Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINDUA, 2013ko azaroaren 28koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia ebazten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a artikuluan eta Osasun Sailean lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia iragartzen duen Osasuneko sailburuaren 2013ko irailaren 9ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2013ko irailaren 27ko EHAA, 185. zenbakia), honako hau
Lehenengoa.– M.ª José Arríen Luzárraga andrea lurralde-ordezkari izendatzea; 512076 kodea; 6. dotazioa; 29. destino-osagarria; Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan.
Bigarrena.– Izendapen horrek 2013ko abenduaren 9tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke agindua eman duen organoari, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 28a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.