Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2013ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5390

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 25ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendariarena. Honen bidez, deialdi publikoa egiten da Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunde Autonomoan zuzendariorde teknikoaren lanpostua izendapen askez betetzeko.

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2. artikuluak xedatutakoa betez (EHAA, 1989ko uztailaren 28koa), eta 6/1989 Lege horren 10.1.c artikuluak esleitzen dituen eskumenak oinarri hartuta, erabaki da Ebazpen honen eranskinean jasotako lanpostua betetzea izendapen askearen prozeduraren bidez, oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen bidez iragarritako deialdiko lanpostua eranskinean adierazitako baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Zuzendaritza Nagusira bidali beharko dituzte eskabideak. Eskabidean datu pertsonalak eta gaur egun betetzen ari diren lanpostua ere adierazi beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.– Izangaiek eskabidearekin batera curriculum vitaea ere aurkeztu behar dute. Datu hauek jaso behar dira hor:

a) Titulu akademikoak.

b) Betetako lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai, hala bada, enpresa pribatuan.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntza-ezagutza, eta izangaiak adieraztea egokia dela iritzitako gainerako meritu guztiak.

Eskabidearekin batera, izangaiek eskatutako baldintzak eta adierazitako merituak egiaztatzeko agiriak ere aurkeztu behar dituzte. Era beran, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez ebatziko da; ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik gehienez ere hilabeteko epean.

Administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakioke Osalanen zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik bi hilabeteko epean.

Barakaldo, 2013ko azaroaren 25a.

OSALANeko zuzendari nagusia,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

ERANSKINA

Deitutako lanpostua:

– Izena: Zuzendariorde teknikoa (kodea: 512006; dotazioa: 3).

– Kokapena: Osalaneko Zuzendariordetza Teknikoa.

– Erakunde autonomoa: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

Lan-tokia: Barakaldo.

– Taldea: A.

– Kidegoa: X02EU.

– Destino-osagarria: 29.

– Berariazko osagarria: 0-A.

– Hizkuntza eskakizuna: 4.

– Derrigortasun-data:

Lanpostua betetzeko baldintzak:

– Estatuko edozein administrazio publikotan A taldekoa izatea.

– Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzian egotea seme-alabak zaintzeagatik, eta, betiere A taldeko karrerako funtzionarioa izatea Estatuko edozein administrazio publikotan.

Halaber, nahitaezko eszedentzian, borondatez egitekoez gabeturik eta gainerako administrazio-publikoetan zerbitzu-aldian daudenek ere parte har dezakete lehiaketan, baldin eta prozedura honen bidez jarduneko zerbitzura itzultzen badira, lehen aipatutako taldeetako karrerako funtzionarioek. Horrelako kasuren batean daudenek egoera horietarako jarritako iraupen-aldia beteta eduki beharko dute.


Azterketa dokumentala