Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2013ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5395

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinen bidez argitara ematen baita Bigarren Hezkuntzako Institutuetako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakaskuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialak eta Musika Kontserbatorioetako langileen plantillak Lanpostuen Zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza.

Apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuak (apirilaren 19ko EHAA), urriaren 10eko 198/2006 eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuek aldatu zutenak (2006ko urriaren 25eko EHAA eta 2008ko abuztuaren 14ko EHAA), alde batetik, irizpideak ezarri zituen Lanpostuen Zerrendak, ikasturtez ikasturte, Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzako Institutuetako, Goi-Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Musika Kontserbatorioetako zein irakaslerengan duen eragina zehazteko; bestetik, irakasleak dagozkien zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautu zuen. Hori guztia, jakina, aipatu ikastetxe publikoen plantilla ikasturte bakoitzean egokitzeko asmoz, gure Autonomia Erkidegoaren errealitate akademiko, demografiko eta soziolinguistiko aldakorrera.

Beste alde batetik, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuak unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako Lanpostuen Zerrendetako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dieten zehazteko irizpideak ezarri zituen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailei dagokienez.

Azaroaren 12ko 443/2013 Dekretuaren bidez (azaroaren 26ko EHAA) onartu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Hain zuzen ere, lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat diren lanpostuak.

Dekretu horretan Maisu-Maistren Kidegoaren funtzionarioek bete ditzakete lanpostuak ere agertzen dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan daudenak.

Aipaturiko arauetan jartzen duena betetzearren, eragindako ikastetxe bakoitzean ekin zaio langileak berratxikitzeko prozesuari. Horretarako egindako bileraren baitan gauzatu da prozesu hori, eta bileren aktetan dago jasota prozesuaren emaitza.

Akta horiek esku artean, zuzenketak egiaztatu ondoren edo antzeman diren akatsak konpondu eta gero, bidezkoa da orain prozesuaren behin betiko emaitzaren berri ematea. Eta horretarakoxe da, hain zuzen ere, agindu hau.

Ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– Argitara ematea Bigarren Hezkuntzako institutuetako, Hizkuntza Eskola Ofizialetarako, Musika Kontserbatorioetako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuetako unibertsitateaz kanpoko sare publikoko irakaskuntzako langileen plantillak Lanpostuen Zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza. Honako agiri hauek erabiliko dira horretarako:

a) I. eranskina: lekuz aldaturik gertatu diren pertsonen zerrenda. Ondokoak adierazten dira horiei buruz: zein lanpostutik aldarazi dituzten, lanpostu horren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data; zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota.

B) II. eranskina: ezabatuen zerrenda.

c) III. eranskina: beste lanpostu batera berratxikitako pertsonen zerrenda. Ondokoak adierazten dira horiei buruz: zein lanpostura berratxiki dituzten, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data zehaztuz; prozesuaren zein fasetan berratxiki diren eta atxikipen-mota.

d) IV. eranskina: aurreko prozesuetan lekuz aldaturik gertatu eta, orain, atzera plazaren erabateko titularitatea lortu dutenen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, baita prozesuaren zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota ere.

e) V. eranskina: baterabiltze- edo integrazio-prozesuetan parte hartu duten pertsonen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, baita atxikipen-mota ere.

f) VI. eranskina: bateratzeko-prozesuetan parte hartu duten pertsonen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data ere zehaztu dira, baita atxikipen-mota ere. Era berean, prozesu honetan eta aurrekoetan lekuz aldarazitako pertsonak zerrendatzen dira, zehaztuta izaera hori zein urtetan lortu zuten.

g) VII. eranskina: prozesuan parte hartu duten Maisu-Maistren zerrenda, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan dauden lanpostuei dagokienez.

2.– Langileak birbanatzeko prozesu honek 2013-/2014 ikasturte hasieratik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 29a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

LABURDUREN ESANAHIA

ALDIA/TXANDA:

1.1 lekuz aldaraziko diren langileak zehaztea.

1.2: lekuz aldarazitako langileek titularitatea berreskuratzea.

2.1: espezialitate bereko eta hizkuntza-eskakizun edo derrigorrezkotasun data ezberdineko lanpostuetan berratxikitzea, eta hizkuntza-aldaketak.

2.2: espezialitate ezberdineko lanpostuetan berratxikitzea.

2.3: lekuz aldarazitako eta berratxiki gabeko pertsonak berratxikitzea.

BT: lanpostuak baterabiltzea.

FZ: finkatze zuzena.

BE: Ikastetxeen bateratzea.

ADSKRIPZIO-MOTA (AM):

B: ongi adskribatuta.

P: 2. HE egiaztatzeko mugaeguna gaindituta duten lanpostuetan IGArekin aldi baterako ongi adskribatuta.

E: HE egiaztatzeko mugaeguna gaindituta duten lanpostuetan HErik gabe (hizkuntza-aldaketa) aldi baterako ongi adskribatuta.

T: HE atzeratutako lanpostuetan HErik gabe aldi baterako ongi adskribatuta.

OHARRAK:

EPEA: lanpostuari HE ezabatzea, egiaztatzeko epea bete izanagatik.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana