Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2013ko abenduaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5374

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 18koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren Arloko errektoreordearena. Honen bidez, agintzen da Euskal Herriko Unibertsitatearen protokolo gaurkotua, presondegietan diren pertsonei buruzkoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Ebazpen honen helburua da Euskal Herriko Unibertsitatearen protokoloa gaurkotzea, hau da, presondegietan diren pertsonei buruzkoa eguneratzea, betiere Europako Unibertsitate Eremua aintzat harturik.

Honekin batera doan egokitzapena Gobernu Kontseiluak onetsi zuen 2013ko uztailaren 18an.

Aipaturiko guztia kontuan hartuta, eta otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, 10.2. artikuluan dioena betez (2004-03-12ko EHAA), honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2013ko uztailaren 18an hartutako Erabakia. Horren bidez, gaurkotu egin dira, erabaki honetako I. eranskinean jasotako moduan, presondegietan diren pertsonei buruz Euskal Herriko Unibertsitatearen protokoloko hainbat artikulu, zehazki, protokolo horretako 3. artikuluaren 1. atala, e) eta f); 4. artikulua, 3. eta 5. atalak; 5. artikulua, 1. atala; 9. artikulua, 1. atala eta lehen xedapen iragankorra (2005eko irailaren 16ko EHAA).

Leioa, 2013ko uztailaren 18a.

EE (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA)

Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren Arloko errektoreordea,

MAITE ZELAIA GARAGARZA.

PRESONDEGIETAN DIREN PERTSONEI BURUZKO EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN PROTOKOLOAREN EGUNERATZEA

3. artikulua.– Titulazioen eskaintza:

3.1.– Gobernu-kontseiluak titulazioen eskaintza onartu beharko du, beroriek eskaintzen dituzten unibertsitate-ikastegiekin kontsulta egin ostean. Eskaintza hori Protokolo honi atxikiko zaio gehigarri bezala:

e) Protokolo honetan eskainita, titulazioek praktiken portzentaia aski garrantzitsua dutenean, beste era bateko egokitzapen pedagogikorik ez dutela, hauetan matrikula egin nahi duten ikasleek kontutan hartu beharko dute aipatutako praktikak eta hauei dagozkien kredituak bete ahal izateko, praktikak burutzeko aukera eskaintzen duen guneren batera joan beharko dutela, presondegietako legeriak ezartzen dituen baimenez baliaturik.

f) Ikastegi batean baino gehiagotan eskaintzen diren titulazioei eta espezialitateei dagokienez, unibertsitate-ikastegi bakarrari esleituko zaio irakaskuntza-era hau.

4. artikulua.– Gradu eta Graduondora sartzeko betebeharrak:

4.3.– Izena eman eta onarpenaren baieztapena hirugarren pertsona baten bidez edo telegrama, fax edo posta ziurtatuaren bidez egin beharko da, eta noralekuan deialdi bakoitzean (ekain, uztailean) izen ematea baieztatzeko aurreikusitako azken data baino lehen jaso beharko dira.

4.5.– Matrikula egiteko epea indarreango araudiak ezarritakoa izango da. Matrikularen ordaintzea gainerako ikasleek darabilten modu berean burutuko da eta, hala balegokio, protokolo honetan parte hartzen duten ikasleentzako beka-erregimenean ezarriko den moduan.

5. artikulua.– Ikasketa desberdinak aldi berean egitea.

5.1.– Ikasketa desberdinak aldi berean egiteko aukera arautegi nagusiak aztertuko ditu, egin gura diren ikasketa berriak protokolo honi adskribituriko titulazioen eskaintzaren barruan egotea besterik eskatzen ez delarik.

9. artikulua.– Estalduraren igortzea.

9.1.– Oinarrizko arauei dagokienez, hitzez hitz aplikatuko dira UPV/EHUko gainerako ikasleei eragiten dieten xedapenak, honako arlo hauek arautzen dituztenak: aukera askea, egokitzapena eta baliokidetzak, kredituen aitorpen eta transferentzia, eta ezohiko deialdia.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA
2013-2014 IKASTURTERAKO GRADUKO IKASKETEN ESKAINTZA
Arabako campusa

Letren Fakultatea:

Ingeles ikasketetako gradua

Euskal ikasketetako gradua

Filologiako gradua

Historiako gradua

Artearen historiako gradua

Bizkaiko campusa

Bilboko Enpresa ikasketen unibertsitate eskola:

Negozioen kudeaketako gradua

Lan harremanen unibertsitate eskola:

Lan harremanen eta giza baliabideetako gradua

Ekonomia eta enpresa zientzien fakultatea:

Ekonomiako gradua

Finantza eta aseguruetako gradua

Zerga sistemako eta administrazio publikoko gradua

Marketineko gradua

Gipuzkoako campusa

Donostiako Enpresa ikasketen unibertsitate eskola:

Enpresen administrazio eta zuzendaritzako gradua

Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola:

Haur hezkuntzako gradua

Lehen hezkuntzako gradua

Zuzenbide Fakultatea:

Zuzenbideko gradua

Kriminologiako gradua

Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea:

Gizarte antropologiako gradua

Gizarte hezkuntzako gradua

Filosofiako gradua

Pedagogiako gradua

Psikologia Fakultatea:

Psikologiako gradua

Informatika Fakultatea:

Informatikaren Ingeniaritzako gradua

2013-2014 IKASTURTERAKO GRADUONDOKO IKASKETEN ESKAINTZA

Landare Biologia eta Ekologia Saila

Garapen Iraunkorra et Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO katedra

Ingurumena eta Iraunkortasunean Espezialistaren berezko titulua


Azterketa dokumentala