Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2013ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5401

IRAGARKIA, zabortegi publiko ez-aktiboen ingurumen-eragina zaintzeko eta segimendua egiteko (IV. fasea) zerbitzu-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 011SV/2013).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: 011SV/2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: zabortegi publiko ez-aktiboen ingurumen-eragina zaintzea eta segimendua egitea, IV. fasea.

b) Multzotan zatitzea: bai (2 lote).

1. lotea: puntuazio handiagorekin lehenetsitako zabortegi publiko ez-aktiboen ingurumen-eragina zaintzea eta segimendua egitea (Getxo, Durango, Mungia, Deba, Hernani).

2. lotea: puntuazio txikiagoarekin lehenetsitako zabortegi publiko ez-aktiboen ingurumen-eragina zaintzea eta segimendua egitea (Vitoria-Gasteiz, Mutriku, Mendaro, Gernika-Lumo, Olaberria).

c) Entregatzeko/gauzatzeko lekua:

– Landa-lanak, zabortegi bakoitzean edo inguruan.

– Gainerako jarduerak, berriz, enpresa esleipendunaren egoitzetan.

– Agiriak Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan aurkeztuko dira.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: esleitzeko hainbat irizpide daude.

4.– Aurrekontuaren lan-unitateak: unitate-prezioak Administrazio-klausula zehatzen agiriaren IV. eranskinaren addendan daude jasota.

Lizitaziorako gehieneko aurrekontua edo, hala badagokio, gutxi gorabeherako gastuarena, berrehun eta hogeita hiru mila ehun eta berrogei euro eta berrogeita hamar zentimo (223.140,50) izango da, eta horri berrogeita sei mila zortziehun eta berrogeita hemeretzi euro eta berrogeita hamar zentimo (46.859,50) dagozkio, BEZagatik, beraz, guztira, berrehun eta hirurogeita hamar mila (270.000) euro.

– 1. lotea: lizitaziorako gehieneko aurrekontua ehun eta hamaika mila bostehun eta hirurogeita hamar euro eta hogeita bost zentimo (111.570,25) izango da, eta horri hogeita hiru mila laurehun eta hogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamabost zentimo (23.429,75) dagozkio, BEZagatik, beraz, guztira, ehun eta hogeita hamabost mila (135.000) euro.

– 2. lotea: lizitaziorako gehieneko aurrekontua ehun eta hamaika mila bostehun eta hirurogeita hamar euro eta hogeita bost zentimo (111.570,25) izango da, eta horri hogeita hiru mila laurehun eta hogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamabost zentimo (23.429,75) dagozkio, BEZagatik, beraz, guztira, ehun eta hogeita hamabost mila (135.000) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2013ko azaroaren 4a.

b) Esleipenduna:

– 1. lotea: Dinam ingeniería, S.L. – Geyser HPC, S.A.U. – Fundación Tecnalia Research & Innovation ABEE.

– 2. lotea: Dinam ingeniería, S.L. – Geyser HPC, S.A.U. – Fundación Tecnalia Research & Innovation ABEE.

c) Esleipenaren zenbatekoa:

– 1. lotea: kontratuaren prezioa eskaintza ekonomikoaren unitateko prezioek zehaztuko dute. Dena dela, kontratuaren gehienezko zenbatekoa ehun eta hamaika mila bostehun eta hirurogeita hamar euro eta hogeita bost zentimo (111.570,25) izango da, eta horri hogeita hiru mila laurehun eta hogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamabost zentimo (23.429,75) dagozkio, BEZagatik, beraz, guztira, ehun eta hogeita hamabost mila (135.000) euro).

– 2. lotea: kontratuaren prezioa eskaintza ekonomikoaren unitateko prezioek zehaztuko dute. Dena dela, kontratuaren gehienezko zenbatekoa ehun eta hamaika mila bostehun eta hirurogeita hamar euro eta hogeita bost zentimo (111.570,25) izango da, eta horri hogeita hiru mila laurehun eta hogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamabost zentimo (23.429,75) dagozkio, BEZagatik, beraz, guztira, ehun eta hogeita hamabost mila (135.000) euro).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2013ko azaroaren 26a.

b) Kontratista:

– 1. lotea: Dinam ingeniería, S.L. – Geyser HPC ,S.A.U. – Fundación Tecnalia Research & Innovation ABEE.

– 2. lotea: Dinam ingeniería, S.L. – Geyser HPC, S.A.U. – Fundación Tecnalia Research & Innovation ABEE.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 29a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala