Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2013ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5250

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 18koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, turismo enpresak modernizatzeko laguntza programa arautu zuen aginduan 2013ko ekitaldirako jasotako laguntzak emateko aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den argitaratzen duena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak ezarritakoaren babesean.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez, turismo enpresak modernizatzeko laguntza programa arautu zen.

2013ko uztailaren 26an jarri zen jendaurrean turismo enpresak modernizatzeko laguntzen deialdia 2013ko ekitaldirako, eta horretarako 300.000 euro bideratu ziren. 2013ko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zen 2013ko uztailaren 5ean agortu zela ekitaldi honetarako jarritako aurrekontu kreditua. Hala ere, indarreko legerian ezarritakoarekin bat eginda, urriaren 23ko Ebazpenaren bidez, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan izanda, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren beste programa batzuk burututakoan ahitu gabe geratzen bada, jakinarazi zen kreditu hura handitu zela.

Turismo enpresak modernizatzeko laguntza programa arautzen duen Aginduaren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat eginda, eta agortu egin denez 2013ko ekitaldirako laguntzotarako bideratutako diru kopurua, halaxe jakinarazi behar da.

Adierazitako guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea 2013ko uztailaren 11n osatuta zeuden espedienteekin agortu egin zela turismo enpresak modernizatzeko laguntzak emateko 2013ko ekitaldirako jarritako aurrekontu kreditua. Laguntza horiek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez xedatu ziren, agindu horren bitartez arautu baitzen gorago aipatu programa.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 18a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

ITZIAR EPALZA URQUIAGA.


Azterketa dokumentala