Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2013ko azaroaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4733

1360/2013 EBAZPENA, urriaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko apirilaren 16ko 248/2013 Epaiaren betearazpenaren exekuzioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko dena. Epai horren bidez, María del Rosario Echevarria Zabala andreak Erizaintzako Laguntzaileen hautaketa-prozesua zela-eta (2006ko EPE) aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baietsi zen.

EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko apirilaren 16ko 248/2013 epaia ikusi da eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, honako hauetan oinarrituta:

AURREKARIAK:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1092/2006 Ebazpenaren bidez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango zuten teknikari laguntzaile sanitarioen Lanbide Taldeko Erizaintzako Laguntzaile kategoriako (Erizaintzako Laguntzaile eta Osasun Mentaleko Monitore lanpostu funtzionalak) hautaketa-prozesua arautuko zuten oinarri espezifikoak onartu ziren (2006ko urriaren 24ko EHAA, 203. zk.). Oinarri orokorrak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 6ko 867/2008 Ebazpenaren aginduz, EHAAn argitaratu zen Erizaintzako Laguntzaile kategoriako (Erizaintzako Laguntzaile eta Osasun Mentaleko Monitore lanpostu funtzionalak) txanda irekiko izangaien behin betiko zerrenda, puntuazio-hurrenkeraren arabera (2008ko urriaren 27ko EHAA, 205. zk.). Bertan, María del Rosario Echevarria Zabala andrea sartu zen, 120,2000ko puntuazio globalarekin, eta destinoa hautatzeko aukera zuela.

Ondoren, destinoak esleitzeko ebazpen hauek eman ziren, txanda irekian:

–15/2009 Ebazpena, urtarrilaren 12koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erizaintzako Laguntzaile kategoriako (Erizaintzako Laguntzaile eta Osasun Mentaleko Monitore lanpostu funtzionalak) txanda irekiko lanpostu hutsak esleitzekoa (2009ko otsailaren 6ko EHAA, 26. zk.).

– 1385/2009 Ebazpena, apirilaren 20koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erizaintzako Laguntzaile kategoriako (Erizaintzako Laguntzaile eta Osasun Mentaleko Monitore lanpostu funtzionalak) txanda irekiko lanpostu hutsak esleitzekoa (2009ko maiatzaren 21eko EHAA, 95. zk.).

– 2271/2009 Ebazpena, maiatzaren 22koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erizaintzako Laguntzaile kategoriako (Erizaintzako Laguntzaile eta Osasun Mentaleko Monitore lanpostu funtzionalak) txanda irekiko lanpostu hutsak esleitzekoa (2009ko ekainaren 30eko EHAA, 123. zenbakia).

María del Rosario Echevarria Zabala andrea ez da esleipendun gertatu Erizaintzako Laguntzaileen hautaketa-prozesuko inongo fasetan, prozesutik kanpo utzi zelako.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 27ko 768/2009 Ebazpenaren aurka eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 2271/2009 Ebazpenaren aurka, María del Rosario Echevarria Zabala andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen; hori administrazioarekiko auzibidean aurkaratu zen (1595/2009 laburtua).

Prozedura judizial horri lehen auzialdian amaiera eman zion epaiak (Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 3. Epaitegiaren 2010eko maiatzaren 20ko epaia) ezetsi egin zuen jarritako demanda.

Ondoren, EAEko Auzitegi Nagusiak, 2013ko apirilaren 16ko 248/2013 epaiaren bidez, baietsi egin zuen María del Rosario Echevarria Zabala andreak Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 3. Epaitegiaren 2010eko maiatzaren 20ko epaiaren aurka jarritako apelazioa, eta apelatutako epaia ezeztatu zuen.

EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko apirilaren 16ko 248/2013 epaia irmoa dela deklaratu da.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutu sozialak ezarri zituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Auzitegi Nagusiaren erabaki judizialaren ondorioz (248/2013 epaia), espedientea aztertuta, María del Rosario Echevarria Zabala andrea Erizaintzako Laguntzaileen hautaketa-prozesuan sartzea onartzen da, 120,2000ko puntuazioarekin; horrek dakar aitortu egin behar zaiola destinoa hautatzeko aukera eta horri dagokion esleipena, haren puntuazio globalaren eta, 2006ko EPEaren barruan, prozesuan egindako destino-hautaketaren arabera.

Aurrekoaren ondorioz, bidezkoa da María del Rosario Echevarria Zabala andrea Erizaintzako Laguntzaile kategoriako txanda irekiko esleipendunen artean sartzea, eta Donostia Unibertsitate Ospitalean destinoa ematea.

Hirugarrena.– Prozedura izapidetzean egin diren gainontzeko administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, bere horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 66. artikulua).

Horregatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EAEko Auzitegi Nagusiaren 2013ko apirilaren 16ko 248/2013 epaia betearaztea. Epai horrek baietsi egin zuen María del Rosario Echevarria Zabala andreak 2006ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren barruko Erizaintzako Laguntzaileen hautaketa-prozesua zela-eta aurkeztutako apelazio-errekurtsoa.

Bigarrena.– Epaia izapide hauen bitartez gauzatzea:

1.a María del Rosario Echevarria Zabala andrea Erizaintzako Laguntzaileen hautaketa-prozesuan onartzea, 120,2000 punturekin, 2006ko EPEaren barruan.

2.a María del Rosario Echevarria Zabala andreari destino bat esleitzea Donostia Unibertsitate Ospitalean, ezarritako prozeduraren arabera, Erizaintzako Laguntzaile kategoriako (Erizaintzako Laguntzaile lanpostu funtzionala) txanda irekian.

3.a María del Rosario Echevarria Zabala andrea pertsonal estatutario finko izendatzea, Erizaintzako Laguntzaile kategorian, Donostia Unibertsitate Ospitalean.

4.a María del Rosario Echevarria Zabala andreak hilabeteko epea izango du destinoaz jabetzeko, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, eta esleipendunak dokumentazio hau aurkeztu beharko du ekitaldi horretan:

– Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela baztertuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.

– Azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betetzeko gaitasun psikofisikoa duela egiaztatzeko.

Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez bada edo agiri horiek aztertuta antzematen bada 6.2 oinarrian aipatutako betebeharren bat ez duela betetzen, ezingo da jabetu esleitu zaion langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira bere jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio lanpostuaz jabetzera bertaratzen ez bada, epearen barruan edo (hala dagokionean) luzatutako epean, galdu egingo dituela dagokion Ebazpenak emandako eskubideak.

Jabetzeko eginbidea bete eta hurrengo egunean hasi beharko du lanean dagokion zerbitzu sanitarioetako erakundean.

5.a María del Rosario Echevarria Zabala andreari jaso behar eta jaso ez dituen ordainsariak ematea. Hortik kendu beharko dira, hala dagokionean, lan-errentaren kontzeptu beragatik jasotako ordainsari ekonomikoak, norbere zein besteren konturakoak, eta langabezia-sari edo antzeko kontzeptu moduan jasotakoak. Aldiz, gehitu egin beharko da interes legalaren ondoriozko zenbatekoa.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratu behar da, María del Rosario Echevarria Zabala andreari jakinarazi behar zaio eta EAEko Auzitegi Nagusiari komunikatu.

Bosgarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala