Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2013ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5259

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 670/09 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 670/09 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Arkaitz Galvan Cortes.

Abokatua.

Prokuradorea. Llorente.

Demandatua: Danae Fumero Perez eta Danae Fumero Perez.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

EPAITZA

Baietsi egiten dut auzitegietako prokuradore Josefina Llorente Lópezek Arkaitz Galván Cortés jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Danae Fumero Pérez andreak eta Arkaitz Galván Cortés jaunak osatzen duten ezkontza dibortzioz deseginik dela deklaratzen dut, deklarazioak dakartzan legezko ondorio guztietarako.

Ez da hartzen prozesuko kostuen gaineko erabakirik.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1837 0000 33 067009. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Danae Fumero Perez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost eguneko epean.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2010eko azaroaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala