Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2013ko azaroaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4738

EBAZPENA, 2013ko abuztuaren 28koa, Energiaren, Meategien eta Industri Administrazioaren zuzendariarena; honen bidez Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Oiartzun udalerrietan, Hernani-Oiartzun, 30 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bikuna) eta haren deribazioek eragindako zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzen da. (Espedientea: RI 24040/AT-H-2011-118).

AURREKARIAK

Bat.– 2011ko irailaren 26an, Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU enpresak (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Donostia) arestian adierazitako linea onura publikokoa dela deklaratzeko eskatu zuen, haren zortasun-zerrendaren zabalkuntzak eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; horretaz gain, zabalkuntza horren proiektua eta haren separatak erantsi zituen.

Bi.– Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2012-06-01ean EHAAn, 2012-05-17an GAOn, eta 2012-05-15ean El Diario Vasco egunkarian, enpresak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen eskubide eta ondasunen zerrendarekin batera.

Hiru.– 2012ko maiatzaren 8an Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Oiartzungo Udalei bidali zitzaien iragarkia, udaletxeko ediktu-oholean jartzeko.

Lau.– 2012ko maiatzaren 8an, aurkeztutako proiektuaren separata igorri zitzaien Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Oiartzungo Udalei, eskariari buruzko txostena igortzeko; 2012ko ekainaren 9an berriz igorri zitzaien eskari hori Hernani eta Astigarragako Udalei.

Bost.– 2012ko maiatzaren 8an, aurkeztutako proiektuaren separata igorri zitzaien Uraren Euskal Agentziari, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuari eta Infraestructuras Ferroviarias-eko administratzaileari dagokion txostena aurkezteko.

Sei.– Hernaniko Udalak ez zion erantzun txosten-eskariari. Uraren Euskal Agentziak eta Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak, ordea, erantzun zuten esanez aipatutako lanak egiteko baimena dagoeneko eman ziotela enpresa eskatzaileari.

Zazpi.– Oiartzungo Udalak proiektuaren aldeko txostena eman zuen; bestalde, txosten horretan esaten da katastroko 4. poligonoko 77 zenbakiko partzela, 1. poligonoko 17 eta 110 zenbakiko partzelak eta proiektuko 4.11 partzela ez direla Oiartzungo Udalaren jabetzapekoak, norbanakoenak baizik.

Zortzi.– Oiartzungo Udalak 2012ko uztailaren 16ko txostenean honako hauek proposatzen ditu:

– Kontu handiz ibiltzea balio natural handiko lurretan egiten diren lanak egiteko orduan.

– Zakurmendegirako aurreikusitako elektrizitatea sare horren bidez ematea, eta beste edozein sareren bidez ematera ez behartzea, baldin eta sare horren exekuzioa Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUk ordaintzen ez badu.

Bederatzi.– 2012ko ekainaren 15eko txostenean, Errenteriako Udalak adierazten du 5. poligonoko 58 zenbakiko partzela Lau Haizeta parkeko Paisaiaren eta Kulturaren Interes Bereziko Gunean dagoela, eta horregatik, honako hau eskatzen du:

– Zuhaitzak mozteko eremua gutxitzea, 5. poligonoko 58 zenbakiko partzelatik pasatzen den lekuan.

– Irizpide hori zabaltzea jabetza pribatuko Lau Haizeta parkeko jabetza pribatuko gainerako partzela babestuetara.

Hamar.– Burdinbideen Azpiegituretako administratzaileak 2012ko ekainaren 15eko txostenaren laburpenean honako datu hauek ematen ditu:

– ADIF da T1 partzelaren titularra, eta partzela hori 103 m2-ko hegal-zabalpenaren eraginpean dago, eta lan horren afekzioa proiektuan agertzen dena baino handiagoa da. Hori dela eta, eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda aldatu behar da.

– Aurreikusitako lanak burdinbideetako jabari publikoko ondasunetan kokatuta daude, eta beren afekzioa derrigorrezko administrazio-emakidaren bidez arautu behar da.

Hamaika.– Oiartzungo Udalak emandako txostena Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUra bidalita, hark erantzun zuen esanez ados daudela Udalaren idazkian aipatutako partzelen jabetzaren erreferentziarekin. Esaten du, orobat, aurkitu dituztela partzelen benetako jabeak, eta 4.9 partzelaren landa-afekzioa ikusirik, ohartu direla desatxikitzat jo behar dela.

Hamabi.– Astigarragako Udalak emandako txostena Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUra bidalirik, hark honako hau erantzun zuen, laburturik:

– Ados daudela txostenaren 1.1 puntuarekin, eta kontuz ibiliko direla Udalak balio natural handikotzat jotako eremuetan zuhaitzak mozteko eta inausteko lanak egiteko orduan.

– Txostenaren 1.3 puntuari dagokionez, uste dute planteatutakoak ez duela zerikusirik proiektuarekin, eta beraz, ez dituzte onartzen proiektua bideratzeko planteatutako proposamenak.

Hamahiru.– Errenteriako Udalak emandako txostena Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUra bidalirik, hark erantzun zuen esanez eskariak 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenaren 4. artikuluaren babesa duela, eta zalantzan jartzen du Udalak zuhaitzak mozteko eremua murrizteko eskatzeko eskumena ba ote duen.

Hamalau.– Burdinbideen Azpiegituretako administratzaileak emandako txostena Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUra bidalita, hark honako hau erantzun zuen, laburturik:

– Aipatutako eraginpeko metroei dagokienez, «hasierako zuhaitz-zerrenda» Goi Tentsioko Airetiko Lineen Erregelamenduan ezarritako zortasun-azalerari dagokio; «hegal-zabalpena», ordea, Eusko Jaurlaritzaren 2011-03-08ko Ebazpenaren eraginpeko eremua da.

– Aurkeztutako dokumentazioa azterturik, uste du ez dela administrazio-emakida gehiagorik eskatu behar, gurutzamendua badago-eta, eta gurutzamendu hori linearen hasierako izapidetzako dokumentazioan zegoen, eta proiektuak eremu horretako zuhaitzetarako zortasun-azalera handitzea besterik ez du egiten.

Hamabost.– Informazio publikorako epean, lau alegazio-idazki aurkeztu ziren guztira: bana José Eguileor Portugal jaunak eta Iberemec, SAk, eta Maite Lopetegi Tolosa andreak bi.

Hamasei.– Bere alegazio-idazkian, José Eguileor Portugal jaunak adierazi zuen proiektuaren 3.16 partzela (Errenteriako 2. poligonoko 39 zenbakiko partzela) ez dela berea.

Hamazazpi.– Bere alegazio-idazkian, Igor Mansoa Hijarrubia jaunak, Iberemec, SAren ordezkariak, proiektuko 4.l partzela (Errenteriako 5. poligonoko 75 zenbakiko partzela) ez dela berea.

Hamazortzi.– Maite Lopetegi Tolosa andreak bere alegazio-idazkietan honako hau esaten du, laburturik:

– Proiektuko 3.20 finkari dagokionez (Katastroa: 8995134), zalantzan jartzen du zortasunaren zabalpena 55 m2-ra mugatzen dela. Eskatzen du, orobat, linea hori proiektatzeko, bide-zorraren ordez lur azpiko zortasun bat jartzeko, etorkizunean modu larrian hipoteka edo zaildu ez dezan Errenteriako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 58. Sektorearen hirigintza-kudeaketa.

– Proiektuko 3.7 finka (katastroaren arabera, Errenteriako 5. poligonoa, 89. partzela) Jose Lopetegi Ayestaran jaunaren izenean agertzen da. Bada, finka hori alegazio-egilearena eta bere ahizparena da, jaraunspenaren banaketa- eta esleipen-eskrituran agertzen den bezala.

Hemeretzi.– José Eguileor Portugal jaunak egindako alegazioak Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUra bidalirik, hark erantzun zuen esanez partzela horren jabetzari buruzko informazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Udal Zergen Kudeatzeko Zerbitzutik eskuratu zela, eta benetako titularra nor den jakiteko ahaleginak egin arren, oraindik ez duela ezer lortu. Hori dela-eta, partzelaren jabetza «Ezezagun»-tzat jotzeko eskatzen da.

Hogei.– Iberemec, SAk egindako alegazioak Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUra bidalirik, hark erantzun zuen esanez partzela horren jabetzari buruzko informazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Udal Zergen Kudeatzeko Zerbitzutik eskuratu zela, eta benetako titularra nor den jakiteko ahaleginak egin arren, oraindik ez duela ezer lortu. Hori dela-eta, partzelaren jabetza «Ezezagun»-tzat jotzeko eskatzen da.

Hogeita bat.– Maite Lopetegi Tolosa andreak egindako alegazioak Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUra bidalirik, hark honako hau erantzun zuen, laburturik:

– 3.20 partzelari dagokionez, bertara joanda, desafektazioa egin dela, eta hasierako zortasunean baino ezin direla egin zuhaitz-mozketa eta -inausketa.

– 3.7 partzelari dagokionez, jaraunspenaren banaketa- eta esleipen-eskrituran ezin izan dela aurkitu aipatutako partzela (5-89 katastro-zenbakia, Errenteria).

– Felipe Sistiaga Taberna jaunak esan ziela partzela bere alabarena dela, Maider Sistiaga Sein andrearena, eta hala dagoela jasota Donostiako 3 zenbakiko Jabetza Erregistroko jabariaren informazio-arautegian, eta Errenteriako Udalak berretsi duela Errenteriako 1479 zenbakiko partzela Jabetza Erregistroan bat datorrela Errenteriako erregistroan 05-89 zenbakia duenarekin.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legean, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean eta bat datozen gainerako legeetan agindutako erregelamendu-izapideak bete dira espedientean.

Bi.– Energiaren eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena, linea elektrikoak zuhaitz-eremuetatik pasatzeko preskripzio bereziak ezartzen dituenak, bere 4. puntuan jasotzen du mozketa-eremuak ingurumen aldetik oso sentiberak diren eremuetan bakarrik murrizteko aukera.

Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorraren arabera, Lau Haizetako parkeak ez du ingurumen aldetik oso sentiberak diren eremuen izaera, eta horregatik, ezin da baietsi Errenteriako Udalaren eskaria, mozketa-eremua murriztekoa hain zuzen.

Hiru.– Egindako alegazioei Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU enpresa eskabidegileak behar bezala erantzun die.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013ko Dekretuan (2013-04-24ko EHAA) esleitu zaizkion eskumenei jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DU

Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Oiartzungo udalerrietan Hernani-Oiartzun, 30 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bikuna) eta haren deribazioek eragindako zortasun-zerrenda zabaltzearen ondorioetarako onura publikokoa dela deklaratzea; zabalkuntza horren ezaugarri nagusiak aurkezturiko proiektuan deskribatzen dira.

Deklarazio horrek berarekin ekarriko du, azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideez jabetzea, horien premiazko okupazioa inplikatuta, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak xedatzen duen Premiazko Okupazioko Deklaraziorako ondorioak zehaztuta, Lege horren 53. artikuluak erregistroari begira dituen ondorioetarako.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 28a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala