Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2013ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
5278

IRAGARKIA, eraikuntza-obrak egikaritzeko kontratuen lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Departamentu Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia:

I.– 065/2012/C01/B-77.

II.– 070/2012/C01/B-78.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena:

I.– 1. lotea: Leioan, Leioandiko 38. sektoreko XI. partzelan 108 BOE eraikitzeko obren egikaritzea.

II.– 2. lotea: Leioan, Leioandiko 38. sektoreko XII. partzelan 96 BOE eraikitzeko obren egikaritzea.

b) Loteen araberako banaketa: bai.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna:

I.– 065/2012/C01/B-77: 22 hilabete.

II.– 070/2012/C01/B-78: 22 hilabete.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezin izango dituzte adierazitako guztizko zenbatekoak gainditu, ezta fasez faseko gehienezko zenbatekoak ere:

I.– 1. lotea: Leioan, Leioandiko 38. sektoreko XI. partzelan 108 BOE, gehigarriak eta horri lotutako urbanizazioa eraikitzeko obren egikaritzea.

Kontratuaren aurreikusitako balioa: 11.583.660,00 euro BEZik gabe.

Ereduzko aurrekontua: 10.530.600,00 euro (PEC), BEZik gabe.

II.– 2. lotea: Leioan, Leioandiko 38. sektoreko XII. partzelan 96 BOE, gehigarriak eta horri lotutako urbanizazioa eraikitzeko obren egikaritzea.

Kontratuaren aurreikusitako balioa: 9.699.862,70 euro, BEZik gabe.

Ereduzko aurrekontua: 8.818.057,00 euro (PEC), BEZik gabe.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da aplikatzekoa.

Behin betiko bermea: kontratuaren guztizko % 2, BEZik gabe, eta kontratuaren guztizko % 3, BEZik gabe.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2013ko abenduaren 24a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da aplikatzekoa.

b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

Kaudimen ekonomikoa: honako baldintza hauek guztiak betetzea eskatzen da:

– Enpresaren likidezia-indizea % 5 baino handiagoa izatea.

– Kaudimen ekonomikoaren ratioa 1 baino handiagoa izatea.

Enpresak aurkeztu behar dituen urteko ikuskatutako kontuak azken ekitaldian ikuskatutakoak izan behar dute, enpresaren administrazio-kontseiluak egin behar ditu eta behin betiko ikuskaritza-txostena erantsi behar zaie.

Kaudimenaren eta likideziaren indizeak kalkulatzeko modua:

Likidezia (%) = Erabilgarria/Pasibo Korrontea * 100.

– Erabilgarritzat honako hauek hartzen ditugu: eskudirua, aktibo likido baliokideak eta urteko kontuen aldi baterako finantza-inbertsioak.

– Pasibo korrontetzat honako hauek hartzen ditugu: epe laburreko pasiboa. Kalkulu horretatik kanpo soilik geratuko dira «pasibo korrontea» epigrafean jasotako zenbait zenbateko, betiere, urteko ikuskatutako kontuei eransten zaien egoera-balantzean zehazten bada 12 hilabetetik gorako iraungitzea dutela.

– Aktibo korrontetzat honako hauek hartzen ditugu: epe laburreko aktiboa. Kalkulu horretatik kanpo soilik geratuko dira «aktibo korrontea» epigrafean jasotako zenbait zenbateko, betiere, urteko ikuskatutako kontuei eransten zaien egoera-balantzean zehazten bada 12 hilabetetik gorako iraungitzea dutela.

Kaudimen ekonomikoa (maniobra-fondoa) = Aktibo korrontea / Pasibo korrontea.

– Adierazle hori kalkulatzeko enpresak aurkezten dituen ikuskatutako urteko kontuetako Aktibo korrontearen eta Pasibo korrontearen epigrafeak hartuko dira kontuan, bertan azaltzen diren moduan.

Enpresa enpresa-talde batean sartuta badago eta ezin badu eskatutako bi baldintzetako bat bere urteko bakarkako kontuen bidez egiaztatu, honako beste modu hauetan egiaztatu ahal izango du:

– Administrazio Kontseiluak eginiko ikuskatutako eta bateratutako urteko kontuak aurkeztuta; kontu horietan, baldintza guztiak bete beharko dira eta enpresa matrizearen confort-letter deiturikoa –enpresa lizitatzailearen erantzule izateko konpromisoa jasotzen duena– ere bilduko du. Lizitaziora enpresa matrizea aurkezten bada, nahikoa izango da Kontseiluak eginiko eta baldintza guztiak betetzen dituzten ikuskatutako eta bateratutako urteko kontuak aurkeztea.

– Enpresa lizitatzailearen talde berdinekoa den enpresa bateko ikuskatutako urteko kontuak confort-letter deiturikoarekin (urteko banakako kontuak aurkezten dituen taldearen enpresak sinatuta) batera aurkeztea, betiere enpresa horrek pleguan ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu.

Espedienteetan eskatutako gutxieneko fidagarritasun teknikoa eta profesionala.

Azken 10 urteetan lizitazioaren % 100etik gorako aurrekontuarekin etxebizitzak eraikitzeko gutxienez obra bat egikaritu izana eskatzen da, egikaritze egokiaren ziurtagirien bidez abalatua; ziurtagiri horietan, obren zenbatekoa, datak eta egikaritzeko tokia adieraziko dira, eta obrak lanbideari dagozkion arauei jarraiki egin ziren eta behar bezala amaitu ziren zehaztuko da. Aldi Baterako Enpresa Elkarteen kasuan, horietan izandako partaidetzaren araberako esperientzia hartuko da kontuan.

Obrako organigrama gutxienez honako profilek osatuko dute:

– Arduradun nagusia, edo Obrako ordezkaria edo talde-burua. Pertsona honek Aparejadore, Arkitekto edo Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritza titulua izan dezake. Gutxienez 5 urteko esperientzia izango du etxebizitzen eraikuntzan eta BOEren bi sustapen eginda izango ditu. Obra-burua, Instalazio arduraduna/k, Kalitate, Segurtasun eta Ingurumen arduraduna/k eta Saldu Osteko Zerbitzuko arduraduna pertsona honen menpe egongo dira.

– Obra-burua. Gutxienez Aparejadore titulua izango du. Gutxienez 5 urteko esperientzia izango du etxebizitzen eraikuntzan eta BOEren bi sustapen eginda izango ditu. Obra-arduraduna/k eta administraria/k pertsona honen menpe egongo dira.

– Instalazio arduraduna/k. Gutxienez Industri Ingeniari titulua izango du. Gutxienez 5 urteko esperientzia izango du etxebizitzen eraikuntzan eta BOEren bi sustapen eginda izango ditu.

– Kalitate, Segurtasun eta Ingurumen arduraduna/k. Gutxienez 3 urteko esperientzia izango du etxebizitzen eraikuntzan eta BOEren bi sustapen eginda izango ditu.

– Saldu Osteko Zerbitzuko arduraduna. Aparejadore titulua izango du. Gutxienez 2 urteko esperientzia izango du etxebizitzen eraikuntzan eta BOEren bi sustapen eginda izango ditu.

– Obra-arduraduna. Gutxienez 5 urteko esperientzia izango du etxebizitzen eraikuntzan eta BOEren bi sustapen eginda izango ditu. Pertsona honen menpe egongo dira garabilaria, ofizialak eta segurtasuna eta garbitasuna.

Eskaintza aurkezten den unetik eraikuntza-enpresak taldea 30 hilabetez mantentzeko konpromisoa hartzen du (obrak bukatzeko aurreikusitako denbora). Batez ere, obra-burua eta arduradun nagusia.

SPKLTBaren 63. artikuluan xedatutakoari jarraiki, beste erakunde batzuen kaudimenean eta baliabideetan oinarrituta egiaztatu ahal izango du enpresaburuak kaudimena. Horretarako, baliabide horiek dituen enpresarekin izenpetutako akordio bat sartu beharko du B gutun-azalean.

8.– Esleitzeko irizpideak.

1) Eskaintza ekonomikoa (66).

2) Eskaintza ekonomikoaren balorazio xehatua (7).

3) Plangintzaren analisia eta dokumentazioaren koherentzia (05)

4) Eskainitako bermeen inguruko hobekuntzak (10).

5) Iraunkortasunari buruzko hobekuntzak (08).

6) Saldu osteko zerbitzuaren inguruko hobekuntzak (04).

9.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko urtarrilaren 9a Ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 6 hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Data: 2014ko urtarrilaren 27a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2013ko azaroaren 21a.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web orria: www.visesa.com

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 21a.

VISESAko zuzendari nagusia,

MARCOS MURO NÁJERA.


Azterketa dokumentala