Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2013ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5397

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1536/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1536/12 prozedura arrunteko judizioa.

Demandatzailea: Gonzalgui, S.L.

Abokatua: José, Villoria Fernández.

Prokuradorea: Maria José, González Cobreros.

Demandatua: Hiper Ventanas Bilbao, S.L.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Nik, Iciar Puente Erkiagak, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik,

Fede ematen dut:

2013ko urtarrilaren 18an, María José Galindo Oleak, epaitegi honetako epaile magistratua denak, epaia eman du 1536/12 judizio arruntean.

Hiper Ventanas Bilbao, S.L. sozietatea (IFK: B-48676589) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio Epaia. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Entzutegiari zuzenduta, hogei eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko urriaren hogeita batean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana