Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2013ko azaroaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4750

IRAGARKIA, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, «Asociación Empleaeuskadi» enpresaburuen elkartearen eratze-agiriak gordailatu direla aditzera emateko dena.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuko 4. artikuluan ezarritakoa betez, eta interesdunek egokitzat jotzen dutena iragarki hau argitaratu eta 8 eguneko epean idatziz alega dezaten, honako hau ematen da aditzera: María José Tato Mera (NAN: 30646827-V) «Asociación Empleaeuskadi» enpresaburuen elkartearen eratze-agiriak aurkeztu dituela Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan.

Lurralde-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

Lanbide-eremua: izenak dioena.

Halaber, estatutuak aldatzeko aktaren sinatzaileak honako hauek direla jasotzen da:

María José Tato Mera andrea; NAN: 30848827-V (lehendakaria).

Francisco José Sustacha Ortega jauna; NAN: 30599960-R (diruzaina).

Lourdes Azcoaga Bastida andrea; NAN: 15353096-K (idazkaria).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 8a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala