Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2013ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5257

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 486/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da, eta honakoak dira haren idazpurua eta xedapenak:

426/13 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko azaroaren bosta.

Alderdi demandatzailea: Maria Fernanda Candelo Siachoque.

Abokatua: Maria Felisa Palacios Martínez.

Prokuradorea: Juan Carlos Ruiz Gutierrez.

Alderdi demandatua: Felix Rodolfo Vivas Espinoza.

Parte-hartzaileak Fiskaltza.

Judizioaren gaia: guraso eta seme-alabentzako neurriak hartzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Ruiz Gutierrez prokuradoreak Maria Fernanda Candelo Siachoque andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, XXXXX adingabearentzako elikagaiak erreklamatzearen gaineko hitzezko judizioari buruzkoa, haren aita den Felix Rodolfo Vivas Espinoza auzi-iheslariaren aurkakoa. Fiskaltza ere izan da parte. Hori dela eta, bien alaba adingabearentzako honako neurri hauek hartzea erabakitzen dut:

1.– XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio, Maria Fernanda Candelo Siachoque andreari; guraso-ahala ere berak izango du.

2.– Ez da bisita-erregimenik ezarriko jagoletza ez duen gurasoaren alde, telefono bidezko komunikazio-erregimenari eusten zaiolarik, edo beste edozein bide telematikori, aita eta alabaren arteko komunikazioa bermatzeko, eta betiere adingabearen ikasketa-ordutegiak eta -ohiturak errespetatuz.

3.– Mantenu-pentsio bat ezartzen da, alabaren alde, Felix Rodolfo Vivas Espinoza jaunak ordaindu beharko duena. Hilabeteko zenbatekoa aitak hilabetean jasotzen dituen sarrera garbien ehuneko hogeita bostaren adinakoa izango da. Zenbateko hori aurreratuta ordainduko du, hain zuzen ere, hilaren lehenengo bost egunetan. Dirua Maria Fernanda Candelo Siachoque andreak izendatzen duen kontu-zenbakian sartu beharko du.

4.– Bien alabak izaten dituen ezohiko gastuak bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte.

Ez da berariazko erabakirik hartzen kostuei dagokienez.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: 4710). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Félix Rodolfo Vivas Espinoza non dagoen ez dakigunez, idazki hau ematen da, jakinarazpen-zedulatzat balio dezan.

Bilbo (Bizkaia), 2013ko azaroaren 7a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala