Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2013ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5398

EDIKTUA, 210/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala

210/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Servicios Carnicos Alonso, S.A.

Abokatua: Jesus Manuel, Espinosa de Los Monteros Silva.

Prokuradorea: Echaniz.

Demandatua: Luz Gandiaga.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman zen 2013-02-04an, eta honakoa da haren epaitza:

EPAITZA

Guztiz baiesten dut Luis Echániz Aizpuru prokuradoreak Servicios Cárnicos Alonso, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, merkataritzan «Katering El Alambique» izenpean aritzen den Luz Gandiaga Fernández-en aurkakoa; beraz, 202,89 euro gehi demanda jarri zen egunetik aurrera sortutako interesak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Judizioan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot, berariaz.

Jakinaraz bekie epaia pertsonatu diren alderdiei, eta adierzai epaia irmoa dela eta, beraz, ezin dela errekurtsorik jarri beraren aurka (PZL-ren 455.1 artikulua).

Horrela, bada, epai honen bidez, Erregearen izenean, Gonzalo Martín Vázquez epaitegi honetako epaile titularrak erabaki, agindu eta sinatzen du.

Luz Gandiaga demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2013ko otsailaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana