Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2013ko azaroaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4751

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kulturako sailburuaren 2013ko abuztuaren 19ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bitartez, Trinidad Mugica Aseguinolazari ireki zaion diziplina-espedientea ebazten da.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako agindua, 2013ko abuztuaren 19koa, ezin izan zaio Trinidad Mugica Aseguinolaza andreari jakinarazi, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluak; ediktu honen bidez, zitazioa egiten zaio Trinidad Mugica Aseguinolaza andreari, agertu dadin Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Andia kalea, 13, Donostia), goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00era. Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Trinidad Mugica Aseguinolaza andreari jakinarazpena egiteko ematen da hau.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 17a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala