Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2013ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5263

EDIKTUA, 372/13 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Josefa Lopez Reciok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede ematen dut:

372/13 falta-judizioan, epaitegi honetako epaile Gonzalo Martín Vazquezak epaia eman zuen 2013-07-02an.

Gonzalo Martín Vázquezek, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak ikusi ditu 372/13 falta-judizioko auto hauek, ustezko mehatxu-faltak direla-eta bideratuak, Zigor Kodeko 620. artikuluan zehaztuak. Hauek hartu dute parte: Jilali Ezzouaqui El Hilali eta Juan Carlos Santos López salatzaile gisa, eta Ismael Samadi Samadi eta Rahal Sadeq Basraoi salatu gisa.

Juan Carlos Santos López kondenatzen dut, Zigor Kodeko 620.1 artikuluan tipifikatuta dagoen mehatxu-falta baten erantzule delako, zeinak erantzukizun kriminala baitu; eguneko 5 euroko isuna ordaindu beharko du, 20 egunez. Ordaindu ezean, Zigor Kodeko 53. artikuluan aurreikusten den erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du. Kostuak ere berari ezartzen dizkiot.

Ebazpen hau irmo bilakatzen denean, berehala suntsi bedi epaitegi honetan gordailututako konbikzio-pieza (labana bat), zeinaren argazkia atestatuaren 15. folioan baitago. Horretarako, epaitegi honetako Polizia Judizialak esku hartuko du, berak burutuko baitu suntsiketa materialki. Eta, ondoren, dagokion txostenaren bidez emango du horren berri.

Jilali Ezzouaqui El Hilali, Rahal Sadeq Basraoi eta Ismael Samadi Samadi absolbitzen ditut egotzi zaizkien mehatxu-faltetatik.

Rahal Saceq Basraoi (NAN/IFN: 79222456Z) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez, epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko urriaren hogeita batean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala