Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2013ko abenduaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5380

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Hizkuntza Normalkuntzako Proiektuetatik kanpora zein ikastetxe geratzen diren eta beraietan sartuta zein ikastetxek jarraitzen duten eta bakoitzari dagokion ordu esleipena jakinarazten duena.

323/2003 Dekretuak Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa arautu zuen. Honek ezarritakoaren bidetik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 2013ko uztailaren 31ko Agindua eman zuen argitara EHAAn abuztuaren 13an. Beronek, ikastetxeetako Ulibarri programak 2013-2014 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak zehaztu ditu batetik eta bestetik programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak ezarri ditu.

323/2003 Dekretuaren III kapituluko 7. artikuluan zehazten den JABA batzordea 2013ko urriaren 8an bildu da. Ulibarriren baitan dauden ikastetxeen berrikuspen horren ondorio gisa zera ikusi da: planera bere gogoz eta bere baitarik bildu ziren ikastetxeetako lauk, arrazoi desberdinak direla medio, oraingoz horretan ez jarraitzeko gogoa edo ezina azaldu dutela. Hortaz, lau ikastetxe hauek baja dira oraingo ebazpenean. Horrezaz gain, zera baieztatu da: gainerako ikastetxeak «bere baliabideak dezaketenetik abiatuz egin gogo dutenera zuzenduz» burutzen ari direla Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua. Eskola bakoitzak 2009an prestatu zuen bere neurriko lau urteko proiektua. Honen bidetik egin du bere plana. Horretarako, bertako kideen adostasun-giroa bultzatu da, aurrerantzean ere egiten jarraitu beharko den bezalaxe. Hortaz, gainontzeko ikastetxe guztiek Ulibarri programan jarraipena izango dute 2013-2014 ikasturtean.

Ondorioz, Batzordearen proposamenari jarraikzi, Ebazpen honetan zehazten da zein ikastetxe geratu den Hizkuntza Normalkuntzako Proiektuetatik kanpora; zein ikastetxek jarraitzen duen barnean eta azkenik, ikastetxe bakoitzari esleitu behar zaion ordu-dedikazioa. Horren haritik, hau,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Eman diren ikastetxeen arteko bateratze-prozesuen ondorioz, hainbat ikastetxeren izenak aldatzea. Hauek dira sortu diren ikastetxe berrien izenak: Vitoria-Gasteizko CPES Egibide BHIP eta Donostiako CPEIPS Summa Aldapeta HLBHIP.

2. artikulua.– 2013-2014 ikasturtean sartzea eskatu duen ikastetxe bakarra –CPEIPS Artxandape Ikastola HLBHIP– deialditik kanpo uztea, programan sartzeko ezinbestean bete behar diren baldintzak bete ez dituelako.

3. artikulua.– Ikastetxe berrientzat jarritako diru-kopurua programan jarraipena eskatu dutenentzat gordea zegoenari gehitzea.

4. artikulua.– 323/03 Dekretuaren 14.1. artikuluak dioenari jarraikiz, I. eranskinean agertzen diren ikastetxeak Hizkuntza Normalkuntzako Proiektuetatik kanpora uztea.

5. artikulua.– Uibarri programan egon, eta 2010eko azaroaren 26ko Ebazpenean ebaluatuak izan ziren ikastetxeei, aipatu ebazpenean esleitutako ordu-kopuru bera esleitzea (II. eranskina).

6. artikulua.– Ulibarri programan egon, eta 2010eko azaroaren 26ko Ebazpenean ebaluatuak izan ez ziren ikastetxeei, aipatu ebazpenean esleitutako ordu-kopuru bera esleitzea (III. eranskina).

7. artikulua.– Programan jarraitzen duten ikastetxeen oraingo onarpen-jarraipena berrikusi ahal izango du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, ikastetxe bakoitzaren 2013ko abenduaren 31 arteko ibilbidea aztertu ondoren. Beti ere Hizkuntza Normalkuntza Proiektu horien funtzionamendua eta jardunbidea arautzen duen dekretuaren eta berau garatzeko ezarriz doazen lege-azalpenen arabera.

8. artikulua.– 323/2003 Dekretuak arautzen duenari jarraikiz, ordainketa bi zatitan egingo da, ekitaldi bakoitzean dauden diru-baliabideei egokituz. Aurten guztiaren % 20 ordainduko da lehen ordainketaren bitartez, eta gainontzekoa ikasturte bukaeran memoria aurkeztu eta onartu ondoren.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, beraren aurka gorako errekurtsoa jar dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, berau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 21a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala