Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2013ko abenduaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5378

AGINDUA, 2013ko azaroaren 13koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako planifikazioa aldatzea ebazten duena eta 2013-2014 ikasturterako Batxilergoko, Erdi Mailako Heziketa Zikloetako, Goi Mailako Heziketa Zikloetako, Hezkuntza Berezia LH2-ko, eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako zenbat unitate itunduko diren zehazten duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 8ko Aginduak inprimaki hauek onartzen eta jakinarazten ditu: batetik, itunpeko ikastetxeek 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako planifikazioaren aldaketa eskatzeko direnak, eta bestetik, 2013-2014 ikasturterako itundu beharreko gela-kopurua finkatzeko direnak.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu, eta ikasketa ezberdinetan proposamenak egin ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako planifikazioaren aldaketa onartzea, I. eranskinean ezarritakoaren arabera.

2. artikulua.– 2013-2014 ikasturterako itunpeko ikastetxeen zerrenda onartzea, etapaka; agindu honen II. eranskinean zehaztu dira zenbatekoa, unitate-kopurua, hizkuntza-eredua eta itun-araubidea.

3. artikulua.– II. eranskinean zehaztutako zenbatekoak kalkulatzeko, kontuan hartu da EAEko 2012. urteko aurrekontu orokorrak –2013ko ekitaldirako luzatuak– onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Dekretuaren IV. Kapituluan ezarritakoa (Itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomia-modulua).

2014. urteko lehenengo bi lauhilekoei dagokienez, 2012ko ekitaldirako Aurrekontuen Legeak ezartzen dituen ekonomia-moduluak aplikatzearen ondorioz egin beharreko doikuntzak egingo dira, garaia heltzen denean.

Agindu honetan agertzen diren diru-kopuruak gehienezkoak dira, eta irakasleen eta gainerako langileen gastuak ere horien barruan sartzen dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 13a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala