Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2013ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5419

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 5eko Aginduaren babesean aurkeztutako dantza jardueretarako diru-laguntza eskabideen gainean hartutako ebazpenaren berri ematen duena.

AURREKARIAK:

1.– 2013ko ekainaren 25ean argitaratu zen EHAAn 2013ko ekainaren 5eko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

2.– Aipaturiko Aginduaren 13.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako diru-laguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie, eta horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek jakin dezaten.

Horiek horrela izanda, hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 5eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzak argitara ematea. Diru-laguntzok agindu honen eranskinean jasota daude.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 27a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ANGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala