Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2013ko urriaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4438

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2013ko maiatzaren 14ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Kristian Rudiley Vera Torresen izenean eta ordez aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2013ko urtarrilaren 25eko Ebazpena ezin izan diogu jakinarazi Kristian Rudiley Vera Torres jaunari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 59.5 artikulua betez, ebazpena iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaio Kristian Rudiley Vera Torres jaunari edo bere ordezkariari, gehienez hamabost eguneko epean Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, ebazpenaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Eta Kristian Rudiley Vera Torres jauna non dagoen ez dakigunez, iragarki hau ematen da, hari jakinarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 17a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala