Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5010

EBAZPENA, 2013ko irailaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, «Euro MPM -Proiektu Zuzendaritzaren Europako Masterra» tituluko ikasketa planean egindako aldaketak argitaratzeko agindua emateko dena.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldarazitako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan, 28. artikuluan, zehaztuta dago prozedura egiaztatuta dauden ikasketa planak aldatzeko, eta Kalitatea Ebaluatu eta Akreditatzeko Estatuko Agentziaren (ANECA) komunikazioa igorri du adieraziz onartzen dituela «Unibertsitate masterra: Material Berriak» ikasketetako planean egindako aldaketak (Ikasketa plan hori Ministroen Kontseiluak 2011ko uztailaren 1ean hartutako akordioaren bidez ezarri, eta 2011ko abuztuaren 4ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zen Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2011ko uztailaren 11n emandako erabakiari jarraituz). Horrela, bada, horri guztiari jarraiki, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Agindua ematea argitaratzeko «Euro MPM -Proiektu Zuzendaritzaren Europako Masterra» tituluko ikasketa planean egindako aldaketak, eranskinean jasotakoari jarraituz. Ikasketak Euskal Herriko Unibertsitateak eta Fachhoschule Dortmund University of Applied Sciencek elkarrekin antolatzen dituzte, eta aldaketa horren bidez Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2011ko abenduaren 5eko erabakiaren bidez argitaratutako ikasketa plana aldarazi da (2012ko otsailaren 14an argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean, eta 2012ko otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean).

Ikasketa planean egindako aldaketek 2012-2013 ikasturtetik aurrera izango dituzte ondorioak.

Leioa, 2013ko irailaren 2a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzeaz (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko errektoreordea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala