Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2013ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5489

AGINDUA, 2013ko azaroaren 25ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Tandem Fundazioa» erakundearen estatutuen aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2013ko irailaren 11n, Herri Administrazio eta Justizia Sailean honako eskabide hau jaso zen: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, Fundación Tandem Fundazioa erakundearen estatutuetan egindako aldaketak inskribatzeko dena; Fundaziaren gerente gisa, Jürgen Wolff juanak aurkeztu zuen eskabide hori.

Eskabidearekin batera, jarraian zehazten den eskritura publikoaren bi kopia aurkeztu ziren: Granadako Andrés Tortosa Muñoz notarioaren aurrean, 2003ko ekainaren 2an, emandako protokolotze-aktari buruzko eskritura (protokolo-zenbakia: 2.186).

Halaber, eskabidearekin batera, jarraian zehazten den eskritura publikoaren bi kopia aurkeztu ziren: Donostiako José Carlos Arnedo Ruiz notarioaren aurrean, 2013ko maiatzaren 24an, emandako eskritura, lehengoaren osagarri dena (protokolo-zenbakia: 1.124).

Bigarrena.– Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzako Zerbitzu Teknikoek espediente hori aztertu eta ebazpen-proposamena egin dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Ikusirik aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta Granadako Andrés Tortosa Muñoz notarioaren aurrean, 2003ko ekainaren 2an, emandako eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 2.186), eta bai Donostiako José Carlos Arnedo Ruiz notarioaren aurrean, 2013ko maiatzaren 24an, emandako eskriturarekin, –lehengoaren osagarri denarekin– ere (protokolo-zenbakia: 1.124).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta Fundazioari bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 25a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala