Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2013ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5393

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaz kanpoko euskaltegi eta ikasketa-elkarteei 2013ko udako eta 2013-2014 ikasturtearen lehen txandako ikasleen matrikula-kostuak estaltzeko diru-laguntzak ematen dizkiena.

Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko klase-emankizunez diharduenean, honela dio bere 23. artikuluko 4. idatzi-zatian: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.

Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 24ko Aginduak (2013ko abuztuaren 26ko EHAA) 2013ko udarako eta 2013-2014 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.

Agindu horren ondorioz, 2013ko udan eta 2013-2014 ikasturtean Irale programaren Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituen ebazpena eman du Hezkuntzako sailburuordeak, 2013ko urriaren 11n (2013ko urriaren 24ko EHAA).

Ebazpen horrek, bere xedapen gehigarrietan, material-prestakuntza eta zenbait kasutako joan-etorri gastuak ere zehatz arauturik ditu.

Horren guztiaren garapenez, 2013ko udako eta 2013-2014 ikasturtearen lehen hiruhileko hainbat klase-emankizun burutu dute kasuan kasuko ikasketa-elkarteek. Emandako klase-emankizunak ordaintzea dagokio, beraz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari. Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ebazpen honen eranskinean zehazten diren euskaltegi eta ikasketa-elkarteei bertan adierazitako diru-kopuruak ordaintzea, 2013ko udako eta 2013-2014 ikasturtearen lehen txandako matrikula-gastuak estaltzeko.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunaren hurrengotik hasi eta handik hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik izango da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 25a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala