Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2013ko azaroaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4730

433/2013 DEKRETUA, urriaren 29koa, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearena.

Azaroaren 15eko 4/1984 Legearen bitartez Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea sortu zen, Jaurlaritza eta Legebiltzarrarentzako kontsulta-organoa izateko, eta, betiere, Euskal Autonomia Erkidego politika ekonomikoan, interes ekonomikoek eta sozialek parte hartzea gauza dadin.

Geroztik, ekainaren 30eko 15/1984 Legearen bitartez aldatu egin zen aipatu 4/1984 Legea, hain zuzen ere Batzordearen blokeo egoera kentzeko eta hura behin betiko martxan jartzeko.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko ekainaren 27ko 9/1997 Legearen bitartez, lehenago aipatu legeak indargabetu egin ziren, eta beste erregulazio bat ezarri zen, zeina, batez ere, hauteskunde sindikaletarako sisteman (maiatzaren 19ko 11/1994 Legea) gertatutako aldaketetan oinarritzen baita.

Azkenik, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen bitartez, finkatu egin zen erakunde hura, eta operatibitatea hobetzearen alde egin zen; hartarako, haren funtzioak, osaera eta funtzionamendua erregulatzen dituen araudian aldaketak egin ziren.

Hortaz, orain arte indarrean dagoen lege-testuak detailez arautzen ditu honako hauek: Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak nola baliatuko dituen bere funtzioak, batzorde horren osaera ezarri eta berritzea eta Osoko Bilkurak nola hartuko dituen erabakiak; eta oraingo dekretu honen bitartez, zenbait alderdi konkretatu egiten dira, eta, bestalde, garatu egiten dira honako alderdi hauek: izaera kontuan izanik, erregelamendu bidez garatzeko zirenak.

Ondorioz, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, dagozkion nahitaezko txostenak eman eta gero, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko urriaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legea garatzea da dekretu honen helburua, zehazki, Batzordearen irizpenak emateari buruzko alderdiei, kideen agintaldiari eta kideak ohiko bidetik izendatu eta berritzeko prozedurari dagokienez.

2. artikulua.– Nahitaezko txostenak ematea.

1.– Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 3. artikuluaren a) eta b) idatzi-zatietan aurreikusitako nahitaezko txostena galdegiteko eskabidea, lege-proiektu edo dekretu egokia onartu aurreko unean egin beharko da; betiere, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenaren ondorioetarako eta haren arautegi espezifikoetan kontrol ekonomiko eta arauzkoari buruzko txostenaren ondorioetarako ezarritzakoa errespetatuaz.

2.– Eusko Jaurlaritzaren legeen eta egitasmo orokorren kasuan hogeita hamar egun igarotakoan, era gainontzeko kasuetan hamabost egun igarotakoan, txostenik eman ez bada, jarduketetan aurrera egin ahal izango da; baina, Batzordeak (egoki baderitzo) Eusko Jaurlaritzari igorri ahal izango dio. Eusko Jaurlaritzak nahitaezko txostena eskatzen duenetik hara zenbatuko dira epe bi horiek.

3. artikulua.– Batzordeko kideen agintaldiaren iraupena.

1.– Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 7. artikuluan zehazten denez, Batzordeko kideen agintaldiaren iraupena lau urtekoa izango da, eta haien izendapena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuko da iraupen hura; hargatik eragotzi gabe izendatu dituenak haiek ordezteko duen ahalmena (aurreikusia dagoena).

2.– Batzordeko kideen agintaldia amaitutakoan, euren funtzioak gauzatzen jarraituko dute, harik eta euren kargu-uztea xedatzen duen dekretua ofizialki argitara eman arte.

4. artikulua.– Batzordeko lehendakariaren eta idazkari nagusiaren agintaldiaren iraupena.

1.– Lehendakariaren agintaldiaren iraupena lau urtekoa izango da, eta bi agintaldiz bakarrik baliatu ahal izango da kargu hori. Baina, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 7. artikuluko 1. paragrafoan ezarritakoa epea bete dela-eta, Batzordeko gainontzeko kideak berritu arte, karguan jarraitu ahal izango du.

2.– Batzordeko idazkari nagusiaren agintaldiak lau urtez iraungo du, halaxe baitago xedatua Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 17. artikuluan.

3.– Aipatu epeak amaituz gero, lehendakariak eta idazkariak euren funtzioak betetzen jarraituko dute, harik eta euren kargu-uztea xedatzen duen dekretua ofizialki argitara eman arte; baina, hargatik eragotzi gabe lehendakariari dagokionez artikulu honetako 1. paragrafoan xedatutakoa.

5.– artikulua.– Agintaldiak amaitu dituztela-eta Batzordeko kideak berritzea ohiko bidetik.

Lau urteko agintaldia amaitu dutela-eta, Batzordeko kideak ohiko bidetik berritzea alde batera egingo da. Hortaz, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legean aurreikusitako kausetarikoren baten ondorioz, kargu uzten dutenen ordez Batzordean integratzen direnen agintaldiak iraun egingo du, harik eta ordeztutako pertsonak –ohiko bidetik– kargua utziko zuen arte.

6. artikulua.– Batzordeko kideak ohiko bidetik berritzeko prozedura.

1.– Batzordeko kideen agintaldiak amaitu baino lehen, lehendakariak berritze-prozedura hasiko du, eta, bestetik, Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoari –lan-agintaritza autonomikoaren menpeko denari– sindikatu-erakunde eta –konfederazien ordezkaritzari buruzko egiaztapena eskatu dio. Eta bulego horretan dauden datuekin bat etorriaz, prozedura irekitzen denean, egiaztapenean honako sindikatu hauei buruzkoak jasoko dira: ordezkaritza handiena dutenak; edo EAEren eremuan, herri-administrazioen organo eta enpresa-batzordeetako kide eta langileen delegatuetarik % 10 edo hortik gora lortu dutenak.

2.– Behin ziurtagiria hura jasotakoan eta agintaldiak amaitu aurreko hilabetearen barruan, ohiko berritze-prozedura irekitzeko iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Eta iragarki horren bitartez, beherago zehazten direnei jakinaraziko zaie euretariko bakoitzari dagozkion kideak izendatzeko eskubidea baliatu dezaketela: Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 5. artikuluan eskatutako ordezkaritza duten sindikatuen zein enpresen erakundeak eta konfederazioak, eta bai aipatu legeko 4. artikuluan jasotako instituzioak, erakundeak eta elkarteak ere, baldin eta euretariko bakoitzari dagozkion kideak izendatzeko eskubidea baliatu ahal badute.

Era berean, kideak ohiko bidetik berritzeko prozedura hasi dela jakinaraziko beharko dio lehendakariari Batzordeko lehendakariak, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 5.1.d) artikuluan zehaztutako ondorioetako.

3.– Bi hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko da ordezkarien izendapena, agintaldia amaitzen denetik hara; eta izendapen hartan honako hauek jaso beharko dira: izenak, titularrak eta ordezkoak, hau da, kide legez erakunde, konfederazio, instituzio, entitate edo elkarte bakoitzari dagozkionak.

Hartarako eskubide izanik ere, ezarritako epearen barruan, erakunde, konfederazio, instituzio, entitate edo elkarteren batek ez baditu izendatzen bere ordezkariak, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 5.1.a) artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoa errespetatu beharko da.

4.– Jasotako komunikazioak eta izendapenak ikusita, kideei (titular zein ordezkoei) buruzko proposamena prestatuko du lehendakariak, eta bai irtetera doan Batzordeko kideen kargu-uzteen zerrenda ere.

5.– Batzordeko lehendakariak honako hauek helaraziko dizkio lehendakariari: proposamena, komunikazioak eta aurkeztutako zerrendak, eta, beharrezkoa bada, egindako alegazioak ere bai; betiere, guzti hori ikusita, izendapen egokiak egin ditzan, horren barruan direlarik honako hauek ere: Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 4.1 artikuluko d) idatzi-zatiko pertsona adituak.

7. artikulua.– Ezohiko berritze partziala

1.– Agintaldiaren barruan, erakunde, konfederazio, instituzio, entitate edo elkarteren batek edo batzuek uko egiten badiote Batzordean parte hartzeari, uko egiteko erabakia formalki jakinarazi beharko zaio Batzordearen Lehendakaritzari

2.– Instituzioaren funtzionamendu normalari eragiten dion behin eta berriro egindako asistentzia-falta, zehazki, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 5.1 artikuluan aipatutakoa kasu honetan gauzatu da: bata bestearen osteko bi bileretara ez azaltzea Batzordeko kideren bat edo batzuk, eta hori ez justifikatzea, eta, halaber, urte bateko epean bata bestearen osteko ez diren hiru bileretara ez azaltzea, betiere haiek ez badira ordezten erakunde edo konfederazio berdinaren proposamenez izendatutako ordezko kideekin, salbu eta halako ordezpena egiteko ezintasun osoa egiaztatu.

3.– Aurreko paragrafoetan zehaztutako kasuetan, erakundeari, konfederazioari, instituzioari, entitateari edo elkarteari ohartaraziko zaie ezen entzunaldirako 7 eguneko epea izango dutela arazoaz nahi dutena adierazteko; eta ohartarazpena gorabehera, ukoari eusten bazaio edo honako hau ere gertatzen bada: parte diren organoen hurrengo edozein bileretara ez badira azaltzen lehen ere ez direnak azaldu, gainontzeko kideei kontsulta egin eta eragiten zaion antolakundeari komunikaturik, ofizioz ekingo zaio Batzordea partzialki berritzeko prozedurari, ukoa edo asistentzia-falta dela-eta jazotako bakante(ak) betetzeko.

4.– Batzordearen azken berriztapenerako egiaztatutako ordezkaritzen arabera, kide berriak izendatzea dagokien gainontzeko erakunde, konfederazio, instituzio, entitate eta elkarteei jakinarazpena egin ostean hasiko da berriztapen partzialerako prozedura. Jakinarazpena egiten denetik harako 7 egunen barruan egingo dira izendapenak.

5.– Haietakoren baten ez bada egiten izendapena, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 5.1.a) artikuluan xedatutakoa errespetatu beharko da.

6.– Prozedura amaitutakoan, Batzordeko lehendakariak kargu-uzteen eta izendapenen gaineko proposamena helaraziko zio lehendakariari, eta bai edozein erakundeetarik edozeinek alegazioak ere; betiere, lehendakariak, kargurik kentzeak eta izendapenak egin ditzan

7.– Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legeko 7.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, Batzordeko kide bat eta batzuk berritzea beharrezko gertatzen den kasuetan, artikulu honetan erregulatutako prozedura subsidiarioki aplikatu beharko da.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko urriaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala