Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2013ko azaroaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4734

EBAZPENA, 2013ko urriaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Iranzu Mugueta Aguinaga andrea irakasle lankide gisa «Fisiologia» jakintza arloan kontratatzeko proposamena egiteko dena. Plaza horren deia 2013ko apirilaren 15eko Ebazpenaren bidez egin zen (2013ko maiatzaren 2ko EHAA).

Euskal Herriko Unibertsitatearen 2013ko apirilaren 15eko Ebazpenak (maiatzaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian) dei egindako irakasle lankideen plazak betetzeko lehiaketa epaitzeko, errektore taldearen 2013ko apirilaren 15eko Ebazpenak (maiatzaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian) izendatutako batzordearen proposamenarekin bat etorrita, eta honako hauetan xedaturiko prozedura eta betebeharrak beteta: Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legea; irakasle lankideen salbuespenezko kontratazioa arautzen duen ekainaren 13ko 989/2008 Errege Dekretua; Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak 2013ko martxoaren 21ean irakasle lankideak hautatu eta kontratatzeko prozedura onartu eta Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen 2013ko martxoaren 21eko Erabakiak (apirilaren 11ko EHAA) argitaratutako arautegia; deialdiaren oinarriak; aplika dakizkion arau orokorrak eta, aurreikusitako gaietan, administrazio publikora sartzeko araubide orokorra artezten duten estatuko xedapenak.

Errektorego honek Iranzu Mugueta Aguinaga andrea (NAN: 30646373-T) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle lankide gisa kontratatzeko proposamena egitea ebatzi du. Kodea: CLUC8L2 – D00081-1. Jakintza arloa: «Fisioterapia». Saila: « Fisiologia». Ikastegia: Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Leioa. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa.

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko lehiaketaren deialdiak, 9. oinarrian, zehazten duen dokumentazio guztia aurkezteko, Deialdi eta Lehiaketa Atalean; hori guztia, kontratazioa egin aurretik.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaioke Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordetzari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezake zuzenean Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean. Epe biak ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

Leioa, 2013ko urriaren 7a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FRANCISCO JAVIER GIL GOICOURIA.


Azterketa dokumentala