Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2013ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5266

IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen Ebazpena jakinarazten duena. Horren bidez, SD1-04636/10 espedientean jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitzako sailburuordeak Ebazpena eman zuen 2013ko irailaren 20an, Beatriz Soto Rodríguez andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa baiesten zuena.

Ezin izan zaionez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, haren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesatuak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekua dagoen lurralde-ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala