Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2013ko urriaren 29koa, Hezkuntzako sailburuordearena, irakasleen etengabeko prestakuntza plana (Garatu 2013-2014) aurrera eramateko proiektuetan Hezkuntza, Hizkuntza eta Kultura Sailarekin lankidetzan aritzeko diru-laguntzak deuseztatzen dituena.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko martxoaren 27ko Aginduaren bidez (2013-04-04ko EHAA), Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkeztuz sail honekin batera lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei egiten zaie dei.
Hezkuntzako sailburuordearen 2013ko ekainaren 7ko Ebazpenak (2013-06-27ko EHAA) erakunde publiko eta pribatuak irakasleen etengabeko prestakuntza plana aurrera eramateko proiektuan Hezkuntza Sailarekin lankidetzan aritzeko deialdia ebatzi, eta diruz lagundu daitezkeen proiektuak onetsi ditu.
Irakasleek prestakuntza-jarduerak egiteko eskabideak aurkezteko epea amaitu ostean, eta deialdi-aginduaren 10.4 artikuluan oinarrituta, hau
Lehenengoa.– I. eranskinean adierazten diren erakundeei emandako diru-laguntzak deuseztatzea.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 29a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.