Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2013ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5272

EDIKTUA, 2013ko azaroaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Gestión Técnica y Ejecución de Obras, S.A. enpresari honako ebazpen hau jakinarazteko dena.

Nik, José Javier Losantos Omar, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak, honako hau jakinarazten dut:

Obralava, S.L.ri eta, modu solidarioan, Gestión Técnica y Ejecución de Obras, S.A.ri lan-arriskuen prebentzio alorrean jarritako I12008000039769 arau-hauste akta dela-eta, Obralava, S.L. –IFZ B01421866– enpresaren ordezkariak jarritako gorako errekurtsoa ezesten duen ebazpena eman zen 2009ko ekainaren 11n. Ebazpen horren aurka, Obralava, S.L.k administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak errekurtsoa onesten duen epaia eman zuen.

Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa jarri zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak; errekurtso hori onartu egin zen eta aipatu epaitegiaren epaia baliogabetu egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzien Salak, 2013ko irailaren 18ko epaiaren bidez.

Beraz, zehapena ordaindu egin behar denez, eta, saiatu izan arren, Gestión Técnica y Ejecución de Obras, S.A.ri –Julian Etxeberria 9-1.a; 20600 Eibar– ezin izan diogunez jakinarazi ordainketa egin behar duela, ediktu honen bidez jakinarazten zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ondorioz, Obralava, S.L.k edo Gestión Técnica y Ejecución de Obras, S.A.k ordaindu egin beharko du jarri zaien zehapena, eta Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea erabili beharko du horretarako, interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago

Honako hauek dira ordainketa egin ahal izateko behar diren datuak:

Dirubilketa Prozeduraren Kodea (DPK): 9050794.

Erakunde igorlea: 04833001-522.

Erreferentzia: 0108022800106.

Identifikazioa: 061213.

Zenbatekoa: 40.986 euro.

Horrela ez badute egiten, premiamendu bidezko administrazio-egintza betearazlera joko da kobratzeko, eta berehala ezarriko da premiamendu eta berandutza-interesengatiko gainordaina, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Erregelamendu onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Aipatu enpresari jakinarazteko balio dezan, ediktu hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritako eran argitaratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 13a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala