Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2013ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5260

EDIKTUA, 779/13 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Josefa Lopez Reciok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede ematen dut:

779/13 berehalako falta-judizioan, 2013-09-03an epaia eman zuen epaitegi honetako epaile Cristina Vicente Notario andreak; hona hemen epai horren idazpurua eta epaitza:

Eibarko (Gipuzkoa) eta bere barrutiko Instrukzioko 2 zenbakiko epaileak ikusi ditu 779/13 falta-judizioko autoak, ebasketa-falta bat dela-eta. Ministerio Fiskala da alderdi salatzailea, eta Mioara Gina Nedelcu eta Constantin Cosmin Otvos salatuak, 502693 eta Y0847153P NAN zenbakiak dituztenak. Errumanian jaioak dira, 1979-02-18an eta 1977-01-13an hurrenez hurren. Egun, Eibarren bizi dira biak, helbide honetan: Tiburzio Anitua kalea 27, 15 B.

Kondenatu egiten ditut Gina Nedelcu Midara eta Cosmin Otvos Constantin, Zigor Kodeko 623.1 artikuluan jasotako ebasketa-falta bat egin baitute. Horrenbestez, 40 egunetan zehar, egunean 4 euroko isuna ordaindu beharko dute; guztira, 160 euro. Ordaintzen ez badute, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango dute: ordaintzen ez duten bi kuotako, egun bateko askatasuna kenduko zaie. Kostuak ere haiek ordainduko dituzte.

Erantzukizun zibila dela-eta, Gina Nedelcu Midara-k eta Cosmin Otvos Constantinek 41,39 euroko zenbatekoa ordainduko diote Eroskiri modu solidarioan.

Mioara Gina Nedelcu andrea (bizileku-baimena: 502693) eta Constantin Cosmin Otvos jauna (bizileku-baimena: Y0847153P) non dauden ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaie. Ebazpen horren aurka, demandatuek apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko urriaren hemezortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala