Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2013ko azaroaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4742

EBAZPENA, 2013ko urriaren 11koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bitartez, deialdi publikoaren bidetik, honako prozedura hastea erabakitzen baita: Bermeoko (Bizkaia) portuan amarralekuak erabiltzeko baimenak emateko dena.

Bermeoko portuak baditu profesionalentzat ez diren aisia-ontzientzako amarratze-instalazioak; eta horiek okupatzeko, amarralekuak erabiltzeko baimena edo titulu administratibo bat izan behar da aldez aurretik.

Euskal Autonomia Erkidegoaren titularitatepeko postuetan baimen horiek emateko prozedura ezarrita dago agindu honetan: Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Agindua, zeinarekin honako prozedura hau arautzen baita: Euskal Autonomia Erkidegoaren titularitatepeko portuetan eta portu-instalazioetan, profesionalentzat ez diren aisia-ontzien titularrek amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko dena. Eta agindu horren 3. artikuluan zehazten denez, amarralekuak lortzeko eskabideak egiteko epe bat irekiko du Administrazioak, hain justu ere eskudun agintaritzaren ebazpen bidez egindako deialdiaren iragarki batekin, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den.

Aurrekoagatik guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 6.e) eta 14.1.m) artikuluek eta Euskal Autonomia Erkidegoaren titularitatepeko portuetan eta portu-instalazioetan, profesionalentzat ez diren aisia-ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura arautzen duen Garraio eta Herri Lanetako sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduak zuzendaritza honi ematen dizkioten ahalmenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deialdi publikoaren bitartez, honako prozedura honi hasiera ematea: Bermeoko portuan amarralekuak erabiltzeko baimenak emateko dena, betiere ebazpen honen eranskinean jasotako oinarriekin bat etorriaz.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraioetako sailburuordeari edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunenetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 11.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.

Eranskina
OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

1.– Deialdi honen xedea hauxe da: Bermeoko portuan amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak ematea.

2.– Profesionalentzat ez den aisia-ontzi baten titular den orok aurkez dezake eskabidea.

Bigarrena.– Eskainitako amarralekuak.

1.– Laurehun eta bat (401) amarraleku eskaintzen dira, ondoren zehaztu bezala banaturik:

– Pantalanerako 370 amarraleku, zeinetarik:

– 359 amarraleku, fingerdun pantalanerakoak; horietarik 128: gehieneko luzera 6 metrorainokoa edo hortik beherakoa dutenak; 53: luzera handiena 6 metrotik gorakoa eta 7 metrorainokoa edo hortik beherakoa dutenak; eta gainontzeko amarralekuak: gehieneko luzera 7 metrotik gorakoa eta 8 metrorainokoa edo hortik beheraka duten ontzientzako izango dira.

– Pantalanerako gainontzeko amarralekuek ez dute finger-ik; eta euretariko 6: 6 metrorainoko gehieneko luzera duten ontzientzako dira, horietarik 3: gehieneko luzera 6 metrotik gorakoa eta 7 metrorainokoa edo hortik beherakoa dutenentzako; eta gainontzeko amarralekuak: gehieneko luzera 7 metrotik gorakoa eta 8 metrorainokoa edo hortik beherakoa duten ontzientzako.

– Aldi baterako buiarako 31 amarraleku; horietarik 4: luzera 6 metrotik gorakoa eta 7 metrorainokoa edo hortik beherakoa duten ontzientzako, haietan maniobrak egiteko dituzten zailtasunak direla-eta; eta gainontzeko 27 amarralekuak: gehieneko luzera 8 metrotik gorakoa duten ontzientzako.

2.– Administrazioak badu eskumenik erabilgarri diren amarralekuen ezaugarriak eta kopurua aldatu, murriztu edo handitzeko, betiere antolaketa-planekin bat teorías.

Hirugarrena.– Eskabideak.

1.– Eskatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko da eskabidea, betiere normalizatutako ereduaren araberakaoa, eredu hori doan emango da honako leku hauetan: Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan (Elcano 3 behea, Bilbao), eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1, 7. solairua, Vitoria-Gasteiz); betiere astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

2.– Halaber, Eusko Jaurlaritzaren orrialde elektronikoan, www.euskadi.net, ere jaso ahal izango da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari dagokion atalean - Garraioak - Portu eta aireportuak - kirol portuetan amarralekuak: «amarratzeko eskaera».

3.– Eskabidearekin batera honako dokumentazioa aurkeztu beharko da: Garraio eta Herri Lanetako sailburuaren 2004ko apirilaren 20 Aginduko 4.2 artikuluan eskatutakoa.

4.– Ontzi batek eta berorren ekipo propultsatzaileak CE marka badute, ontzi horren titularrak, idazpen-orriaren ordez, inskripzio-ziurtagiria aurkeztu ahal izango du.

Laugarrena.– Eskabideak aurkezteko lekua.

Eskabideak zuzenean aurkeztu ahal izango dira honako leku hauetan: Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan (Elcano 3, behea, Bilbao), eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1, 7. solairua, Vitoria-Gasteiz); betiere astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara; baina horrek ez du eragotziko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan xedatutakoa.

Bosgarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta baliodun hamabost egun barru amaituko da.

Seigarrena.– Iragarki-taulan argitaratzea.

Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuko iragarki-taula seinalatzen da (Elcano 3, behea, Bilbao) argitarapenak egiteko, zehazki, deialdi honi buruzko argitarapenak, jakinarazpenen ordezkoak izango direnak, hartan emango dira argitara, salbu eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenak. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.6.b) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz.

Zazpigarrena.– Prozedura.

Baimenak emateko prozedura honako agindu honetan ezarritakoa izanen da: Agindua, 2004ko apirilaren 20koa, Garraio eta Herri Lanetako sailburuarena, zeinarekin arautu egiten baita honako prozedura: Euskal Autonomia Erkidegoaren titularitatepeko portuetan eta portu-instalazioetan, profesionalentzat ez diren aisia-ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura, hain justu ere.

Zortzigarrena.– Amarralekuak erabiltzeko baimena.

1.– Amarralekua erabiltzeko baimenaren epea hiru urtekoa izanen da, hain justu ere deialdi honen ondorioz emandako baimenean zehazten den egunetik hara.

2.– Urte baten barruan, segidan hile baten baino luzaroago edo bi hile alternotan ez badu okupatzen plaza esleipendunak, horrek amarraleku-plaza galtze ekar liezaioke, salbu eta justifikatutako kausaren bat izan, zeina Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak aztertu eta onartu beharko duen.

Bederatzigarrena.– Datuak babestea.

1.– Datu Pertsonalak babesten dituen 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoa betez, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak jakinarazten dizu eskatzaileek ematen dituzten datu pertsonalak «Emakidak eta baimenak portuko jabari publikoan» fitxategian sartuko direla. Fitxategi horren ardura Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak du. Jakinarazten da, orobat, amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak kudeatzea dute helburutzat datu horiek biltzeak eta tratatzeak, eta zuzendaritza horri bidaliko zaio informazioa.

2.– Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubidea Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan baliatu ahal izango da (Donostia kalea 1; 01010, Vitoria-Gasteiz).


Azterketa dokumentala