Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2013ko abenduaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5377

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 10ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, altzairu-granaila fabrikatzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua ematen duena, Balmasedako (Bizkaia) udalerrian eta Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak sustatua.

AURREKARIAK

2006ko abenduaren 22an, Luis Resusta Urruticoechea jaunak, Talleres Fabio Murga, S.A. enpresaren izenean eta ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzako orduko Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Balmasedako (Bizkaia) udalerrian altzairu-granaila fabrikatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera ondorengo agiri teknikoak erantsi ziren: Proiektu teknikoa (2006ko abendua).

Erreferentziako baimena eskatzeko orduan, Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak, besteak beste, irekitzeko baimena zuen, 1993ko maiatzaren 4koa. Halaber, enpresa sustatzaileak hondakin arriskutsuen ekoizle izateko dagokion baimena, 2003ko azaroaren 4koa, eta ondorengo aldaketak zituen; hondakin geldoen ekoizle izateko baimena, 2002ko martxoaren 18koa; ibaira isurtzeko baimena, 1999ko apirilaren 28koa; eta atmosfera kutsatu dezakeen instalazio gisako katalogazioa, 2004ko uztailaren 21ekoa, hondakinen, uren eta atmosferara egindako isurtzeei buruz indarrean den araudiak xedatutakoari jarraituz.

2007ko urtarrilaren 30ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektua jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez. Zehazki Balmasedako Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eta Iparraldeko Ur-konfederazioari kontsultatu zien.

2007ko martxoaren 29an, Ingurumen Organoak agiri osagarriak aurkeztea eskatu zion sustatzaileari.

Ingurumen sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 2an, eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, hainbat alegazio daudela egiaztatu da, eta ebazpen honen eranskinean jaso dira laburbilduta, organo honek horri buruz egin dituen gogoetekin batera.

Eskaeraren izapidetzea jarraituz, 2008ko maiatzaren 22an sustatzaileari agiri osagarriak gehitzeko eskatu zitzaion. Dokumentazioa 2008ko irailaren 26an osatu zen eta egun horretan Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak proiektuak Balmasedako hirigintza-planarekiko duen bateragarritasunari buruzko udal-txostenaren eskaera aurkeztu zuen, 2008ko irailaren 9koa.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko irailaren 24an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Balmasedako Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2009ko ekainaren 23an, sustatzaileak hondakin-uren isurketari buruzko agiri osagarriak bidali zituen.

2009ko urriaren 21ean Iparraldeko Ur-konfederazioaren txostena eskatu zen.

2009ko urriaren 28an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Talleres Fabio Murga, S.A. enpresaren esku utzi zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egindako Ebazpen-proposamena gehituz.

2009ko azaroaren 11n, sustatzailearen jakinarazpena jaso zen eta bertan, Ingurumeneko Baimen Bateratuaren Ebazpen-proposamenaren inguruan hainbat ohar egiten ziren. Zehazki, biozida ordezkatzeari, industria-eremuaren zaratari, neurgailu jarraikiek akatsak izanez gero hamabost egunero egin beharreko neurketei eta produktu kimikoak biltegiratzeari buruzko araudia betetzeari buruzkoak.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluari jarraituz, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. Eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi izan dira. Talleres Fabio Murga, S.A. enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak ekoizteko baimena; hondakin-urak ibaira isurtzeko baimena; eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadurari aurrea hartu eta zuzentzeari dagozkionak. Era berean, beste administrazio eta erakunde eskudunek egindako txostenak aurkeztu dituzte, espedientean parte hartzen dutela agerian utziz.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Talleres Fabio Murga, S.A. enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Balmasedako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen agiri hauen edukiak hartu dira kontuan: 2005eko maiatzeko «Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry» BREF agiria, 2001eko abenduko «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems» agiria, eta 2006ko uztaileko «Reference Document on Best Available Techniques for Emissions from Storage» agiria.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, Ebazpen-proposamena sinatu eta Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da. Ildo horretan, kontuan hartu behar da organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek sustatzaileak izapidetze honetan egindako oharrak aztertu dituztela, eta guztiak kontuan hartu direla ebazpen hau lantzeko orduan.

Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2009ko urriaren 28an emandako ebazpen-proposamena; Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; Legea burutzeko araudia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta aplika daitekeen gainerako araudia. Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balmaseda (Bizkaia) udalerriko La Magdalena pasealekuko 28. zenbakian helbide soziala eta IFK: A-48063812 zenbakia duen Talleres Fabio Murga, S.A. enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Balmasedako udalerrian altzairu-granaila fabrikatzeko jarduerarako, eta ebazpen honen Bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Era berean, Ingurumeneko Baimen Bateratu hau eman da, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 19. artikuluaren arabera, Arroko Erakundeak landu beharreko txostenaren emaitzen kalterik gabe.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota dago. Hain zuzen ere, 2.4 kategorian, «Eguneko 20 tona baino gehiago produzitzeko ahalmena duten metal ferrosoen galdaketak».

Enpresa herriguneko industrialde batean dago, eta 40.000 m2-ko azalera okupatzen du guztira.

Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak bi produkzio-lerro ditu: bi motako altzairu-granaila fabrikatzea, biribila galdaketa eta altzairugintza sektorerako eta ertz bizikoa granitoaren sektorerako; eta granailatzeko makinen ordezko piezen fabrikazioa.

Urtean 65.000 tona granaila produzitzen dira, eta horietatik 45.000 tona inguru ertz biziko granitoa dira eta 20.000 tona inguru biribila, industriaren sektorerako. Halaber, 100 tona inguru ordezko pieza produzitzen dira granailatzeko makinentzat.

Granaila fabrikatzeko, lehenik eta behin altzairu-txatarra galdatu egiten da ferroaleazioekin batera, frekuentzia ertaineko 6 indukzio-labetan.

Jarraian, galdak atomizazio-prozesua jasaten du eta horren bidez, altzairuzko zain baten aurka presio handiko ur-zorrota batek jotzen du, partikula esferikoak sortuz. Behin lehortuta, materiala tamainaren arabera sailkatzen da (granaila biribila eta ertz biziko granaila). Ondoren, material horrek tratamendu termikoa jasaten du, hain zuzen ere, gas naturaleko 26 tenplatzeko labeen barruan berotzen da.

Ondoren, granailak iraoketaren tratamendu termikoa (granaila biribilaren kasuan) edo tenperatura baxuan tenkadura kentzeko tratamendu termikoa jasaten du, gutxi gorabehera 2 egunez irauten duena. Jarraian, ertzi biziko granailaren kasuan ehotu egiten da.

Behin produktua paketatuta, erabiltzaileei bidaltzeko prest dago.

Granailatzeko makinen ordezko piezak fabrikatzeko orduan, prozesua hondarrezko moldeak prestatuz abiatzen da, berdean moldekatze kimikoaren eta azalean moldekatzearen bidez.

Frekuentzia ertaineko indukzio labean (galdaketa-etapa) galdatutako altzairu-txatarra isurtze-lerrora pasatzen da eta hori eskuz egiten da.

Desmoldekatzearekin batera, pieza galdatuaren hondarrak bereizten dira. Eragiketa hau egiteko 2 parrilla bibratzaile daude.

Azken prozesua akaberak dira: granailatzea, bizar-kentzea eta tratamendu termikoa.

Instalazioek funtzionatzeko erabiltzen dituzten energia-hornidura iturriak energia elektrikoa, gas naturala eta gasolioa dira.

Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak produkzio-prozesuan sortutako isurtze atmosferiko guztiak bildu eta bideratzen ditu 4 foku zarraturen bidez. Isurtze horiek galdatzetik, tratamendu termikotik, errotetatik, granailatzetik eta bizar-kentzetik sortzen dira.

Hondakin-urak hozte-zirkuituetatik, euri-uretatik eta komunetatik sortzen dira. Lehen bi isuriak Kadagua ibaira isurtzen dira puntu bakar batetik. Ur sanitarioak ere Kadagua ibaira isurtzen dira, baina beste puntu batetik.

Jarduera garatzean hondakin arriskutsuak zein hondakin ez-arriskutsuak sortzen dira. Horrela, galdaketan (altzairutegiko hautsa) eta zerbitzu orokorretan (orgatilen olio-iragazkiak, mahuka-hondakinak, laborategiko hondakinak, olio erabilia, etab.) hondakin arriskutsuak sortzen dira. Bestalde, jarduera orokorretan sortzen diren hondakin ez-arriskutsuak ondorengoak dira: papera eta kartoia, plastikoa, askotariko geldoak, hondakin geldo metalikoak, zura, txatarra eta pneumatiko erabiliak.

Proiektuak, besteak beste, Teknika Erabilgarri Onenak (TEOak) bezala har daitezkeen ondorengo neurriak barne hartzen ditu, 2005eko maiatzeko «Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry» eta 2005eko urtarrileko «Reference Available Techniques on Emissions from Storage» BREF agiriek jasotzen dutenaren arabera: txatarra estalpean biltegiratzea; lurzorua iragazgaizztea eta baztertutako txatarraren euri-uren tratamendua; txatarra garbien karga; frekuentzia ertaineko labeak erabiltzea; bitarteko lehorrean araztea (mahuka-iragazkiak); aglomeratzailea, erretxina eta harearen kontsumoa minimizatzea bizarrak kentzeko postuetako granailatzeko makinan, xurgapenean eta arazketan nahasgailua, xurgatzailea eta arazgailua kontrolatzeko neurrien bidez; erregai garbien erabilera (gas naturala); eragiketen automatizazioa eta erregailuen kontrola tratamendu termikoan; zarata murrizteko neurriak; isurtze barreiatuen murrizketa, lurzorua egunero garbituz, hauts gehien dagoen lekuak xurgatuz eta araztuz; euri-urak bildu eta tratatzea kanpoan dauden biltegiratzeko guneetan eta ingurumena kudeatzeko sistema bat ezartzea; hozte-sistema hezeak erabiltzea, martxan jarri eta gelditzeko sistema dutenak; eta eraginkortasun handiko bereizgailuak erabiltzea.

Bigarrena.– Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak Balmasedako udalerrian sustatutako altzairu-granaila fabrikatzeko jarduera ustiatzeko ondorengo baldintza eta eskakizunak ezartzea.

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.– Baldintza orokorrak.

Altzairu-granaila fabrikatzeko instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako isurtzeko muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Altzairu-granaila fabrikatzeko instalazioak ondoko fokuak ditu, indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Aurreko fokuez gain, konfort-galdarari lotutako beste foku bat dago, berogailuarentzat eta ur sanitarioarentzat.

Halaber, isurtze barreiatu etenak sortzen dira:

● Partikulak eta errekuntza-gasak galdatze, atomizazio, tratamendu termiko eta granaila garraiatzeko eragiketetan.

● Errekuntza-gasak tenplatzeko labeetan eta iraoketa-labeetan.

● Gas naturalaren lehorgailuen irteeretan (tenplaketaren ondorengoak).

● Pistola bidez pintatzeko arren instalazio baten konposatu hegazkorrak.

● Hautsezko industria-hondakin geldoak kanpoan biltegiratzea.

● Partikulak mantentze-lanen tailerreko soldatze-eragiketetan.

B.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

a) Atmosferara isurtzen diren gai poluitzaileek ondorengo balioak ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

(Ikus .PDF)

Muga-balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40a gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

c) Ezarritako isurtzeko muga-balioak lortzen ez badira, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira (arazteko sistemak instalatzea, eta abar.) atmosferara egiten diren isurtzeen balio horiek betetzea ziurtatzeko.

d) 1, 2 eta 4 fokuetan instalatutako neurgailu jarraikiei dagokienez, jarraian adierazitakoa bete beharko da:

● Isurtzeko muga-balioak betetzen direla ulertuko da, urtebetean neurtutako eguneko batez besteko balio egiaztatuen % 94k ezarritako muga-balioa gainditzen ez badu.

● Konfiantza-tartearen balioak 100eko 95ean, isurtzeko gehienezko balioetan, ez ditu isurtzeko muga-balioaren ehuneko hauek gaindituko: guztizko partikulak 100eko 30.

● Orduko batez besteko balio baliotuak benetako ustiapen-epean zehar zehaztuko dira, orduko batez besteko baliozko balioak oinarri hartuta, eta horiek lehen zehaztutako konfiantza-tartea kendu ondoren neurtuta.

● Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.

B.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo B.1.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Tximiniek, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Aginduan ezarritako baldintzak beteko dituzte; horrela, besteak beste, laginak hartzeko puntura sarbide seguruak eta errazak jarriko dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziak (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

Isurtze barreiatuak murrizteko, isurtzeak biltzeko, husteko eta arazteko sistema guztien mantentze-lan zuzenak egingo dira. Gainera, instalazioak egunero eta astero garbituko dira, kanpoko ateak itxiko dira, orokorrean nabea itxiko da, hautsezko industria-hondakin geldoen biltegiratzea estaliko da, etab., B.3 atalean adierazten den moduan isurtze horiek minimizatzea ziurtatze aldera. Aipatutako informazio guztia agiri honen D.3 ataleko prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan jaso eta erregistratuko da.

B.2.– Isurtzeko baldintzak.

B.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Urragarri metalikoak fabrikatzea.

Jarduera-taldea: Metala.

Mota-taldea-EJSN: 1-2-27.10.

Egungo egoera (B.2.4 atalean deskribatutako Betetzeko Jarduketak II gauzatu arte).

(Ikus .PDF)

Etorkizuneko egoera (B.2.4 atalean deskribatutako Betetzeko Jarduketak II gauzatu ondoren).

(Ikus .PDF)

B.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

Egungo egoera (B.2.4 atalean deskribatutako Betetzeko Jarduketak II gauzatu arte).

a) 1. isurketa: Uraren zirkuitu nagusitik eratorritako urak.

Isuri hau uraren zirkuitu nagusiari konektatutako hozte-zirkuituko purgatzeez osatzen da. Halaber, bertan gehitzen dira altzairu-galdaren atomizaziotik (granailatzea) eta granailaren tenplaketatik eratorritako prozesuko urak. Isurketa honek, era berean, kutsadura ekar dezaketen euri-urak biltzen ditu, bai zolatik eta baita estalkietatik eratorritakoak ere eta behin dekantatu ondoren, ur horiek uraren zirkuitu nagusira bideratzen dira.

Hozte-urak.

Orduko batez besteko emaria: 15,5 m3/h.

Urteko gehienezko bolumena: 50.400 m3.

Prozesuko urak.

Orduko batez besteko emaria: 26 m3/h.

Urteko gehienezko bolumena: 237.600 m3.

Kutsatzaileak izan ditzaketen euri-urak.

Urteko gehienezko bolumena: 11.331 m3.

b) 2. isurketa: Ezker hegaleko ur sanitarioak.

Urteko gehienezko bolumena: 602 m3.

Etorkizuneko egoera (B.1.2.4 atalean deskribatutako Betetzeko Jarduketak II gauzatu ondoren).

a) 1. isurketa: Industria-urak.

Isuri hau uraren zirkuitu nagusiari konektatutako hozte-zirkuituko purgatzeez osatzen da. Halaber, bertan gehitzen dira altzairu-galdaren atomizaziotik (granailatzea) eta granailaren tenplaketatik eratorritako prozesuko urak.

Hozte-urak.

Orduko batez besteko emaria: 15,5 m3/h.

Urteko gehienezko bolumena: 50.400 m3.

Prozesuko urak.

Orduko batez besteko emaria: 26 m3/h.

Urteko gehienezko bolumena: 237.600 m3.

b) 2. isurketa: Ezker hegaleko ur sanitarioak.

Urteko gehienezko bolumena: 602 m3.

B.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Ondorengo zerrendan ageri dira isurketa eragin duen jardueraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako gehienezko isurketarako muga-balioekin:

Egungo egoera (B.2.4 atalean deskribatutako Betetzeko Jarduketak I gauzatu arte).

a) 1. isurketa: Uraren zirkuitu nagusitik eratorritako urak.

(Ikus .PDF)

b) 2. isurketa: Ezker hegaleko ur sanitarioak.

(Ikus .PDF)

Etorkizuneko egoera (B.2.4 atalean deskribatutako Betetzeko Jarduketak I gauzatu ondoren).

a) 1. isurketa: Uraren zirkuitu nagusitik eratorritako urak.

(Ikus .PDF)

b) 2. isurketa: Ezker hegaleko ur sanitarioak.

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzailearen ingurumen-kalitaterako arauak bete beharko dira. Horrela ez bada, titularrak behar den tratamendu egokia instalatu beharko du, isurketa ez dadin izan horiek ez betetzearen kausa.

Baimen honek ez du babesten baldintza honetan esplizituki adierazitako beste substantzia batzuk isurtzea, bereziki gai arriskutsuak izenekoak badira (maiatzaren 23ko 606/2003 EDaren hirugarren xedapen gehigarria).

Ezkutuko purgatzea izango liratekeen terrazen, gordailuen eta abarren gainezkabideen isurketak ez dira baimenduko. Gertatuz gero, jakinarazi beharko dira eta dagokien isurketarako baimena eskatu beharko da.

B.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.

Industria-instalazio guztietarako arazteko instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak enpresa eskatzaileak aurkeztutako agirietara egokituko dira, eta elementu hauek izango dituzte funtsean:

Egindako jarduketak:

● Euri-urentzako dekantazio-putzua, uraren zirkuitu nagusira gehitu aurretik.

● Uraren zirkuitu nagusiari lotutako bi dekantazio-putzu; batetik, ur beroak bilduko dituzte, eta bestetik, ur hotzak. Putzu horiek urtean behin husten dira.

● Ur sanitarioak tratatzeko putzu septikoa.

Betetzeko jarduketak eta obrak betetzeko epeak:

● Betetzeko jarduketa I: Gaur egun hozte-dorreetan erabiltzen den biozida (sodio hipokloritoa) % 25era dagoen hidrogeno peroxidoaz ordezkatu beharko da 2009-12-31 baino lehen, kloroaren isurtzeak minimizatze aldera.

● Betetzeko jarduketa II: Hondakinak biltegiratzeko parkea estali eta euri-uren perimetro-bilketa egin beharko da 2011-08-31 baino lehen, ur horiek zuzenean ibilgura bideratu daitezen, industria-urei lotutako isurketatik bereiziz.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, titularrak, baimeneko baldintzak betetzearen erantzule den aldetik, behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Kontrol-kutxeta bat jarriko da hondakin-ur mota baimendu bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatzeko beharrezko ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak sarbide zuzena duten lekuan kokatuko dira, beharrezkoa denean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ikuskatu ahal izateko.

Kontroleko puntu horiek hustutako bolumenak neurtzeko gailua izan beharko dute isurketaren ezaugarrien arabera aplikatu beharrekoa, ARM/1312/2009 Aginduaren 7. artikuluan jasotakoaren arabera. Bestalde, euren funtzionamenduak aipatu Aginduaren 7. eta 8. artikuluetan zehaztutako baldintzak bete beharko ditu.

B.2.5.– Isurien Kontrol-kanona.

Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honakoa da isurien kontrol-kanona:

(IKK): Isurien kontrol-kanona = V × Pu.

Pu = Pb × Cm.

Cm = C2 × C3 × C4.

Honela ulertuta:

V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).

Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.

Cm = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

Egungo egoera (B.2.4 atalean deskribatutako Betetzeko Jarduketak II gauzatu arte).

a) 1. isurketa: Uraren zirkuitu nagusitik eratorritako urak.

(Ikus .PDF)

Pu = 0,060000 × 0,03005 = 0,001803 euro/ m3.

Isurien kontrol-kanona: 299.331 × 0,001803 = 539,69 euro / urte.

b) 2. isurketa: Ezker hegaleko ur sanitarioak.

(Ikus .PDF)

Cm = 1,0 × 0,5 × 1,25 = 0,62500.

Pu = 0,62500 × 0,01202 = 0,00751 euro/ m3.

Isurien kontrol-kanona: 602 × 0,00751 = 4,52 euro/urte.

Isurien kontrol-kanona guztira: 539,69 + 4,52 = 544,21 euro/urte

Etorkizuneko egoera (B.2.4 atalean deskribatutako Betetzeko Jarduketak II gauzatu ondoren).

a) 1. isurketa: Uraren zirkuitu nagusitik eratorritako urak.

(Ikus .PDF)

Pu = 0,020000 × 0,03005 = 0,000601 euro/ m3.

Isurien kontrol-kanona: 288.000 × 0,000601 = 173,10 euro/urte

b) 2. isurketa: Ezker hegaleko ur sanitarioak.

(Ikus .PDF)

Cm = 1,0 × 0,5 × 1,25 = 0,62500.

Pu = 0,62500 × 0,01202 = 0,00751 euro/ m3.

Isurien kontrol-kanona: 602 × 0,00751 = 4,52 euro/urte.

Isurien kontrol-kanona guztira: 173,10 + 4,52 =177,62 euro/urte.

Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurtzeko baimenaren baldintzak edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.

Urte natural bakoitza amaitu ondoren, administrazio eskudunak baimenaren titularrari urte horri dagokion isurien kontrol-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio.

Isurien kontrol-kanona ez da lotuta egongo saneamendu- eta arazte-lanak finantzatzeko autonomia erkidegoek edo udalek ezar ditzaketen kanonekin edo zergekin (TRLAren 113.7. artikulua).

B.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Balmasedako Udalean.

B.3.1.– Hondakin Arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:

  • 1. prozesua: «Gas efluenteak garbitzea».
  • 1. hondakina: «Altzairutegiko hautsa».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/1/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q9//R4//S25//C7//H14//A231//B0011.
  • - EHZ: 100207.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 202.280 kg.

Galdaketatik eratorritako gasak iragaztearen ondorioz sortzen da: hauts metalikoak dira. Hondakina mekanikoki atera eta pneumatikoen bidez zuloetara eramaten da. Bertatik erretiratzen da baimendutako kudeatzaile bati bidaltzeko.

  • 2. hondakina: «Mahuka-hondakinak».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/1/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q9//D15//S35//C7/11/18//H13//A231//B0011.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 72 kg.

Arazteko sistemaren iragazkietako mahukak aldatzean sortzen da. Estalpean biltegiratzen da, baimendutako kudeatzaileak eraman arte.

  • 2. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
  • 1. hondakina: «Olio erabilia».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/2/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5-6//A231//B0019.
  • - EHZ: 130208.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 687 kg.

Olioa birjartzeko eragiketetan eta aire-konpresoreen purgatzeetan sortzen da. Olio mekaniko eta hidrauliko erabiliak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 2. hondakina: «Berunezko bateriak».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/2/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8/14//A231//B0019.
  • - EHZ: 160601.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 51 kg.

Beruna eta soluzio azidoa duten bateria erabiliak birjartzerakoan sortzen da. Hondakin horrentzat identifikatutako paletean biltzen da, horretarako berariaz jarritako gunean.

  • 3. hondakina: «Orgatilen olio-iragazkiak».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/2/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S35//C51//H14//A231//B0019.
  • - EHZ: 160107.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 8 kg.

Orgatila jasotzaileen mantentze-lanetan sortzen da eta horien olio-iragazkiak aldatzean oinarritzen da. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 4. hondakina: «Botoi-pilak».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/2/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C16//H6/14//A231//B0019.
  • - EHZ: 160603.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1 kg.

Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariaz jarritako gunean.

  • 5. hondakina: «Fluoreszenteak».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/2/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14//A231//B0019.
  • - EHZ: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 135 kg.

Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian biltzen da, horretarako berariazko eremuan.

  • 6. hondakina: «Disolbatzaile organiko ez-kloroduna».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/2/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3B/5//A231//B0019.
  • - EHZ: 140603.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 385 kg.

Mantentze-lanetako sailean, makinen piezak garbitzeko eragiketetan sortzen da. Disolbatzaile erabilia da. Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian biltzen da hondakin arriskutsuen biltegian.

  • 7. hondakina: «Hidrokarburoz bustitako trapuak eta paperak».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/2/7.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D13//S34/40//C41/51//H5//A231//B0019.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 202 kg.

Xurgatzaileak eta ehunak bildu eta multzokatzean sortzen da. Hidrokarburoz bustitako trapuak eta paperak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 8. hondakina: «Kutsatutako plastikozko ontzi hutsak».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/2/8.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C23/41/51//H5//A231//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 379 kg.

Ontzi hutsak bildu eta multzokatzean sortzen da. Gai arriskutsuak eduki dituzten plastikozko ontziak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 9. hondakina: «Kutsatutako metalezko ontzi hutsak».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/2/9.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A231//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 621 kg.

Ontzi hutsak bildu eta multzokatzean sortzen da. Gai arriskutsuak eduki dituzten metalezko ontziak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 10. hondakina: «Aerosol hutsak».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/2/10.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S-G36//C40//H5//A231//B0019.
  • - EHZ: 160504.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 45 kg.

Koadro elektrikoen garbiketa-eragiketetan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 11. hondakina: «Botoi-pilak ez direnak».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/2/11.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C7/11/22//H6/14//A231//B0019.
  • - EHZ: 160602.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 8 kg.

Pila agortuak aldatzeko eragiketetan sortzen da. Pilak multzoka jasotzen dira. Merkurioa, kadmioa, zinka eta bestelako hondakin metalikoak bezalako metal pisutsuak dituzten pilak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariaz jarritako gunean.

  • 12. hondakina: «Gailu elektriko eta elektronikoak».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/2/12.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C6/11/18//H6/14//A231//B0019.
  • - EHZ: 160213.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 42 kg.

Ekipo elektriko eta elektronikoak aldatzeko eragiketetan sortzen da. Ekipo ofimatiko baztertuak dira. Hondakinarentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

  • 13. hondakina: «Laborategiko hondakinak».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/2/13.
  • - Hondakinaren kodea: Q3//D15//L-S14//C23/24/51//H3B/8//A231//B0019.
  • - EHZ: 160506.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 84 kg.

Laborategi kimikoaren eragiketetan sortutako soluzio azidoak, basikoak eta hidrokarburoak dira. Metalezko bidoian biltegiratzen da.

  • 14. hondakina: «PKB duten ekipoak».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/2/14.
  • - Hondakinaren kodea: Q16//D13//L-S10//C32//H6//A231//B0019.
  • - EHZ: 160209.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 5.460 kg.

PKBak dituzten edo eduki dituzten ekipoak. Ez dira biltegiratzen, sortzen diren puntutik zuzenean jasotzen baitira.

  • 15. hondakina: «Sepiolita kutsatua».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/2/15.
  • - Hondakinaren kodea: Q4//D15//S40//C51//H5//A231//B0019.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1.834 kg.

Gai arriskutsuez kutsatutako material xurgatzailea. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den lekuan edo lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 3. prozesua: «Andelen garbiketa».
  • 1. hondakina: «Gasolio-urak».
  • - Identifikazioa: B48063812/4800000152/3/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D13//L9//C51//H5//A231//B0010.
  • - EHZ: 160708.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1.709 kg.

Sustatzaileak «gasolio-urak» izeneko hondakin arriskutsuaren deskribapena eta biltegiratzeko modua aurkeztu beharko ditu.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) «Altzairutegiko hautsa» hondakina zuzenean jaso behar da instalazioko andeletatik, aurretik ontziratu eta biltegiratu gabe, eta baimendutako kudeatzaileari eman behar zaio.

c) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

e) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

i) Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren arabera kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

j) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

k) Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

l) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

m) Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

n) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

o) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

p) Aurreko f), g) (kudeatzaileak EAEn daudenean), m) eta n) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

q) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.3.2.– Hondakin Ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) «Galdaketa-hareak» hondakinaren kasuan, hondakin horrek ispilu-sarrera du gaur egun indarrean dagoen Europako hondakinen zerrendan. Bada, hondakin ez-arriskutsutzat hartuko da, baldin eta hondakin hori lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen bada; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko.

b) Sustatzaileak «hondakin geldo metalikoak» eta «hainbat hondakin geldo» izeneko hondakinak xehatu beharko ditu eta bakoitzetik sortzen den kantitatea eta bakoitzak barne hartzen dituen hondakinak adierazi beharko ditu. Era berean, «toner erabiliak» izeneko hondakinaren kantitatea aurkeztu beharko da.

B.3 atalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «hondakin geldo metalikoak» izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkideagoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

d) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

e) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo horien agiri ofizial baliokideak, aginduzkoak direnean, bost urtean gutxienez.

f) Halaber, hondakinak zabortegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

g) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

h) Aurreko e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta g) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.4.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak ezohiko jardunean aplikatzeko prebentzio eta jarduerari buruzko Ebazpen honetako D.3 atalean eta hondakinak gordetzeari buruzko Ebazpen honetako B.3 atalean jasotako neurriak hartuko ditu.

Gainera, edozein arrazoirengatik lurzoruak induskatzea eragingo duten obrak aurreikusten direnean, induskatu behar diren materialak ezaugarritu behar dira sor daitekeen kutsaduraren ondorioak prebenitzeko eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehazteko. Ezaugarritzearen emaitzak eta aurreikusitako erabilera zehatza Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri behar dira material horiek atera aurretik lanak onartu ahal izateko. Azterketa eta onarpena, hala badagokio, Ebazpen honetako H atalean jasotako aldaketa-erregimenaren esparruan egingo dira.

Halaber, EBA-B atariak gainditzen diren guneetan ikerketa xehatua egitea gomendatzen da, karakterizazioaren azterketak zabalduz, instalazioaren lurzoruak etorkizunean izango duen erabilerari begira.

B.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Atmosferara botatzen diren poluitzaileak kontrolatzea.

a) Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak botatzen dituen poluitzaileak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak baimendutako kontrol erakunde (BKE) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurri, gutxienez ordubetekoa bakoitza; dioxinak eta furanoak ere neurtzen direnean, 6 edo 8 orduz neurtuko dira), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «Baimendutako kontrol erakundeen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko ditu. Nolanahi ere, isurtzeko kontrolek eta baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

Arestian eskatutako parametro guztien neurketen BKE txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketan adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

b) Neurketa jarraikia.

Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak 1, 2 eta 4 fokuetako partikula solidoen neurketa jarraikia ondorengo baldintzetan egin beharko du:

Neurtzeko sistema jarraikiak «Isurtze atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoan» ezartzen diren baldintza guztiak bete beharko ditu.

Neurtzeko sistema jarraikia Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera kateatu beharko da.

Sustatzaileak neurtzeko sistema jarraikia prebentziozko mantentze-lanen plan bati jarraituz zaindu beharko du, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatuko dituena. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopuruaren ardura sustatzailearen gain geratzen dira.

Neurtzeko ekipoen erabilgarritasuna, hots, erregistro baliodunak lortzen diren denbora-tarteen proportzioa, urteko jardun-denboraren % 90ekoa izango da gutxienez, Ingurumen Sailburuordetza honen baimen zehatz espresa izan ezean.

15 egun jarraian edo gehiagotan neurtzeko sistema jarraikia konektatu gabe baldin badago edo gaizki baldin badabil, BKEek jarraiki neurtu beharreko parametroen autokontrolak egin beharko dituzte aldizka; 15 egunean behin, gorabehera hasi denetik eta neurtzeko sistema jarraikia berriro martxan jarri bitartean.

Urtero neurtzeko sistema jarraikiaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri beharko da, «Isurtze atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoan» adierazitako ereduaren arabera.

c) Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

Egungo egoera (B.2.4 atalean deskribatutako Betetzeko Jarduketak I gauzatu arte).

(Ikus .PDF)

Etorkizuneko egoera (B.2.4 atalean deskribatutako Betetzeko Jarduketak I gauzatu ondoren).

(Ikus .PDF)

b) Kanpoko kontrol bakoitza «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren 255. artikulua) eta baimendutako parametro guztien kasuan egingo da. Baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen direnean.

Parametroak analizatzeko «Standard Methods For the Examination of Water and Wastewater»-ren (APHA, AWWA, WPCF, azken edizioan) normalizatutako metodoetakoren bat erabiliko da, edota «ASTM Water and Environmental technology»-ren azken edizioko 11. saileko metodoren bat. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera metodo egokiena hautatuko da. Egun erabiltzen diren metodoen bestelakoak diren analisi-metodoak erabil daitezke, kutsatzaileen kontzentrazioa modu egokiagoan definitzeko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko epean.

c) Titularrak urtero uren kalitateari buruzko araudiak araututako gai arriskutsuen isurketan (maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarria) dagoenaren inguruko adierazpena igorriko du. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

d) Aipatutako maiztasunarekin, aldi bakoitzean efluenteak ezaugarri baimenduekiko dituen balizko desbiderapenei, horien kausei eta zuzentzeko hartutako neurriei buruzko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da.

e) Egoki deritzonean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak arazketa-instalazioak ikuskatuko ditu eta efluentea neurtu eta aztertu ahal izango du, isurketen emariek eta parametroek baimendutako mugak gainditzen ez dituztela egiaztatu ahal izateko. Era berean, titulazio egokia duen pertsona bat, arazketa-instalazioak ustiatzeko arduradun izendatzeko eska diezaioke titularrari.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.4.– Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamen hori ebazpen honetako C.6. atalean aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren testu bateginarekin batera aurkeztuko da.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Bidalketa urtero egingo da, martxoaren 30a baino lehen beti, eta ingurumena zaintzeko programako emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

C.6.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera honako hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (27.520 epigrafea «Altzairu-galdaketa»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduerak.

Aurkeztutako dokumentazioan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Besteak beste, erretxinak, sodio hipokloritoa, disolbatzaileak, pinturak eta zepak, eta oro har, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

h) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

i) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

j) Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.

k) Hidrokarburoen bereizgailuak aldian-aldian ikuskatuko dira, hondakinak pilatu ez daitezen; dekantagailuetan eta bereizgailuetan metatutako lohiak eta flotatzaileak aldian-aldian kendu behar dira. Hondakin horiek baimendutako kudeatzaile bati bidali behar zaizkio, isurketaren kalitatea arriskuan jar dezaketen mailak pilatzea saihestu ahal izateko.

l) Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.

m) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, gordailu iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira.

n) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

o) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

p) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu horretan, honako baldintza hauek azpimarratu behar dira:

● Estazioan erroilu erako edo gai pikortatuzko, edo antzeko berariazko gai xurgatzailea egongo da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala aplikatu ahal izateko.

● Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez.

● Halaber, prozesuaren funtzionamendu egokiaren ustiapen- eta zaintza-eskuliburua izango da. Aldizka egindako mantentze-lanen eta kontrolen eragiketak, zein antzemandako gorabeherak jasoko dira bertan, eta enpresa espezializaturen bat bertaratzea aholkatzen da.

● Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

q) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

r) Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Iraupena.

● Ustekabeko isuria bada, emaria eta isuritako gaiak.

● Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioespena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Prebentziozko neurriak berriro gerta ez dadin.

● Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

s) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ondorengo gertaeraren bat jazo dela:

1.– Analizatzaile jarraikian neurtutako orduko datu baliotu baten kontzentrazioak muga-balioa % 100ean gainditzea. Muga gainditu eta gehienezko 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lan egunak direnean, edo lan egunak ez direnean, gainditu den egunaren osteko lehen lan egunean jakinaraziko da.

2.– Neurketa jarraikiko ekipoek 24 ordu baino gehiagotan datu fidagarririk ez ematea ekartzen duen edozein matxura edo akats gertatzea. Gorabehera gertatu eta gehienezko 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lan egunak direnean, edo lan egunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehen lan egunean jakinaraziko da.

3.– Instalazioaren prozesu jarraiki batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira.

Edozein kasutan, enpresak honela jardungo du: berehala jakinaraziko dio Sailburuordetza honi, ondorengoak adieraziz:

● Gertakari mota.

● Jatorria eta arrazoiak.

● Sortutako ondorioak.

● Okerrera ez egiteko hartutako neurriak.

● Epeak.

t) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu egin beharko da. Abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua aplikatu behar bada, egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak. Hori egin ezean, egindako eskaeraren kopia aurkeztu beharko da eskumena duen erakundearen aurrean.

Bestela, abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretu hori zergatik ezin den aplikatu justifikatu beharko da. Gainera, instalazioek suteen aurkako babesaren arloan ezarritako exijentziak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute. Egiaztapen hori egiteko Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaio enpresa instalatzaileak egindako ziurtagiria, suteen aurka babesteko instalazioen araudia onartzen duen azaroaren 5eko 1942/1993 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorrita. Halaber, tresna, ekipo eta sistemen mantentzea Errege Dekretu horretan finkatutakoaren arabera gauzatzen dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute. Agiri horiekin batera, baimendutako instalazio- edo mantentze-enpresen industria-erregistroan inskribatzeko ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isurtzeei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko E-PRTR Erregelamenduko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

Informazio hori osatzen duten datuak ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira, Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-eeM Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, instalazioaren titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen mendeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak ingurumen organoaren aurrean egiaztatu beharko du Ebazpen honetako bigarren ataleko ondorengo puntuetan ezarritako baldintzak betetzen dituela, Ebazpen hau jakinarazten denetik gehienez 6 hilabeteko epean: B.2.4 (hozte-dorreetan sodio hipokloritoa hidrogeno peroxidoaren ordez ordezkatu dela dioen egiaztagiria); B.3 («gasolio-urak» izeneko hondakin arriskutsuaren deskribapena eta biltegiratzeko modua); B.3.1 f) eta B.3.2 e) (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); B.3.1 n) eta B.3.2 g) (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); B.3.2 a) (EHZn ispilu-sarrera duten hondakinen karakterizazioa); B.3.2 b) («hondakin geldo metalikoak» eta «hainbat hondakin geldo» izeneko hondakinak xehatzea eta bakoitzetik sortzen den kantitatea nola barne hartzen dituen hondakinak adieraztea); C.1 (Isurtze atmosferikoen kontrola), (isurtze atmosferikoen erregistro-eredua); C.2 (Isuritako uraren kalitatearen kontrola); C.4 (Zarata kontrolatzeko proposamena); C.6 (Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina); D.1 (mantentze-lanetako isurtze eta hondakinen balioespena); D.3 a) (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3 g) (Produktu kimikoen biltegiratzeen egiaztagiriak); D.3 h) (Larrialdietarako materialen zerrenda); D.3 i) (Kubetak husteko maniobraren protokoloa); D.3 t) (Suteen aurkako babesari buruzko egiaztagiriak).

Halaber, lehen aipatutako epean, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du teknikari eskudunak emandako ziurtagiria. Bertan, instalazioak aurkeztutako proiektuarekin eta Ebazpen honetan xedatutakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla ziurtatuko du. Dena den, baldintza horiek bete ote diren egiaztatzeko, ingurumen organo honi adskribitutako zerbitzu teknikoek ikuskapen-bisita egingo dute.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urtez egongo da indarrean. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak Ebazpen honen xede den altzairu-granaila fabrikatzearen inguruan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

● Epearen barruan ebazpen honetako hirugarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu, baldin eta interesdunak ez duen behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen.

● Talleres Fabio Murga, S.A. enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Talleres Fabio Murga, S.A. enpresari, Balmasedako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 10a.

Ingurumeneko sailburuordea,

NIEVES TERÁN VERGARA.

I ERANSKINA

Talleres Fabio Murga, s.a. Enpresak balmasedako (bizkaia) udalerrian sustatutako altzairu-granaila fabrikatzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratuaren prozedura jendaurrean jartzeko izapidetzean aurkeztutako alegazioei erantzuna.

Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak Balmasedako (Bizkaia) udalerrian sustatutako altzairu granaila fabrikatzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratuaren prozeduraren baitan ingurumen organoak abian jarritako jendaurrean jartzeko izapidetze-epean, 50 alegazio-idazki berdin aurkeztu dira.

Hurrengo ataletan egindako analisietan agerian geratuko den moduan, erreferentziako instalazioaren ingurumeneko baimen bateratua eman ahal izateko, Ingurumen Sailburuordetza honek aurkeztutako alegazioetan adierazitako eta ingurumeneko baimen bateratu honen xede den instalazioari buruzko ingurumen-gai guztiak berrikusi ditu. Horrela, proiektuan jasotako neurri zuzentzaileak eta ingurumeneko baimen bateratuaren prozedura honen bidez osatutakoak instalazioak sor litzakeen ingurumenaren gaineko balizko eraginak minimizatzera bideratuta daude, teknika erabilgarri onenak aplikatuz, eta modu horretan, ingurumena bere osotasunean babestea lortze aldera.

Jarraian, aipatutako alderdiak kontuan nola izan diren xehetasunez erakusten da.

Alegazioak.

Fabio Murga, S.A. enpresa Bizkaia eta Burgoseko probintzien mugan kokatzen da, zehazki Ordunteko eremuan, Babestutako Natura-parkean.

Metal ferrosoen enpresa kokatu nahi den lekuaren eta leku horretan koka dadin eraitsi nahi den fabrikaren argazkiak erantsi dira.

Ikus daitekeen moduan, ingurumenari, fauna eta florari eragin diezaiokeen kaltea oso agerikoa da, baieztapen hori frogatuko duten xehetasun teknikoen beharrik izan gabe.

Berriz diot oso kutsagarria den fabrika bat Natura-parkea kokatzen den lursailaren erdian kokatu nahi da.

Bizkaiko probintziako biztanleei ez ezik, Burgoseko probintziako biztanleei ere eragingo die.

Mota honetako enpresen instalazioentzako industrialdeetan lursailak edo partzelak egonda, ez da logikoa natura-parkea izateagatik babestuta dagoen leku batean jarduera bat legeztatzea edo legeztatzeko asmoa izatea.

Gogoetak.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen helburua atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea da, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuko sistema bat ezarriz, horrela ingurumenaren babes maila altua lortzeko.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluan xedatutakoa betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko.

11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira.

Natur ondareari eta biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen lehen xedapen iragankorrean xedatutakoaren ondorioz, dauden instalazioen titularrek horretara egokitu behar dute 2007ko urriaren 30a baino lehen, eta egun horretarako ingurumeneko baimen bateratua izan beharko dute. Halaber, dauden instalazioek behin-behingoz jardun ahal izango dutela zehazten du, data horretatik 6 hilabeteko gehienezko epe batean, organo eskudunak ebazpen espresa eman gabe, ingurumeneko baimen bateratuaren eskaera 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen aurkeztu baldin bada.

Aipatu xedapen iragankorrean xedatutakoa betez, 2006ko abenduaren 22an Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak Balmasedako (Bizkaia) udalerriko La Magdalena pasealekuko 28. zenbakian garatzen den altzairu-granaila fabrikatzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zuen ingurumen organoaren aurrean.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean aurreikusitako izapideak bete ondoren, ebazpen honen bidez Talleres Fabio Murga, S.A. enpresari ingurumeneko baimen bateratua eman zitzaion, Balmasedako udalerrian dituen instalazioetan granaila fabrikatzeko jarduerarako.

Ingurumeneko baimen bateratu honetan jardueraren titularrak bere jarduera garatzeko orduan bete beharreko baldintzak eta eskakizunak jasotzen dira.

Bestalde, ingurumen organoaren artxiboetan jasotzen denez, 2009ko maiatzaren 29an Luis Resusta Urruticoechea jaunak, Talleres Fabio Murga, S.A. enpresaren izenean eta ordezkaritzan, altzairu-granaila fabrikatzeko fabrika berri baterako ingurumeneko baimen bateratua eskatu zion organo honi, Balmasedako udalerriko «El Rebollar» UA-4 sektorean eta Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak sustatua.

Proiektu hau proiektuen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Errege Dekretu Legegilean jasotako balizko proiektuen artean dagoenez, 2008ko abuztuaren 1ean aipatu arauaren 8.1 artikuluan aurreikusitako aurretiazko kontsulten izapidetzea abiatu zen, sustatzaileak horrela eskatuta. Izapidetze hori sustatzaileak 2008ko abenduaren 22an bidalitako txostenarekin amaitu zen. Txosten horretan sustatzaileak aurkeztu beharreko agirietan kontuan hartu behar diren xehetasunen zabaltasuna eta maila zehazten dira, ingurumeneko baimen bateratua eskatzeko ondorioetarako, eta baita ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa ere.

Bestalde, aurkeztutako dokumentazio guztia aztertu egin da, eta aurreko paragrafoan aipatutako txostenaren edukia ikusita, azkenean dokumentazio osagarria aurkeztea eskatzen duten alderdien zerrenda zehaztu da. Joan den 2009ko urriaren 22an aipatu dokumentazioa aurkez zezan eskatu zitzaion instalazioaren titularrari.

Sustatzaileak eskakizun honen xede diren agiri osagarriak bidali ondoren eta Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak horiek nahikoak direla adierazi ondoren, organo honek kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 16. artikuluak aipatzen duen jendaurrean jartzeko izapidetzea adostuko du, Talleres Fabio Murga, S.A. enpresak sustatutako fabrika berriari dagokion ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa eta ingurumeneko baimen bateratuari dagokionez.


Azterketa dokumentala