Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2013ko urriaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4433

EDIKTUA, 344/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 344/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Hersan Aplicaciones Industruales, SL.

Abokatua: Maria Gonzalez de Zarate Perez de Arriluzea.

Prokuradorea: Izquierdo.

Demandatua: Ricardo Paris Cid.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2013-09-12an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Izquierdo Arróniz prokuradoreak Hersan Aplicaciones Industriales, SL sozietatearen ordez aukreztutako demanda. Horrenbestez, Ricardo Paris Cid jauna kondenatzen dut auzi-jartzaileari 12.540 euro ordaintzera, 2009ko martxoaren 18an alderdiek izenpetutako errentamendu-kontratuaren ondoriozko errentak eta gastuak direla-eta.

Kopuru horrek Kode Zibilaren 1.108. artikuluan finkatutako legezko interesa sortuko du judiziorako zitazioa egiten den egunetik aurrera. Eta Prozedura Zibileko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesa ere bai, epaia ematen denetik guztiz ordaindu arte.

Auzietako kostuak demandatuari ezartzen zaizkio, epai honetako hirugarren oinarrian adierazitako arrazoiengatik.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Inpugnatzeko modua: apelazio errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274 (oharrak: 0072 0000 03 0344 13). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 artikulua).

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamahiruko irailaren hamabian.

Ricardo Paris Cid demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala