Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2013ko azaroaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4737

AGINDUA, 2013ko urriaren 23koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, 2013ko ekitaldiari dagokionez, nekazaritzako ekoizpen ekologikoan partaidetza izateko laguntzetarako deialdia egiten duena, urtarrilaren 31ko 3/2012 Dekretuaren babesean.

3/2012 Dekretuak, urtarrilaren 31koak, nekazaritzako ekoizpen ekologikoa sustatzeko laguntza-erregimena ezarri eta arautzen du.

Urtarrilaren 31ko 3/2012 Dekretuaren 13. artikuluak honako hau xedatzen du: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindu bidez, dekretu honetan araututako laguntzetarako deialdia egingo da; eta halako aginduak honako hauek jaso beharko ditu: eskabideak aurkezteko epea, eta eskatutako laguntza guztiei erantzuna emateko zenbateko globala.

EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluak ezartzen duenez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean EAEko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen diru-laguntzak emateko arauak, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu zirenentzat.

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Testu Bateginaren IX. Titulua aplikatuz (testu bategin hura irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen; legegintzako dekretu horren bidez, orobat, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zen, eta aurrekontu-erregimen horretan jasota dago aurrekontu-luzapenaren erregimena).

Bi arauak aplikatuz, urtarrilaren 31ko 3/2012 Dekretuaren babesean nekazaritzako ekoizpen ekologikoa sustatzeko aurtengo laguntzetarako deialdia egiten da.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Helburua.

Agindu honen helburua hauxe da: 2013ko ekitaldiari dagokionez, nekazaritzako ekoizpen ekologikoan partaidetza izateko laguntzetarako –urtarrilaren 31ko 3/2012 Dekretuan aurreikusitakoetarako– deialdia egitea.

Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea, eskabide-eredua eta dokumentazioa.

1.– Urtarrilaren 31ko 3/2012 dekretuaren araberako laguntza-eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da, agindu honek indarra hartzen duenetik aurrera.

2.– Eskabide-orria eskura dago web-gune honetan: www.nasdap.ejgv. euskadi.net

Hirugarrena.– Aurrekontu-kreditua.

Urtarrilaren 31ko 2/2012 Dekretuko helburua betetzeko aurrekontu-kreditua, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurakoa dena 21.535 eurokoa da, 2013. urteko ordainketa-kreditu gisa.

Laugarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bosgarrena.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 23a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala