Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2013ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5262

EDIKTUA, 568/13 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Josefa Lopez Reciok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede ematen dut:

568/13 falta-judizioan, 2013-09-20an epaia eman duela Gonzalo Martín Vazquez epaitegi honetako magistratuak. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

Eibar, bi mila eta hamahiruko irailaren 20a.

Gonzalo Martín Vázquez jaunak, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratuak, ikusi egin ditu 568/13 falta-judizioko autoak, ustezko mehatxu-falta batzuk direla-eta bideratu direnak (Zigor Kodea, 620. artikulua). Auto horietan, salatzailea Juan Manuel Jiménez Benito jauna izan da, eta Roberto Poveda Rogado jauna salatua.

Kondenatu egiten dut Roberto Poveda Rogado jauna, Zigor Kodeko 620.1 artikuluan jasota dagoen mehatxu-falta baten egilea delako, non erantzukizun kriminala baitu; eguneko 5 euroko isuna ordaindu beharko du, 20 egunez. Ordaindu ezean, Zigor Kodeko 53. artikuluan aurreikusten den erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du. Kostuak ere berari ezartzen dizkiot.

Roberto Poveda Rogado (NAN/IFN: 15397389Q) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko urriaren hogeita batean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala