Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2013ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5251

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 13koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizioari zuzendutako diru-laguntzen deialdian (EIMA 1) erabiltzeko dagoen zenbateko osoa aldatzekoa.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 2ko Aginduaren 6.1 artikuluak xedatzen duenez (2013ko irailaren 16ko EHAA), Agindu honen diru-laguntzetarako 461.414 euroko zenbatekoa emango da, 2013ko ekitaldian, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu partidaren kontura.

Aginduaren 6.2 artikuluari jarraituz, diru-zenbateko osoa alda daiteke, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren beste diru-laguntza programa batzuetan, eta zenbateko horien ebazpena hartu aurretik, agortu gabeko partidarik balego. Aldaketaren berri Hezkuntzako sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da.

Diru-laguntzetarako deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita, eta 2013ko irailaren 2ko Aginduaren 6.2 artikulua bete dadin, hauxe

EBAZTEN DUT:

2013ko EIMA 1 diru-laguntza deialdiko zenbateko osoari 18.260,06 euro gehitzea, 2013ko EIMA 4 programaren agortu gabeko diru-partidaren kontura.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 13a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.


Azterketa dokumentala