Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2013ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EKONOMISTEN EUSKAL ELKARGOA
5405

IRAGARKIA, datu pertsonalen fitxategiei buruzko akordioari buruzkoa.

Merkataritza eta Enpresa Tituludunen Bizkaiko Elkargoaren datu pertsonalen fitxategiak ezabatzen dituen Ekonomisten eta Merkataritza Tituludunen Euskal Elkargoen Bat-egiteari buruzko Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 28ko 18/2012 Legearen arabera.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluaren arabera, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatzeko, xedapen orokor bat argitaratu beharko da Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion egunkari ofizial batean.

Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Araudia abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu eta indarrean sartu da. Horrek, 53. eta 54. artikuluen bidez, berrikuntza batzuk sartu ditu xedapenaren forma eta edukiari dagokionez. Horrela izanik, fitxategiaren tratamendu-sistema zehazteko beharrizana nabarmentzen da. Automatizatua, ez automatizatua edo zati batean automatizatua izan daiteke.

Esleituta dituen eskumenak egikaritzean, eta aipatutako legearen 20. artikuluan eta berau garatzen duen Araudiaren 52. artikuluan ezarritakoa betetze aldera, zera xedatzen dut:

Lehenengoa.– Bizkaiko Merkataritza eta enpresa tituludunen elkargoko fitxategiak akordio honen eranskinean jasotakoak izango dira.

Bigarrena.– Eranskinean jasotako fitxategiak ezabatu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta 54.3. artikulua betez.

Hirugarrena.– Akordio honen eranskinetan jasotako fitxategiak horietako bakoitzerako zehazten diren xedapen orokor eta jarraibideen arabera arautuko dira, eta edozein kasutan, aplikagarriak diren maila altuagoko lege eta arauen mende egongo dira.

Laugarrena.– 15/1999 Legea garatzen duen Araudiaren 55. artikulua betez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuen Babeserako Erregistro Nagusian inskribatzeko, hogeita hamar eguneko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean Akordioa argitaratzen denetik hasita.

Bosgarrena.– Akordio hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Bilbao, 2013ko azaroaren 13a.

EEEKO presidentea,

IÑIGO OCARIZ GAUBECA.

ERANSKINA
EZABATZEN DIREN FITXATEGIAK
ORGANO ARDURADUNA: MERKATARITZA ETA ENPRESA TITULUDUNEN ELKARGOA

a) Fitxategia identifikatzea: Elkargokideak.

b) Datuei emango zaien erabilera, edo hala badagokio, horiek suntsitzeko hartzen diren aurreikuspenak: fitxategia ez da suntsitzen, lekuz aldatu eta ekonomisten euskal elkargoaren fitxategian sartzen da.

Arrazoiak: Merkataritza Tituludunen Bizkaiko Elkargoa desegin eta Ekonomisten Euskal Elkargoak berau xurgatzea.


Azterketa dokumentala