi baterako ezintasunaren prestazioei eusteak zer ondorio dituen prestazio ekonomikoen gastuetan, inondik ere, 480/1993 Errege Dekretuaren arabera Gipuzkoako Foru Aldundiko Toki Administrazioko Funtzionarioei Osasun Laguntza emateko Zerbitzura (aurrerantzean OLAZ) atxikitako erakundeetan, edota kontuan hartuta zer ondorio dituen gastu sanitarioan, komenigarria da akordio bat egitea Osasun Sailarekin, haren ikuskapen medikoak tarteko, prestazio horren kontrola eta jarraipena hobetzeko, egoki erabiliko dela berma dadin.

Bigarrena.– Horrela, baliabide publikoak optimizatzeko administrazioen artean egon beharreko lankidetza-printzipioa kontuan hartuta, 1998ko apirilaren 7an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen Osasun Sailaren eta OLAZen artean. Haren arabera, Osasun Sailak, ikuskapen medikoak tarteko, bere estaldura-esparruko langileen lan-gaitasunari buruzko irizpena ematen zuen, aldi baterako ezintasun-prestazioa jasotzen zutenen kasuan.

Hitzarmen hori indarrean dago oraindik, eta bi aldeak ados daude oraindaino izan duen garapenarekin.

Hirugarrena.– Osasun Sailak eta OLAZek beharrezko deritze lankidetza horretan sakontzeari, bai aldi baterako ezintasunaren alorrean, bai eta prestazio sanitarioei buruzkoetan ere.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak, osasun gaietan, lege hauetan ezarritako eskumenak ditu: Euskal Herriko Autonomia Estatutuari buruzko 3/1979 Lege Organikoko 18. artikulua; ekainaren 26ko Euskadiko Ordenamendu Sanitarioaren 8/1997 Legeko 3. eta 33. artikuluak; eta zehazkiago, aldi baterako ezintasun-prozesuak kontrolatzeari buruzko 15.4.k)4 y 10.1.i) artikuluak, Osasun eta Kontsumo Sailaren Egitura Organiko eta Funtzionala ezartzen duen azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuan.

Bosgarrena.– Gipuzkoako Foru Aldundiak Toki eta Foru Administrazioko funtzionarioei prestazio sanitarioak emateko laguntza sanitarioko zerbitzuari buruzko gaietan dituen eskumenak lege hauen araberakoak dira: apirilaren 2ko 480/1993 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean Toki Administrazioetako Funtzionarioen erregimen berezia sartzeko dena; apirilaren 2ko 14/2012 Foru Dekretua, Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamenduaren egitura organiko eta funtzionalari buruzkoa eta abenduaren 31ko 22/1987 Foru Araua, Foru eta Toki Administrazioko funtzionarioei Laguntza Sanitarioa emateko Zerbitzua kudeatzeko organo bereziaren Estatutu Arautzaileak aldatzeko dena.

Adierazitako guztiagatik, bi aldeek lankidetza-hitzarmen hau izenpetzea adostu dute, zeina ondorengo klausula hauen arabera arautuko baita:

KLAUSULAK

1.– Xedea.

Hona hitzarmen honen xedeak: Osasun Saileko Ikuskaritza Medikoaren irizpenak igortzea, OLAZek estaldura sanitarioa duten Toki eta Foru Administrazioko langileen aldi baterako ezintasun-egoeratan; txostenak igortzea, ezintasun iraunkorra balioesteko; eta aholkuak eman eta txostenak igortzea prestazio sanitarioaren alorrean. Hori guztia, betiere, indarrean dagoen legearen arabera, intimitaterako eskubidea eta datuen babesa bermatuta.

2.– BERRIKUSPEN-PROZEDURA, TXOSTEN ETA IRIZPEN TEKNIKOEN IGORTZEA, EZINTASUN IRAUNKORRA BALIOESTEKO LANEKO EZINTASUN-EGOERETAN

2.1. OLAZek berrikuspena egin eta irizpena igortzeko eskabidea bidaliko dio dagokion Ikuskaritza Medikoari, langileen ABE egoerari buruz, baldin eta aldi baterako ezintasun-egoeran egonik, mediku-baja kontrolatzeko araudian ezarritako epeak betetzear badaude, bai eta haren prozesuari jarraipen hobea egiteko egoki irizten dien beste edozein txosten ere, eskura dauden aurrekariekin batera, baldin eta kasu horretarako egokiak badira.

Arreta berezia jarriko zaio aldi baterako ezintasun-egoeran 365 eta 545 egun betetzear dauden langileen azterketari.

2.2. Ikuskaritza Medikoak eskaera hori jasota, OLAZi dagokion zitazioa bidaliko dio, hark, bide batez, aztertuko den langileari igor diezaion. Horrekin batera mediku-txostena eramateko ere eskatuko zaio, eguneratua, non argi eta garbi zaldu beharko duen aldi baterako ezintasun-egoeran egoteko prozesuaren diagnosia, jasotako tratamendua, eboluzioa eta pronostikoa.

2.3. Dagokion azterketa egin ondoren, Ikuskaritza Medikoaren iritzirako ekarritako informazioa nahikoa ez balitz langile baten aldi baterako ezintasun-egoera balioesteko, eta beste txosten bat, beste medikuren baten iritzia edota proba osagarriren bat beharko balu, beste hitzordu bat emango lioke langileari, eskatu zaion txosten gehigarria ekar dezan, eta horren berri emango lioke OLAZi.

2.4. Langilea ez bada Ikuskaritza Medikoan emandako hitzordura azaltzen, OLAZi emango zaio horren berri, beste zitazio batekin batera. Langilea hirugarren aldian azaltzen ez bada, prozesua itxitzat joko du Ikuskaritza Medikoak, eta OLAZek horri dagokion moduan jardungo du.

2.5. Balioespena egin zaion langileari medikuak alta ematen badio hitzordua baino lehen, edo informazioa osatu baino lehen, 2.3. puntuan jasotzen den legez, OLAZek horren berri emango dio dagokion Ikuskaritza Medikoari.

2.6. Ikuskaritza Medikoaren balioespena irizpen batekin amaituko da (I. eranskina), eta, lehenbailehen, OLAZi bidaliko zaio, eta hark erabakiko du:

a) lanerako gai den;

b) lanerako gai ez den;

c) ezintasun iraunkorra proposatu behar den.

Aldi baterako ezintasunaren 515. egunetik aurrera, langile bat balioesteko irizpenak, soilik, lanerako gai den edota Ezintasun Iraunkorreko proposamena egingo den mugatuko du.

Egindako edozein azterketetan erabakiko balitz bidezkoa dela Ezintasun Iraunkorra proposatzea, Ikuskaritza Medikoak espediente bat prestatuko luke bere txosten (II. eranskina) eta jasotako mediku-agiri eta guzti, eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren EBTra (Ezintasunak Balioesteko Taldea) bidaliko luke.

Dena dela, egoki bada, beharrezko behaketak egingo dira; eta lanerako gai ez dela erabakitzen bada, hurrengo balioespena egiteko eguna jarriko da, eta OLAZek erabakiko du hura eskatu ala ez.

3.– PRESTAZIO SANITARIOEN ARLOKO TXOSTENAK IGORTZEKO PROZEDURA

OLAZek aholkuak eskatu lekizkioke Osasun Sailari prestazio sanitarioen arloan. Hala eskariak nola erantzunak ahoz nahiz idatziz egin daitezke dagokion Lurraldeko Osasun Zuzendaritzaren bidez.

Horrelako eskarietako informazioaren isilpeko izaera dela-eta, eta kontuan izanda laguntza sanitarioarekin zerikusia duten eskaera zehatzei erantzuteko egiten direla, interesdunek dagokien Lurralde Zuzendaritzako BAZen (Bezeroarentzako Arreta-zerbitzua) eman dezakete informazio hori, OLAZek aurrez ordua eskatuta.

4.– BALDINTZA EKONOMIKOAK

OLAZek, langilearen helbidearen arabera dagokion Lurraldeko Osasun Zuzendaritzari, laurogeita hamar euro (90.– euro) ordainduko dizkio hilabetea amaituta gero, Ikuskaritza Medikoak igorritako aldi baterako ezintasun-egoeraren irizpen bakoitzeko, indarrean dagoen hitzarmenean jasotakoaren arabera betiere; eta kopuru horren barruan sartuta egongo da ezintasun iraunkorra balioesteko espedientea prestatzeko zenbatekoa ere.

Prestazio sanitarioen alorreko aholkuak emateko, beharrezkoa bada eskatzailearekin elkarrizketa bat Lurralde Zuzendaritzako BAZen edukitzea, edota txosten idatzi bat igorrita amaitzen bada, laurogeita hamar euro (90.– euro) ordainduko dizkio OLAZek horietako bakoitzeko, langilearen bizilekuaren arabera dagokion Lurraldeko Osasun Zuzendaritzari, hilabetea amaituta gero.

5.– HITZARMENAREN INDARRALDIA ETA IRAUPENA

Dokumentu honen bidez izenpetzen diren klausulak indarrean egongo dira dokumentua sinatzen denetik 2013ko abenduaren 31 arte, eta urte natural bakoitzeko luzatu ahal izango da, baldin eta parte hartzen duten bi aldeetakoren batek ez badu, esanbidez, salaketaren bat jartzen, haren eragina eteteko eguna baino hiru hilabete lehenago.

Hala eta guztiz ere, hitzarmen honek eragina izango du hirugarrenentzako, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ados daudela azaltzeko, bi alderdiek izenpetzen dute, bi aletan, goian aipatutako tokian eta egunean.

Foru Diputatua,

GARBIÑE ERREKONDO SALSAMENDI.

Osasun Saileko Sailburuordea,

GUILLERNO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala