Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2013ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5273

EDIKTUA, 2013ko azaroaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez «Obralava, S.L.» enpresari ondoko ebazpena jakinarazten zaion.

José Javier Losantos Omar jaunak, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendari denak,

Honako hau jakinarazten du: laneko arriskuei aurrera hartzearen arloan, «Obralava, S.L.» (IFK: B01421866) enpresari eta solidarioki «Gestión Técnica y Ejecución de Obras, S.A.» enpresari jasotako I12008000039769 zk.ko arau-hauste aktari dagokionez, «Obralava, S.L.» (IFK: B01421866) enpresaren ordezkaritzak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko 2009-05-11ko Ebazpena eman denez gero, «Obralava, S.L.» (IFK: B01421866) enpresak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen, eta Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1. Epaitegiak Epaia eman zuen, baltzu horrek aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baietsi egiten duena.

Epai horren aurka, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak apelazio-errekurtsoa aurkeztu zuen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako 2013ko irailaren 18ko Epaiaren bitartez, batetik, baietsi egin zen errekurtso hori, eta, bestetik, errebokatu egin zen aipatu epaitegiaren epaia.

Hortaz, zehapena pagatzea bidezkoa denez gero, eta ordainketa horren gaineko jakinarazpena «Obralava, S.L.» enpresari ezin egin izan zaionez, jasota dagoen helbidean (Federico Baraibar 6, behealdea, Vitoria-Gasteiz) ahaleginak egin diren arren, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera egiten da jakinarazpen hura.

Hortaz, Obralava, S.L.» enpresak edo «Gestión Técnica y Ejecución de Obras, S.A.» enpresak ordaindu behako du ezarritako zehapena, Eusko Jaurlaritzako ordainketa-pasabidearen bitartez, Internet-eko helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago

Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:

Diru-bilketarako Prozeduraren Kidea (DPK): 9050794.

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

Erreferentzia: 0108022800106.

Identifikazioa: 061213.

zenbatekoa: 40.986 euro.

Ordainketa hori hala egiten ez bada, premiamendu bidez kobratzeko administrazio-egintza betearazlea abiatuko da, eta premiamenduaren eta berandutza-interesen errekargua sortuko da berehalakoan, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Zerga-bilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuaz.

Aipatu enpresarentzako jakinarazpen balio dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan aurreikusitako eran argitarazten da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 13a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala