Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2013ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5396

EDIKTUA, 665/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 665/11 prozedura arrunteko judizioa.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua:

Prokuradorea: Echaniz.

Demandatua: Rachid Arharbi.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2013-10-11n, zenaren epaitza honako hau baita:

Guztiz baiesten dut Kutxa - Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak Rachid Arharbi-ren aurka jarritako demanda; beraz, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: sei mila, seiehun eta hogeita lau euro eta laurogeita hamasei zentimo (6.624,96), gehi horrek sortutako interesak adostutako interes-tasaren arabera, ebazpen honetan ezarritako moduan. Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua.

Jakinaraz bekie alderdiei. Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aurkaratzeko modua.– Apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1832 0000 04 0665 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko urriaren hamaikan.

Rachid Arharbi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2013ko azaroaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala